Brest

Frantziako udalerria
Artikulu hau Frantziako hiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Brest (Bielorrusia)».


Brest Bretainiako ipar-mendebaldeko kostaldeko udalerri bat da. Finistere/Penn-ar-Bed departamenduko eta Bro Leon lurralde historikoko hiri handiena den arren ez da ez baten ez bestearen hiriburua. 145.200 biztanle zituen 2006an. Bizkaiko golkoan kokatua, arrantza eta merkataritza portu garrantzitsua du.

Brest
Brest
Frantziako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Frantzia
Frantziaren banaketa administratiboa Metropolitar Frantzia
Defense and Security zone of FranceWestern defense and security zone
Eskualdea Bretainia
Departamendua Finistère
BarrutiBresteko barrutia
AlkateaFrançois Cuillandre (en) Itzuli
Izen ofizialaBrest
Jatorrizko izenaBrest
Posta kodea29200
Geografia
Koordenatuak48°23′24″N 4°29′13″W / 48.39°N 4.4869°W / 48.39; -4.4869
Map
Azalera49,51 km²
Altuera34 m, 0 m eta 103 m
MugakideakBohars, Bourg-Blanc, Gouesnou, Guilers, Guipavas, Plouzané eta Milizac-Guipronvel (en) Itzuli
Demografia
Biztanleria139.619 (2021eko urtarrilaren 1a)
139.619 (2021)/(2020)/(2019)/(2018)/(2017)/(2016)/(2015)/(2014)/(2013)/(2011)/(2006)/(2006)/(1999)/(1999)/(1990)/(1990)/(1982)/(1982)/(1975)/(1975)/(1968)/(1968)/(1962)/(1954)/(1946)/(1936)/(1931)/(1926)/(1921)/(1911)/(1906)/(1901)/(1896)/(1891)/(1886)/(1881)/(1876)/(1872)/(1866)/(1861)/(1856)/(1851)/(1846)/(1841)/(1836)/(1831)/(1821)/(1806)/(1800)/(1793)
alt_left 71.500 (%51,2) (%49,1) 68.564 alt_right
Dentsitatea2.820 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00 eta UTC+02:00
Hiri senidetuakDenver, Plymouth, Kiel, Tarento, Yokosuka, Dún Laoghaire, Cádiz, Saponé (en) Itzuli, Konstantza, Qingdao, Brest eta Bejaia
brest.fr

Historia

aldatu

Paleolito zein Neolito garaietan dagoeneko populatua izan zen eremua. K.a. 500 urtearen inguruan Osismii merkatari eta arrantzale leinuak okupatu zuen eremua.

III. mendean erromatarrek castellum bat eraiki zuten bertan eta 410 inguruan alde egin zutenean gaztelua Leongo kondeen esku gelditu zen. 1240an Bretainiako dukeek eskuratu eta gotortu egin zuten normandiarren aurkako babes sistemaren parte bihurtuz. Garai hortan gazteluaren inguruan herria sortzen hasi zen.

1631 urtean Richelieu kardinalak portu militar bihurtu zuen eta honen inguruan hazi zen hiria. Lehen Mundu Gerran estatubatuarren armadak bertan lehorreratzea erabaki zuen eta 1918an ur-hegazkinentzako aireportua eraiki zuen. Bigarren Mundu Gerran alemaniar naziek eskuratu eta itsaspekoen base bihurtu zuten. 1944an aliatuek bonbakatu egin zuten eta hiria ia erabat suntsiturik gelditu zen. 1972an Frantziako itsaspeko nuklearren egoitza bihurtu zen eta gaur egun oraindik Frantziako bigarren itsasportu militar handiena da.

Geografia

aldatu

Bresteko arradan kokaturik dago, Penfeld ibaia itsasoratzen den puntuan. Ibaiaren albo banatan dauden bi muinoetan hedatzen da hiria. Ekialdean Bresten aldiriak zabaltzen dira.

      Datu klimatikoak (Brest)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 9.1 9.4 11.0 12.5 15.6 18.1 20.4 20.6 18.7 15.3 11.9 10.0 14.4
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.2 4.2 5.1 5.8 8.5 10.8 12.8 13.0 11.4 9.3 6.5 5.2 8.1
Pilatutako prezipitazioa (mm) 138.4 115.8 97.5 81.8 72.6 56.4 50.9 60.4 89.2 119.1 121.0 141.6 1144.7
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) 18 15 15 12 11 9 9 9 11 15 16 17 157
Eguzki orduak 65.1 87.6 127.1 174.0 210.8 216.0 229.4 207.7 168.0 124.0 81.0 62.0 1752.7
Iturria (1): World Meteorological Organisation (NBE) [1]
Iturria (2): Hong Kong Observatory[2]

Demografia

aldatu
Biztanleriaren bilakaera
1793 1800 1806 1821 1831 1836 1841 1846 1851
24 180 25 865 22 130 26 361 29 860 29 773 48 225 55 820 61 160
1856 1861 1866 1872 1876 1881 1886 1891 1896
54 665 67 833 79 847 66 270 66 828 69 110 70 778 75 854 74 538
1901 1906 1911 1921 1926 1931 1936 1946 1954
84 284 85 294 90 540 73 960 67 861 69 841 79 342 74 991 110 713
1962 1968 1975 1982 1990 1999 2009 2014 2020
136 104 154 023 166 826 156 060 147 956 149 634 - - -


Ondasun nabarmenak

aldatu
 
Bresteko gazteluaren panoramika.

Alkateen zerrenda

aldatu
  • 2001: François Cuillandre
  • 1989 –2001: Pierre Maille
  • 1985–1989: Georges Kerbrat
  • 1983–1985: Jacques Berthelot
  • 1982–1983: Pierre Maille
  • 1977–1982: Francis Le Blé
  • 1973–1977: Eugène Berest
  • 1959–1973: Georges Lombard
  • 1958–1959: Auguste Kervern
  • 1954–1958: Yves Jaouen
  • 1954–1954: Lucien Chaix
  • 1953–1954: Yves Jaouen
  • 1947–1953: Alfred Pierre Marie Chupin
  • 1945–1947: Jules Lullien
  • 1944–1945: Jules Lullien
  • 1942–1944: Victor Eusen
  • 1929–1941: Victor Le Gorgeu
  • 1921–1929: Léon Nardon
  • 1920–1921: Hippolyte Masson
  • 1919–1920: Louis Léon Nardon
  • 1912–1919: Hippolyte Masson
  • 1908–1912: Louis Arthur Delobeau
  • 1904–1908: Victor Marie Aubert
  • 1900–1904: Charles Berger

Herritar ospetsuak

aldatu

Hiri senidetuak

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
Idea 1
idea 1
multimedia 1
musik 1
os 7
web 1