Bruno Pontecorvo
Bruno Pontecorvo (errusieraz: Бру́но Макси́мович Понтеко́рво, Bruno Maksimovitx Pontecorvo; Marina di Pisa, Pisa, Italia, 1913ko abuztuaren 22a – Dubna, Errusia, 1993ko irailaren 24a) italiar fisikaria izan zen, Sobietar Batasunean hiritartua. 1934an, E. Fermi eta beste fisikari batzuekin batera, neutroi geldoak eta haien eraginkortasuna atomoaren desintegrazioan aurkitu zituen. Europan, Estatu Batuetan eta Kanadan lanean aritu ondoren, 1950ean desagertu egin zen. Bost urte geroago azaldu zen, berriz, sobietar hiritartua eta Stalin dominarekin. Pontecorvok adierazi zuenez, arrazoi etikoengatik egin zuen aukera hura, eta hango sistemaren defendatzaile sutsua zelako. Beti ukatu zituen Mendebaleko traizio-salakuntzak, eta bakezaletzat agertzen zuen bere burua[1].
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/28 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ (Ingelesez) Close, Frank. E.,. Half life : the divided life of Bruno Pontecorvo, physicist or spy. 2015.. ISBN 0465044875. PMC 922448061. (Noiz kontsultatua: 2019-09-24).