Bremerhaven
Bremerhaven Alemaniako Bremen estatuko bi hirietako bat da. Estatu hau, bitan banaturik dago. Bata, Bremengoa, kostalderik gabekoa, eta bestea, Bremerhavenekoa, kostaldeduna. Bere izenak, Bremengo itsasportua esan nahi du.
Bremerhaven | |||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
hiri handia | |||||||||||||||||||||
Administrazioa | |||||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||||||||||||
Alemaniako estatua | Bremen | ||||||||||||||||||||
Alkatea | Melf Grantz | ||||||||||||||||||||
Izen ofiziala | Bremerhaven | ||||||||||||||||||||
Posta kodea | 27501–27580 eta 2850 | ||||||||||||||||||||
Udalerri kodea | 04012000 | ||||||||||||||||||||
Geografia | |||||||||||||||||||||
Koordenatuak | 53°33′N 8°35′E / 53.55°N 8.58°E | ||||||||||||||||||||
Azalera | 93,66 km² | ||||||||||||||||||||
Altuera | 2 m | ||||||||||||||||||||
Mugakideak | Cuxhaven district (en) eta Wesermarsch barrutia | ||||||||||||||||||||
Demografia | |||||||||||||||||||||
Biztanleria | 114.677 (2023ko abenduaren 31) −791 (2022) | ||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||
Dentsitatea | 1.224 bizt/km² | ||||||||||||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||||||||||||
Sorrera | 1827ko maiatzaren 1a | ||||||||||||||||||||
Telefono aurrizkia | 0471 | ||||||||||||||||||||
Ordu eremua | Europa Erdialdeko Ordua, UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||||||||||||
Hiri senidetuak | Kaliningrad, Cherbourg-Octeville, Grimsby, Frederikshavn, Szczecin, Pori, Baltimore, Steglitz-Zehlendorf, Cherbourg-en-Cotentin eta Urfa | ||||||||||||||||||||
Matrikula | HB | ||||||||||||||||||||
bremerhaven.de |
Geografia
aldatuItsasoaren mailatik 2 metroko garaierara dago Alemaniako Ipar Itsasoko kostaldeko itsasporturik garrantzitsuena duen herri hau. Alde guztietatik, iparraldetik ezik, Saxonia Beherea estatuak inguratzen du.
Weser ibaia itsasoratzen da herri honetako portuan, 452 kilometroko ibilaldia egin ondoren.
Hedadura eta biztanleria
aldatuHiriaren hedadura 78,867 kilometro karratukoa da. Bere biztanleria, berriz, 120.000 biztanlekoa.
Historia
aldatu1827an sortu zen kale zuzen eta paraleloekin. Ertzak, angelu zuzen perfektuak dira eta, hasierako ideia, itsasontzi handientzako "Sarrerako Portua" izatea zen. Milioika alemaniar emigratzaileentzako, New Yorken aurreko azken hiria bihurtu zen. Bigarren Mundu Gerran, herria erabat suntsituta geratu zen, bonbardaketen ondorioz.
Belaontziak
aldatuOrain, bost urtetik behin, munduko belaontzi jaialdi garrantzitsuenetako bat hartzen du, Sail Bremerhaven izenekoa.
Hiri senidetuak
aldatu- Cherbourg-Octeville (Frantzia) (1960)
- Grimsby (Erresuma Batua) (1963)
- Pori (Finlandia) (1969)
- Frederikshavn (Danimarka) (1979)
- Szczecin (Polonia) (1990)
- Kaliningrad (Errusia) (1992)