Buia[1] edo txangurrua[2] (Cancer pagurus) Brachyura infraordenako krustazeo dekapodoa da. Neurri handiko karramarro hau Ipar Itsasoan, Ipar Atlantikoan eta Mediterraneoan bizi da.

Buia (animalia)
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaAnimalia
FilumaArthropoda
KlaseaMalacostraca
OrdenaDecapoda
FamiliaCancridae
GeneroaCancer
Espeziea Cancer pagurus
Linnaeus, 1758

Txangurruaren (Maja squinado) antza du, baina buiaren oskola leuna da guztiz, txangurrua ez bezala. Kolore arre-gorrixkako oskol arrauzkara du, 25 cm zabal izatera irits daitekeena heldua denean. 3 kg izatera irits daiteke. Hanketako hagin puntak beltzak ditu.

Ezaugarriak

aldatu
 
Emearen ahoaldea
 
Emearen sabelaldea

Buia helduen oskola arre-gorrixka da, gazteena ordea arre-gorrindola da. Batzuetan orban zuriak dituzte eta aurrealdeko ertzean bederatzi gingil[3], tarta batel azala bezala. Arren oskola 60 mm luze izan ohi da eta emeena 98 mm, nahiz eta 150 mm eta 250 mm izatera irits daitezkeen kasu batzuetan[3][4]. Oskolaren toles bat sabelaldean luzatzen da, ganbera brankiala osatzeko, zakatzak dauden lekua. [5].

Lehenengo pereiopodoa eraldatua dago, hagindun hanka indartsuak izateko, punta beltzekoak[3]. Beste pereiopodoak seta zurruneko zerrendaz estaliak daude.

Aurreakaldean, antenak eta antenulak ikusgai dira. Hauen atzean begizuloak daude, non begi elkartuak kokatuak diren[5]. Ahoaldean hiru pare maxilipedo ditu, hauen atzean maxila pare bat eta maxilula pare bat, eta, azkenean, barailak[5].

Beste karramarroen antzera, abdomena toraxaren azpian tolestua du eta dimorfismo sexuala nabari zaio: arrek estua dute eta emeek zabala[5].

Jokaera

aldatu

Gaueko harraparia da. Bere zulotik atera eta 50 metrora urrun daiteke ehizan. Krustazeo eta molusku ugari harrapatzen ditu. Buiaren harrapariak arrainak eta zefalopodoak dira. Beste karramarro batzuk baino geldoago ibiltzen da baina konpentsatzeko hagin handiak ditu.

Erreferentziak

aldatu
  1. Fundazioa, Elhuyar. «buia» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  2. Fundazioa, Elhuyar. «txangurru» Elhuyar Hiztegia (Noiz kontsultatua: 2024-01-27).
  3. a b c Mario J. de Kluijver & Sarita S. Ingalsuo. «Cancer pagurus» Macrobenthos of the North Sea.
  4. Ken Neal & Emily Wilson. (2008). Cancer pagurus. .
  5. a b c d Ray W. Ingle. (1997). «Structure and function» Crayfishes, lobsters, and crabs of Europe: an illustrated guide to common and traded species. , 2–10 or. ISBN 9780412710605..
  NODES