Bralette
Bralette emakumezkoen azpiko arropa mota bat da, ugatzak estaltzeko erabiltzen dena. Bularretako tradizional baten elementuak kiroletako top baten formarekin konbinatzen ditu[1]. Bralette bularren kontra estutu behar da, sostengua emanez, baina ez du betegarririk ezta hagaxka zurrunik, eta beraz jantzi erosoagotzat jotzen da[2]. Azpiko arropa gisa eraman daiteke, edo bestela blusekin edo jaka irekiekin batera, guztiz edo zati batez erakutsiz[3]. Tamaina, ehun, kolore eta diseinu ezberdinetan aurki daitezke[4].
Lehen braletteak 1940ko hamarkadan agertu ziren[5], eta 2010eko hamarkadaren erdialdean modara itzuli ziren[1].
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b (Gaztelaniaz) «“Bralette”, el sujetador que se ve» El Nuevo Diario 2017-05-17 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-01-05) (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Pérez, María José. «¿Es un top? ¿Es un sujetador? No, es un 'bralette'» Vogue Spain 2016-06-13 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Nieto, Marta. «Alerta tendencia: el bralette, el sujetador sin aros» Woman.es 2015-08-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Balboa Torres, Valentina. «Bralette: La Prenda Amiga De La Comodidad Femenina» Tiempo Real 2017-10-06 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-01-05) (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).
- ↑ (Gaztelaniaz) Moreno Gaxiola, Andrea. «Qué es un bralette y por qué deberías usarlo» R. S. V. P. 2018-04-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-20).