Bryggen1
UNESCOren gizateriaren ondarea

Auzoa eta kaia.

Mota Kulturala
Irizpideak iii
Erreferentzia 59
Kokalekua  Norvegia
Eskualdea2 Europa / Ipar Amerika
Izen ematea 1979 (III. bilkura)
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua)
2 UNESCOren sailkapena

Bryggen (norvegieraz kaia) Norvegiako Bergen hiriko ipar-mendebaldean dagoen antzinako auzo bat da. Bigarren Mundu Gerra garaia arte auzoak Tyskebryggen (alemaniar kaia) izena zeraman.

Historia

aldatu

Bryggen auzoa hiri honetako Hansa Ligako merkatarien bizilekua zen, hauek bertan 1360. urtetik aurrera kokatu zirelarik. Historian zehar, Bryggen auzoa egurrezko eraikinez osatua zegoenez hainbat sute jasan ditu; gaur egun, eraikinen laurden bat edo, 1702ko sutearen ondoren eraikitakoak dira; gainerantzekoak gaur egungo datatik hurbil eraikitakoak direlarik. XV. mendean eraikitako harrizko sotoak ere badaude. 1955eko sutearen ondoren, erretako gunean museoa eta antzinako erako egurrezko hainbat etxe eraiki dira; oso eztabaidatua izan den adreiluzko hotel bat ere eraikia izan zen.

Mariakirken eliza Bergen hiriko eraikinik zaharrena da, bere zatietako batzik 1130. urte inguruan eraikiak izan zirelarik. 1408tik 1766ra Hansa Ligako merkatarien eliza izan zen.

Gaur egun Bryggen auzoa nagusiki turismo gunea da, bertan jatetxe eta mota ezberdinetako denda ugari daudelarik. Denbora eta higaduraren ondorioz, 2008. urtetik aurrera egurrezko etxeen zaharberritzea burutzen ari da, honela euren egituren hondatzea ekiditzeko asmoz. .

1979an Bryggen auzoa Gizateriaren Ondare izendatua izan zen.

 
Bryggen auzoko ikuspegi panoramikoa.

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
ELIZA 2
Idea 1
idea 1
multimedia 1
os 2
web 1