Bizkar hegal
Arrainetan eta beste zenbait ornodunetan, bizkarreko luzetarako hegatsetako bakoitza.
Bizkar hegala, bizkar hegatsa edo taketa ur gazi zein gezatan bizi diren hainbat animaliak bizkarrean duten hegatsaren izena da. Arrain gehienek, zetazeoek eta desagertutako Ichthyosauriak bizkar hegala dute. Espeziea zein den, animaliek bakarra edo bat baino gehiago izaten dute.
Biologoek, askotan, bizkar hegaletan sortzen diren markak erabiltzen dituzte zetazeoak identifikatu ahal izateko.
Bizkar hegalari eusten dioten hezur kartilaginotsuek pterigioforo izena dute arrainetan.