Brú na Bóinne
Brú na Bóinne (literalki "Boyneko Jauregia" irlandar gaeleraz) Irlandako Meatheko konderrian kokatutako multzo arkeologiko bat da. Stonehenge baino 1.000 urte inguru lehenago eraikitako historiaurreko nekropoli bat da. Gizarte tribaleko kiderik garrantzitsuenak lurperatzeko eraiki zen.
Brú na Bóinne | |
---|---|
Brú na Bóinne | |
UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Irlandako Errepublika |
Province of Ireland | Leinster |
Irlandaren banaketa administratiboa | Meatheko konderria |
Ur-masa | Boyne ibaia |
Koordenatuak | 53°41′34″N 6°26′58″W / 53.69284°N 6.44932°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | K.a. 3500 |
Suntsipena | K.a. 2500 |
Gizateriaren ondarea | |
Irizpidea | (i), (iii) eta (iv) |
Erreferentzia | 659 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | 1993 (XVII. bilkura) |
|
Guneak hiru aztarnategi arkeologiko ezberdin hartzen ditu: Newgrange, Knowth eta Dowth. Barruti guztia multzoko bisitari zentrutik bisita daiteke.
Newgrange
aldatuHiruretatik ezagunena da. Laurogei metroko diametroa eta hamairu metroko altuera duen tumulu lau bat da. Tumuluaren barnean Burdin Aroko korridorezko hilobi bat dago.
Knowth
aldatuNewgrangetik iparmendebaldera kokatua honen garai berean eraiki zen. Newgrange bezain ezaguna ez den arren, hura baino handiagoa da, baita arkeologikoki garrantzitsuagoa ere.
Dowth
aldatuHirugarren tumulua Newgrangen antzekoa da tamainari dagokionez, baina pixkat garaixeagoa da. Nahiko kaltetua dago, eta beraz publikoarentzako itxita mantentzen da.
Gune zeremonial txikiagoak
aldatuKanpo estekak
aldatu