Bordetella generoa bakterio Gram negatiboz osatuta dago, bazilo itxura dutenak. Bazilo txikiak dira (kokobaziloak, 0,6/0,2 mikrakoak) eta aerobio hertsiak. Espezie batzuk flagelodunak eta mugikorrak dira, baina gehienak ez dira mugitzen. Ez dute esporarik sortzen.

Bordetella
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaPseudomonadati
FilumaPseudomonadota
KlaseaBetaproteobacteria
OrdenaBurkholderiales
FamiliaAlcaligenaceae
Generoa Bordetella
Moreno-López 1952
Azpibanaketa
Datu orokorrak
Gram tindaketabakterio gram-negatibo

Eskakizun nutritibo zorrotzak dituzte. Hori dela eta, ez dira hazten hazkuntza-inguru arruntetan. Laborategian hazkuntza-inguru aberatsak erabiltzen dira mikrobio hauen hazkuntza errazteko, besteak beste odola dutenak (odolezko agarrak).

Genero honetako bakterioek ez dute glukosa ezta beste gluzidoak ere katabolizatzen, eta haien energia aminoazidoen katabolismotik eskuratzen dute.

Bordetella guztiak parasito hertsiak dira, ezin baitute aske bizi. Giza-patogenoak hiru dira: Bordetella pertussis, Bordetella parapertussis eta Bordetella bronchiseptica. Lehenengo biek kukutxeztula eragiten dute, eta hirugarrena mikrobio oportunista da, immunogutxituengan infekzioak sortzen dituena.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bordetella Aldatu lotura Wikidatan
  NODES