Brian Boru
Brian Boru (antzinako irlanderaz: Brian Bóruma mac Cennétig; irlanderaz: Brian Bóroimhe; Thomond, c. 941 – Clontarf, 1014ko apirilaren 23a) errege bilakatu zen 978an Cashelen, Munsterreko antzinako irlandar erresuma. 984. urte aldera erresuma osoaren jabe zen, eta 1001ean Irlandako Errege Nagusia bezala onartua izan zen. Bere gaztarotik, Brianek bere herrialdea okupatzen zuten bikingoak gogorki borrokatu zituen.
Brian Boru | |||||
---|---|---|---|---|---|
Brian Boruren XIX. mendeko grabatua Irudi gehiago | |||||
1002 - 1014 ← Máel Sechnaill mac Domnaill (en) - Máel Sechnaill mac Domnaill (en) →
978 - 1014 ← Máel Muad mac Brain (en) - Donnchad mac Briain (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Killaloe, 941 | ||||
Herrialdea | Munsterko erresuma | ||||
Heriotza | Clontarf, 1014ko apirilaren 23a (72/73 urte) | ||||
Hobiratze lekua | St Patrick's Cathedral, Armagh (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Cennétig mac Lorcáin | ||||
Ama | Bé Binn inion Urchadh | ||||
Ezkontidea(k) | Gormflaith ingen Murchada (en) Echrad (?) (en) Mor (?) (en) Dub Chablaigh ingen Cathal (en) | ||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | Middle Irish (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Santutegia | |||||
Martxoaren 12 | |||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | katolizismoa | ||||
Azkenik, 1014ko apirilaren 23an Clontarfeko guduan borrokatu zen, bere semeen agintean zegoen gudaroste batek bikingoak garaitu zituen. Irlandarren heroi handienetakoa da, baina bere historia errealitatea eta kondaira edo fikzioarekin nahastu egiten dira, hori dela eta, oso zaila litzateke bere benetako biografia fidagarri bat osatu ahal izatea.
Biografia
aldatuJatorria
aldatuBrian ziur aski 941. urtean jaio zen, nahiz eta zenbait iturriek 926.an jarri bere jaiotze data. Killaloetik gertu jaio zen, bere aita Cennétig mac Lorcáin erregea zen Thomond (Tuadmumu) eskualdeko hirian.
Bere aita zendu zenean, Thomondeko Erresuma Brianen anaia zaharrena zen Mathgamainen eskuetara pasatu zen , eta 976an bikingoek azken hau erail zutenean, Brian izan zen bere ondorengoa. Aurrerago, Munster eremu osoaren errege bilakatuko zen (Irlandako Hego-Mendebaldea). Bé Binn bere ama ere bikingoek erail zuten, Brian ume bat besterik ez zenean.
Ikus gainera
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Brian Boru |