Bromuro
konposatu kimiko
Bromuroa[1] (Br−) anioia bromoaren negatiboki kargatutako ioia da, hau da, elektroi gehigarri bat duena. Bromuroak konposatuak dira, non bromoak -1 oxidazio-egoerarekin jarduten duen. Azido bromhidrikoaren gatzak ere badira (HBr).
Bromuro | |
---|---|
Konposizioa | bromide ion (en) |
Mota | haluro eta bromine compound (en) |
Identifikatzaileak | |
Reaxys | 3587179 |
Gmelin | 22925 |
MeSH | D001965 |
UNII | 952902IX06 |
KEGG | C00720 |
Konposatu ionikoak izan daitezke, zesio bromuroa (CsBr) bezala, edo kobalenteak izan daitezke, sufre dibromuroa (SBr2) bezala. XIX. eta XX. mendeetatik lasaigarri gisa erabiltzen dira.
Naturan, itsasoko uretan egon ohi dira, kloruroekin batera, 65 mg/l inguruko kontzentrazioan, disolbatutako gatz guztien % 0,2 inguru.[2] Itsas elikagaiek bromuro-maila handiak izaten dituzte, eta lurretik datozen elikagaiek, berriz, kantitate aldakorrak.
Erreferentziak
aldatu- ↑ Euskalterm: [Hiztegi terminologikoa] [2009]
- ↑ (Ingelesez) «Major ion composition of seawater - Lenntech» lenntech.com.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau kimikari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |