Bola jokoa edo bola-jokoa areto kirola da. Kirol edo joko hau jokalari bakoitzak bola edo pieza bat jaurtita (normalean egurrezkoa) ahalik eta txirlo gehien botatzean datza. Joko-eremuak edo pistak 19,20 metroko luzera du eta 1,06 metroko zabalera. Horretaz gain, jaurtiketa egiteko 4,60 metroko eremua dago. Hasiera batean joko-eremua pinu amerikarraren zurezko listoiekin egiten zen (27,17 milimetroko zabalerako 39 listoiekin). Gaur egun pista sintetikoak erabiltzen dira, jokalarien jaurtiketetan erreferentzia gisa erabiltzen diren listoien lerroak simulatuz. Bola esferikoa da eta indar gutxirekin eta zailtasun gabe hartu ahal izateko hiru zulo ditu. Bolaren pisua 4,08 eta 7,25 kilo artekoa izaten da eta 218,3 milimetroko diametroa izan ohi du.

Jan Steen: Bola jokoa (c. 1660).

Bowlingeko jokalari profesional onenetako bat Earl Roderick Anthony estatubatuarra da, kirol honen zabalkuntzan neurri handi batean lagundu zuena[1].

Historia

aldatu
 
Bolatokia.

Bola jokoa, era batera edo bestera jokaturik, munduko joko zaharrenetarikoa da; jokoaren lehen aztarnak Antzinako Egiptoko ume koskor baten hilobi batean aurkitu zituen Sir Flinders Petrie arkeologo ingelesak[2]. Hala ere, Kristo aurreko 2.000. urte aldera, antzeko joko bat garatu zen erromatar eskualdeen artean. Joko hark harrizko objektuak beste batzuetatik ahal bezain gertu jaurtitzea eskatzen zuen. Joko hura ezaguna egin zen soldadu erromatarren artean, eta, azkenik, italiar boccean eboluzionatu zuen. Bola jokorako lehen arau estandarizatuak New Yorken ezarri ziren 1894ko irailaren 9an (bola jokoa New Yorkera iritsi eta 50 urtera). Gaur egun, 95 milioi pertsonak praktikatzen dute kirol hau munduko laurogeita hamar herrialde baino gehiagotan, eta hazten jarraitzen du entretenimendu elektronikoaren bidez, bideo-jokoen bidez adibidez.

 
Euskal Herrian dagoen 'bola joko' herri kirolaren modalitate bat. Bolariak Muruan (Zigoitia), Arabako aldaerara jokatzen.

Euskal Herriari dagokionez, bola jokoa herri kirol bat da, jatorria nekazaritza- edo itsaso-lanetako jardueretan ez duen herri kirol bakanetariko bat hain zuzen ere. Arruntagoa izan da Hegoaldean azken mendeetan, bereziki Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, eta maila apalago batean Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian. Euskal Herrian jokatzen diren aldaeretan, txirloen forma, kopurua eta kokapena aldatzen dira, hala nola bolaren forma eta bolatokiaren trazadura. Beste alde batetik, herri kirola izateaz gain badago Bolajokorako Euskal Federazioa.

Partida

aldatu
 
Txirloen kokapena.

Ohiko bola joko bat 10 jokoz osatuta dago, non, osoa egin ezean (10 txirloak bolaren jaurtiketa bakar batekin eraistea), joko bakoitzak bi jaurtiketa dituen; kasu horretan, ez da berriro joko horretan jaurtitzen. Joko mota batzuetan osoak 15 puntu balio ditu eta erdiosoak (bi jaurtiketatan 10 txirloak eraistea) 13. Azken jokoa berezia da, aurreko jokoko jaurtiketen emaitzen arabera, jaurtiketa gehigarri bat edo bi egin baitaitezke. Hori gertatuko da hamargarren jokoan bi jaurtikekin (erdiosoa edo spare) edo jaurtiketa batekin (osoa edo strike) txirlo guztiak botatzea lortzen bada, hurrenez hurren.

Boloak (guztira 10) elkarrengandik 30,5 zentimetrora daude, pistaren amaieran eta triangelu aldeberdinaren forman kokatuta.

Lehiatzeko, gutxienez bi jokalari behar dira, eta horietako bakoitza ahalik eta txirlo gehien botatzen saiatuko da (irabazlea puntu gehien lortzen dituena izango da).

Split izeneko jokaldi bat dago, bi txirlo edo gehiago zutik egotean datzana (1 zenbakidun txirloa eraitsia izan behar da) horietako edozeinen artean gutxienez bolo bateko distantziara (adibidez 7-10 boloak, egiteko zailena kontsideratzen dena, pistaren mutur bakoitzean aurkitzen baitira[3]). Markagailuan, Splita egin dela adierazteko, jaurtiketa horretan botatako txirlo kopuruaren gainean zirkulu bat agertuko da.

