Brooklyn Museum
Brooklyn Museum museoa New Yorkeko Brooklyn auzoko Eastern Parwayko 200. zenbakian kokatua dago. Hiriko bigarren museorik handiena eta herrialde osoko handienetako bat da.
Munduko lehen arte instituzioetako bat da eta bere bilduma iraunkorrean milioi t'erdi objektu baino gehiago daude, Antzinako Egiptoko maisu lanetatik hasi eta arte garaikidea eta kultura ezberdinetako lanetararte.
Museoak 52.000 metro karratuko hedadura hartzen du eta urtero 500.000 bisitari inguru jasotzen ditu.
Historia
aldatu1897an inauguratu zen eta McKim, Mead eta White arkitektoek diseinatu eta Carlin Construction Companyk eraikitako harri-horma klasikodun altzairuzko egitura bat da.
Artea eta bildumak
aldatuBrooklyn Museumek bere bilduman kultura ugaritan oinarritutako bilduma aberats bat du (Arte afrikarra, egiptoarra eta 17, 18 eta 19. mendeko margolanak...).
New Yorkeko beste museo batzuk
aldatu- Solomon R. Guggenheim Museum
- Whitney Museum of American Art
- Skyscraper Museum
- Neue Galerie
- Intrepid Sea-Air-Space Museum
- Hispanic Society of America
- Albright-Knox Museoa
- Art of this Century
- Morgan Liburutegi eta Museoa
- Frick Bilduma
- Metropolitan Museum of Art
- Natura Historiaren Estatubatuar Museoa
- King Mansioa
- New Yorkeko Judu Museoa
- Cooper-Hewitt Diseinuaren Museo Nazionala
- New Yorkeko Arte Moderno Museoa