Bigarren orbanaren abentura
Bigarren orbanaren abentura, jatorrizko ingelesezko izenburua The Adventure of the Second Stain, Arthur Conan Doyle eskoziar idazleak argitaratutako Sherlock Holmes detektibe ospetsuari buruzko kontakizun laburra da. 1905eko Sherlock Holmesen Itzulera liburu bilduman argitaratutako 13 kontakizun laburretako bat da.
Bigarren orbanaren abentura | |
---|---|
Sherlock Holmes eta Watson doktorea beren bezeroei entzuten. | |
Datuak | |
Idazlea | Arthur Conan Doyle (1904) |
Argitaratze-data | 1904 |
Generoa | Detektibe eleberria |
Jatorrizko izenburua | The Adventure of the Second Stain |
Herrialdea | Erresuma Batua |
Ilustratzailea | Sidney Paget |
Bilduma | Sherlock Holmesen Itzulera |
Argumentua
aldatuLord Bellinger, Erresuma Batuko lehen ministroak, eta Trelawney Hope, Atzerri Gaietako estatu idazkariak, lapurtu berri duten gutun diplomatiko konprometigarri bat berreskuratzeko asmoz Sherlock Holmesi laguntza eskatuko diote, gutun horretako edukia jendaurrean ezagutzera emanez gero Erresuma Batua gerra batean sar baidezake.
Kasu honen larritasun eta garrantziak Watson doktoreak zein urte nahiz zein hamarkadaten jazo zen ez esateko adinekoa da.
Paraleloki, kasuaren atzean dama batek bere gaztaroan izandako hanka-sartze bat ezagutzera ez emateko txantaia dago.
Ikus gainera
aldatu- Sherlock Holmesen Itzulera (1904)