Bragako katedrala (portugesez: Sé de Braga) Portugalgo Braga hirian dagoen katedrala da. Portugal iparraldeko monumentu garrantzitsuenetakoa da, Bragako apezpikutzaren garrantzi historikoa dela eta.

Bragako katedrala
Sé de Braga
Bragako katedralaren aurrealdea
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Portugal
Portugalgo barrutiaBraga
Portugalgo hiriaBraga
FreguesiaBraga (Maximinos, Sé e Cividade)
Koordenatuak41°33′00″N 8°25′38″W / 41.55°N 8.4272°W / 41.55; -8.4272
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1089 (egutegi gregorianoa)
Izenaren jatorriavirgin birth of Jesus (en) Itzuli
Erlijioakatolizismoa
ElizbarrutiaBragako artxidiozesia
IzenaMaria
Arkitektura
ArkitektoaJoão de Castilho (en) Itzuli
Estiloaarkitektura gotikoa
Ondarea

Historia

aldatu

Bragako diozesia III mendean sortu zuten erromatarrek, eta suebo eta bisigodoek Gallaecia eremuko hiriburu bihurtu zuten. Lehenengo apezpiku ezaguna Bragako Martin Dumio izan zen, VI mendekoa.

Mairuak 716 eta 1040 artean egon ziren hirian baina Fernando I.a Leon eta Gaztelakoak kristauentzat berreskuratu eta 1070an berrezarri zen apezpikutza. Petri apezpikuak katedral handi bat eraikitzea erabaki zuen eta 1089an sagaratu zen eraikina. 1107an Aita Santuak artzapezpikua ezarri zuen Bragan eta honek Iberiar penintsulako ipar-mendebalde guztia gobernatzen zuen, Portugalgo zati handienaz gain Galizia bera ere bai.

Katedrala XIII mendearen erdialderarte handituz joan zen zatirik handienak XII mendean eraiki ziren erromaniko burgundiar estiloan, Clunyko abatetxearen antzera. Hurrengo mendeetan hainbat gehikuntza egin zitzaizkion eta hainbat estiloren nahasketa aurkitzen da gaur egun. Esate baterako mendebaldeko aurrealdearen itxura erabat aldaturik dago hasieran egin zen hartatik. 1486 eta 1501 artean atari nagusia estilo gotikoan berreraiki zen. Kapera nagusiaren absidea 1509an eraiki zen manueldar estiloan.

Arkitektura

aldatu

Hiru habearte ditu eta ekialdeko absidean bost kapera daude, denak berriztuak, ez da beraz hasierako kapera erromanikorik mantentzen. Erdi Aroko kapera gehiago ere badaude, gehienak gotikoak XIV mendean egindakoak. Koroa XVIII mendekoa da, barroko aroan eraikia.

Klaustroa XIX mendekoa da baina interes aktitektoniko handirik ez dauka. Bertan ordea badago katedralaren altxorrak gordetzen dituen museoa.

Iruditegia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2