Bodhrán
Bodhrán irlandar jatorria duen perkusiozko musika tresna da, XVII. mendetik aurrera ezaguna dena. Folk musikaren arloan erabilia da, batez ere zeltiar kulturetan. "The Chieftains", "De Dannan", "Planxty" eta "Kíla" moduko taldeek tresna famatu egin dute azken hamarkadetan.
Musika-tresna honen jotzaile trebe edota adituen artean honako hauek daude: Seán Ó Riada, Kevin Conneff, Christy Moore, Dónal Lunny, Liam Ó Maonlaí edota Rónán Ó Snodaigh.
Gaur egun, beste herrialde batzuetara hedatu da bere erabilera, tartean Euskal Herrira.
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) The Bodhrán Page