Borgarnes
Borgarnes, Borgarfjörður udalerriaren kostaldeko penintsula batean kokatua dagoen Islandiako herria da
Borgarnes | |
---|---|
hiria | |
Bogarnes Irudi gehiago | |
Administrazioa | |
Herrialdea | Islandia |
Eskualdea | Vesturland |
Izen ofiziala | Borgarnes |
Geografia | |
Koordenatuak | 64°32′35″N 21°54′45″W / 64.5431°N 21.9125°W |
Demografia | |
Biztanleria | 2.181 (2023ko urtarrilaren 1a) 219 (2018) |
Informazio gehigarria | |
Hiri senidetuak | Dragsholm Municipality (en) , Falkenberg udalerria, Leirvík (en) eta Ullensaker |
west.is… |
1.763 bizatale ditu (2011). Herria Reykjavíketik 60 kilometrora iparralderan dago eta uharteko beste tokietara konektaturik dago Islandiako bigarren zubirik handienari esker, Borgarfjarðarbrú. Borgarbyggð udalerriko herririk handiena da.
Borgarneseko histoira
aldatuBorgarnesen lehen aipua Egils Sagan aurkitzen da, nahiz eta Digranes izenarekin agertu. Ezarri zen lehen bizilaguna Grani izena zuen, Skallagrímureko itsagizona, eta Borgarfjörður inguruko lehen jabetza ezarri zuen. Ez dago Borganesi buruzko kolonizazioaren informazio gehiagorik XIX. mendera arte.
Islandia Daniarren merkataritza monopoliotik aske geratu zenean, merkataritza guneak sortzeko eskaera handia egon zen eta Danimarkako erregeak baimena eman zion Borgarnesi merkataritza gune bilakatzeko 1861ean.
Lehen eraikin handia Borgarnesen kontserba fabrika izan zen. 1857an eraiki zen baina hortik gutxira eraitsi zuten. Merkataritza-etxea 1877an eraiki zen eta urte gutxian Borganes populatzen hasi zen.
1913an, Borgarnes ofiziaki herri izendatu zen Borgarneshreppur izenaz baina izena aldatuko zioten eta Borgarnesbær izendatu zuten 1987an. Beranduago, 1994an, Borgarnesbær, Hraunhreppurekin, Norðurárdalshreppurekin, etaStafholtstungnahreppurekin bat egin zuen Borgarbyggð izena hartu zuen. 1998an, Álftaneshreppur, Borgarhreppur eta Þverárhlíðarhreppur Borgarbyggð-en parte izatera pasa ziren ere..
Klima
aldatuDatu klimatikoak (Borgarnes) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 2 | 3 | 3 | 7 | 11 | 13 | 16 | 15 | 12 | 7 | 3 | 3 | 7.9 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -4 | -4 | -3 | -1 | 3 | 6 | 8 | 7 | 4 | 0 | -3 | -2 | 0.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 97 | 94 | 69 | 41 | 30 | 48 | 38 | 71 | 109 | 89 | 109 | 91 | 886.5 |
Iturria: Weatherbase [1] |
Garraioa
aldatuIslandiako bigarren zubirik handienak, Borgarfjarðarbrú-k, Borgarnes eta 1 Errepidea (Eraztun errepidea) konektatzen ditu. Borgarnes-eko portua ez da aspaldian erabili garraiotarako eta garraio guztia lurretik egiten da.
Kirol taldeak eta gazte elkarteak
aldatu- Skallagrímur. Borgarnes-eko kirol talderik handiena. Badminton, atletismoa, saskibaloia, futbola, igeriketa eta beste zenbait jarduera egiten dita.
- Kveldúlfur. Borgarnes-eko elbarrientzako kirol taldea..
- Golfklúbbur Borgarness. Borgarnes-eko Golf kluba.
- Mýgrútur FC. Futbol taldea.
Turismoa
aldatu- Kolonizazioaren gunea
- Brúðuheimar (Txotxongilo Artearen gunea)
- Bjössaróló Parkea
Erreferentziak
aldatu- ↑ . 2011ko azaroaren 24an eskuratua.
Ikus, gainera
aldatuArtikulu hau Islandiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |