Bronkoskopia

Trakea eta bronkioen barnealdea hodi zurrun baten bidez ikustea ahalbidetzen duen teknika

Bronkoskopia arnas aparatua aztertzeko erabiltzen den proba osagarria da. Endoskopia mota honetaz neumologoak baliatzen dira trakea eta birikak aztertzeko.

Medikua bronkoskopia egiten.

Bertan, lesioa topatuz gero aukera dago biopsia egiteko eta geroxeago mikroskopioan aztertzeko.

1897an Gustav Killian alemaniarrak egin zuen lehendabiziko bronkoskopia.

Teknika

aldatu

Sudurraren bidez faringera iristen da medikua. Hortik laringean sartu behar da, lehenengo oztopo nagusia topatuta: glotisa.

Behin glotisetik sartuta, trakean sartuko da, eta hortik ezkerreko eta eskuineko bronkioak aztertzeko bidea edukiko du esploratzaileak.

Behin bronkioen barruan, hiru teknika egin dezake:

  • Jariatzeen xurgaketa.
  • BAL (Bronchoalveolar lavage) edo garbiketa bronkoalbeolarra.
  • Biopsia.

Ondoren, hartutako laginak anatomia patologikoan eta mikrobiologian aztertuko dituzte, egunak hartzen dituena.

Indikazioak

aldatu

Bronkoskopia egitea indikatuta dago bi arnas gaixotasun hauek susmatzen direnean, batez ere: Birikako minbizia eta tuberkulosia.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1