Bikini
Bikinia emakumeentzako bi piezako bainujantzia da. Louis Reardek sortu zuen 1946an, hala ere antzinaroan erabiltzen zen. Bikinia alde batetik bularretako batez eta bestetik kulero batez osatuta dago.
Bikiniaren izena Bikini atoloiatik datorkio. Bikinia sortu zeneko garaian, amerikarrek Las Marianas uharteetako Bikini izeneko atoloian bonba atomikoekin saioak egiten ari ziren.