 
Bola jokoko bolak. Zenbakiak bola bakoitzaren pisua adierazten du libratan.

Bola jaurtitzeko modua

aldatu

Kokapena

aldatu

Hutsegite-lerrotik lau bat pausora jarri. Bolari bi eskuekin eutsi gerri eta bularraren arteko altuera erosoan, besoa angelu zuzenean eta sorbaldarekin lerroan duela.

Urratsak

aldatu

Normalean lau urrats ematen dira. Jarraian eskuina den pertsona batek eman beharreko urratsak deskribatzen dira (ezkerra den pertsona batek urrats hauek egin beharko lituzke baina kontrako hankarekin hasita):

  1. Lehenengo urratsa eskuineko oinarekin egiten da bola bi eskuekin gorputzetik aurrerantz urruntzen den bitartean, betiere nahi den helburura begira; gezia (hutsegite-lerroan dauden geziak) edo bola pasatzea nahi den puntu espezifikoa izan daiteke.
  2.  
    Jaurtiketa.
    Begirada jomugatik kendu gabe, bola beherantz kulunkatzea, eusten dion eskuarekin, mugimendu pendularrean, kontrako oina lerro zuzenean aurrera mugitzen den heinean
  3. Jo nahi den puntuari begirik kendu gabe, eskuineko oinean aurrera egin eta, mugimendu pendularrari jarraituz, bola atzerantz kulunkatu bere goreneraino.
  4. Helburutik begirada kendu gabe, sorbaldak falta-lerroarekiko paralelo mantendu. Ezkerreko oina aurrera lerratu, ezkerreko belauna tolestuz. Bolari bere kulunkan behera joaten utzi eta oinaren parera iristen denean askatu. Horren ostean, besoaren aurreranzko mugimenduarekin jarraitu bolari eman nahi zaion norabidean. Azkenik, besoa gorantz erakarri behar da buruaren pareraino.

Puntuazio-sistema

aldatu

Eraitsitako birla bakoitzeko puntu bat gehituko zaio jokalariaren markagailuari, betiere honako baldintza hauek betetzen ez badira:

  • Joko baten lehen jaurtiketan txirlo guztiak bota izana. Jokaldi honi strike (osoa) deitzen zaio, eta markagailuan "X" batekin irudikatzen da. Kasu honetan, jokalariak ezin izango du bere bigarren jaurtiketa erabili. Hamar puntu batuko dira, gehi hurrengo bi jaurtiketetan lortzen diren puntu guztiak.
  • Birla guztiak bota izana jokoaren bi jaurtiketak erabiliz. Jokaldi horri spare, erdi strike edo erdiosoa deitzen zaio. Markagailuan "/" batekin adierazten da. Kasu horretan, hamar puntu gehituko zaizkie hurrengo jaurtiketan lortzen direnei.

Gehienezko puntuazioa 300 puntukoa da, eta hori lortzeko ondoz ondoko 12 strike lortu beharko lirateke (1. jaurtiketatik 10. jaurtiketara eta azkenari dagozkion beste biak).

Jokalariak falta lerroa zapaltzen edo zeharkatzen badu, zero bat idatziko zaio markagailuan (berdin du marra lehen edo bigarren jaurtiketan zapaldu duen).

Adibidez: zure lehen jaurtiketan strike (X) lortzen baduzu, lehen jaurtiketan 10 puntu gehituko lirateke, eta 10 puntu horiei ondorengo bi jaurtiketetan lortzen dituzun puntuak gehituko litzaizkioke (30 puntu segidako 3 strike egiten badira; hori da joko bakoitzeko lortu daitekeen gehiengoa). Bigarren jokoan beste strike (X) bat lortu ordez spare (/) bat lortzen baduzu, lehen jaurtiketan 20 puntu edukiko zenituzke (lehenengo jaurtiketako 10 puntuak gehi hurrengo bi jaurtiketen artean lortutako 10 puntuak).

Beste alde batetik, lehen jokoan edo beste edozein jokotan (ez du zertan lehenengoa izan behar), spare lortzen bada (esaterako: zuk tiro batean jaurti (9) eta hurrengo jaurtiketan geratu zitzaizun boloa botatzen baduzu (/), zuk spar-a lortuko duzu "9 /"; horrek esan nahi du zuk 10 birla bota dituzula), 10 bolo horiei hurrengo jaurtiketan botatzea lortzen duzun txirlo kopurua gehitzen zaio. Hurrengo jaurtiketan 8 txirlo botatzen badituzu, "9 /" lortutako laukian (18) txirlo jarriko dira puntuazio gisa.

