Bulgariako futbol kopa
Bulgariako futbol kopa (bulgarieraz Купа на България) Bulgarian urtero jokatzen den kanporaketa sistema bidezko futbol txapelketa. Levski Sofia (25 garaipen) eta CSKA Sofia (19) dira txapelketa gehien irabazi dituzten taldeak.
Bulgariako futbol kopa Купа на България | |
---|---|
Antolatzailea | Българска професионална футболна лига |
Konfederazioa | UEFA |
Sorrera | 1938 |
Eremua | Bulgaria |
Taldeak | 32 |
Garaipen gehien | Levski Sofia (26 Kopa) |
Txapelduna | Botev Plovdiv (2023-24) |
Webgunea | www.agrupa.news7.bg |
Historia
aldatuHainbat fase izan ditu txapelketak, betiere erregimen politikoaren araberakoa. 1938an abiatu zen lehen kopa txapelketa, garai hartan Tsarraren Kopa izan zuena. 1946an Sobietar Armadaren Kopa sortu zen 1982 arte iraun zuena. 1983tik aurrera Bulgariako Kopa jokatu izan da. Bulgariako Kopa berez 1981ean sortu zen baina lehenengo bi edizioek ez dute ofizialtasuni. Bestalde 1983 eta 1990 artean ere Sobietar Armadaren Kopa jokatzen jarraitu zuten baina hau ere ofiziala ez zelarik.
Palmaresa
aldatuTsarraren Kopa (1938-1942)
aldatuUrtea | Irabazlea | Emaitza | Finalista |
---|---|---|---|
1938 | FK-13 Sofia | 3-0 | Dunav Ruse |
1939 | Shipka Sofia | 2-0 | Dunav Ruse |
1940 | FK-13 Sofia | 2-1 | Sportklub Plovdiv |
1941 | AS 23 Sofia | 4-2 | Napredak Ruse |
1942 | Levski Sofia | 3-0 | Sportklub Plovdiv |
Sobietar Armadaren Kopa (1946-1982/90)
aldatu- (luz), luzapenaren ondoren.
- ¹ 1983tik aurrera ez dira txapelketa ofizialak.
Bulgariako Kopa (1981/83 - )
aldatu- (luz), luzapenaren ondoren.
- (pen), penalti jaurtiketak.
- ² 1981 eta 1982ko txapelketak ez dira ofizialak.
- ³ 1985eko finalean istilu larriak izan ziren. Ondorioz bi taldeetako zuzendaritzak aldatu eta izena ere aldatu arazi zien Bulgariako Gobernuak. Horrela CSKA Sredets bihurtu zen eta Levski Vitosha. 1990an izena berreskuratu ahal izan zuten.
- ⁴ 2016 CSKA Sofia: Denboraldia hasi aurretik diru arazo larriak zituenez Hirugarren mailara jeitsiarazi zuten. Hala ere Kopan jokatzeko oztoporik ez zuen izan eta txapelduna izan zen.
Garaipenak
aldatuTxapelketa ofizialak bakarrik.
Taldea | Garaipenak | Urteak |
---|---|---|
PFC Levski Sofia | 26 | 1942, 1946, 1947, 1949, 1950, 1956, 1957, 1959, 1967, 1970, 1971, 1976, 1977, 1979, 1984, 1986, 1991, 1992, 1994, 1998, 2000, 2002, 2003, 2005, 2007, 2022 |
PFC CSKA Sofia | 21 | 1951, 1954, 1955, 1961, 1965, 1969, 1972, 1973, 1974, 1983, 1985, 1987, 1988, 1989, 1993, 1997, 1999, 2006, 2011, 2016, 2021 |
PFC Slavia Sofia | 8 | 1952, 1963, 1964, 1966, 1975, 1980, 1996, 2018 |
PFC Lokomotiv Sofia | 4 | 1948, 1953, 1982, 1995 |
PFC Litex Lovech | 4 | 2001, 2004, 2008, 2009 |
PFC Botev Plovdiv | 4 | 1962, 1981, 2017, 2024 |
FK-13 Sofia | 2 | 1938, 1940 |
PFC Beroe Stara Zagora | 2 | 2010, 2013 |
Ludogorets | 2 | 2012, 2014 |
Lokomotiv Plovdiv | 2 | 2019, 2020 |
hainbat | 1 | Shipka Sofia (1939), AS 23 Sofia (1941), Spartak Plovdiv (1958), Septemvri Sofia (1960), Spartak Sofia (1968), Marek Dupnitsa (1978), Sliven (1990), Cherno More Varna (2015) |
Ikus, gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu- (Bulgarieraz) Topsporten informazioa.