Jokalari profesional batek, partida batean bataz beste 200 puntu baino gehiago lortu ohi ditu. Hasiberri batentzat, ordea, 150 puntu baino gehiago lortzea ez da lan erraza izaten.

Tresneria edo ekipamendua

aldatu

Zapatak

aldatu

Bowlingeko zapatak ekipamenduaren ezinbesteko zati bat dira; izan ere, bolatoki batean ezin da kaleko oinetakorik erabili jokatzeko, pistak leunak izaten direlako eta hondatu egin daitezkeelako. Bowlingeko oinetakoek zola berezi bat dute, jaurtiketan ezkerreko oina irristatzea ahalbidetzen duena (eskuinak diren jokalarietan), eskuineko oina ez irristatzeko frenatzen duen bitartean.

Gama altuko zapatetan, zolak eta takoiak trukatzeko aukera dago; modu honetan, bolatoki bakoitzean irristatze onena eskaintzen duena aukera daiteke. Bolatoki bakoitzak lerradura-baldintza desberdinak izan ditzake eremuaren arabera (lehorragoa edo hezeagoa), tenperaturaren arabera, hurbilketa-eremuan erabiltzen diren garbiketa-produktuen arabera... Mota askotako markak daude oinetakoetan, hala nola Brunswick, Dexter, Etonic, Storm, Uriel, etab.

Sakontzeko, irakurri: «Bola (bola jokoa)»

Oinarrizko bi bola mota daude bowlingetan: bola erreaktiboak eta erremate-bolak (edo spar-bolak).

Euskal Herriko jokoan, zurezko bolak erabili izan dira.

Eskularruak eta eskumuturrekoak

aldatu

Bowlingeko eskularruak eskumuturrerako metalezko indargarri batekin egin ohi dira, bola errazago heldu eta jaurtitzeko. Estilo ezberdinetakoak daude, oso sinpleak diren batzuetatik hasi eta eskuaren forma eta posizioa doitzea ahalbidetzen duten beste batzuetara arte.

Olioztatzea

aldatu

Pistaren gainazala olioz lubrifikatu behar da bolak pistan eragiten duen higadurarengatik (bola pistaren gainazalean irristatzen denean). Denborak aurrera egin ahala, olioztatze patroi ezberdinak sortzen hasi ziren. Hauek beren luzeraren arabera neur daitezke: laburra, ertaina eta luzea:

Olioztatze laburra

aldatu

Olioztatze laburra deritzogu pistak lehen 36 oinetan baino ez duenean olioa.

Olioztatze ertaina

aldatu

Pistan 36 oin eta 40 oinen artean olioa dagoenean izaten da.

Olioztatze luzea

aldatu

Olioztatze luzea pistan 40 oinetik aurrera olioa dagoenean gertatzen da.

Arauak

aldatu
  • Bola joko bat 10 jokoz osatuta dago.
  • Jokalariak bi bola jaurtitzen ditu lehen bederatzi jokoetan (beti ere strike egiten ez badu, hau da, lehen jaurtiketan 10 birlak eraistea).
  • Joko bakoitza jokalari bakoitzak osatu behar du eta hau ordena bat jarraituz egin behar da.
  • Lehenengo jaurtiketan botatako txirlo kopurua koadro bakoitzaren goiko ezkerreko laukian markatuko da, eta bigarren jaurtiketan botatako bola-kopurua goiko eskuineko laukian.
  • Tente geratu diren birletako bat ere ez bada botatzen bigarren jaurtiketan, "–" batez markatuko da. Strike bat eginez gero, "X" bat markatuko da lortu den jokoaren koadroaren goiko ezkerreko laukian.
  • Strike baten puntuazioa 10 gehi hurrengo bi jaurtiketetan botatzen diren birlen kopurua da. Bi jarraian egiten badira "bikoitza" bezala ezagutzen da eta jarraian hiru egitea turkey bezala.
  • Erdi-betea da lehen jaurtiketaren ondoren tente geratzen ziren bolak eraisten direnean eta koadroaren goiko eskuineko laukian "/" batekin adierazten da. Erdi-bete baten puntuazioa 10 gehi jokalariaren hurrengo jaurtiketan botatzen diren txirlo kopurua da.
  • Jokalariak falta lerroa zapaltzen edo zeharkatzen badu, zero bat idatziko zaio markagailuan, huts egitea lehen jaurtiketan edo bigarrenean izanda ere.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Earl Roderick Anthony | American bowler» Encyclopedia Britannica (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  2. «Bowling History | Origin of Bowling» helpwithbowling.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. (Gaztelaniaz) «El split 7-10» Microsiervos (Noiz kontsultatua: 2021-04-13).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
iOS 3
multimedia 1
os 17