Burke eta Haren hilketak

Burke eta Haren hilketak
Burke eta Haren hilketak
Hare eta Burke
Datu pertsonalak
Izen osoa William Burke eta William Hare
Jaio 1792
Irlanda
Hil 1829ko urriaren 28a
(36-37 urte)
Eskozia Edinburgh (Eskozia)

Burke eta Haren hilketak edota West Porteko hilketak 1827ko azaroa eta 1928ko urriaren 31a artean Eskoziako Edinburgh hiriburuan burututako hilketa saila izan ziren.

Hiltzaileak

aldatu

Hilketa hauek burutu izanaren ardura William Burke (1792-1829) eta William Hare (1792/1804-????) irlandar etorkinei egotzi zitzaien. Bi gizaseme hauek bere 15 biktimen gorpuak diruaren truk disekzio material gisa saldu zituzten. Hauen eroslea Robert Knox eskoziar medikua eta Edinburgheko Mdikuntza Eskolako Edinburgh Medical College) irakaslea eta anatomia ikertzailea izan zen.

Hilketa metodoa

aldatu

Hiltzaileen ustezko laguntzaileen artean Burken maitalea zen Helen McDougal, eta Haren emaztea zen Margaret Laird zeuden. Hiltzaileek hilketak burutzeko ia arrastorik uzten ez zuen metodoa erabili zuten, ingeles hizkuntzara "burking" izenaz igaro dena, hots, biktima ito arte bularra zapalduz hilaraztea; ikus daitekenez, ingelesezko izendapen hori hiltzaileetako baten abizenan oinarritu zen. Zentzu orokorrean, izendapen horrek norbait modu seguruan eta indar handirik erabili gabe hiltzea esan nahi du. Zinez, hiltzaileen exekuzio metodoa oso sinplea eta eraginkorra zen: haietako batek biktima atzetik heldu eta mugiaraztea eragozten zion bitartean, bigarrenak bere hatz luze eta erakuslearekin sudurzuloak itxiarazten zizkion artean, hatz lodia biktimaren kokots azpian jarriz ahoa ireki zezan eragozten zion, honenbestez eta ezinbestean biktima denbora laburrean itoz.

William Burkek bere biktimak akatzeko zuen prozedura bitxi honi dagokionez, honakoa adierazi izan da: Azken honek itotzeko erabilitako maniobra historia forentsera "Burke Metodoa" izendapenaz igaro da.

 
William Burken (1792-1829) urkapen publikoa, 1829ko urriaren 28a.

Ondorioak

aldatu

Hiltzaile bikotearen azken biktima Marjorie Campbell Docherty izan zen. Burkek bere ama ere Dochertytar bat zela esanez bera zegoen Margaret Laird ostatura erakarri zuen. Bertan James eta Ann Gray senar-emazteak ere ostatu hartu zutenez, Burkek itxaron egin zuen. Graytarrak alde egin eta gutxira, auzolagunek ostatutik ohiuak entzun zituzten.

Gerora, anonimo baten gutunak polizia Knox medikuaren bulegora zuzendu zuen, bertan biktima baten gorpua topatu zuelarik, James Gray lekukoak ostatuan ikusi zuen Marjorie Campbell Docherty emakumearena zela identifikatu zuen. Handik gutxira William eta Margaret Hare atxilotuak izan ziren. Ordurarte urte osoz iraun zuen hilketa bolada amaitu zen. Hareri hilketak aitortu eta epaiketan Burken aurka lekukotasuna eman ezkero inmunitatea eskeini zioten, eta horrelaxe egin zuen.

1829ko urriaren 28an Burke urkatua eta bere gorpua Edinburgheko Medikuntza Eskolan publikoki disekzionatua izan zen. Hare urkamenditik salbatu zen, eta Burkek Knox medikuak gorpuen jatorriari buruz ezer ez zekiela zin egin zuenez, medikua libre gelditu zen, baina 15 hilketen eragilea izateagatik sekulako eskandalu publikoa jasan behar izan zuen.

Margaret McDougal bere etxera itzuli zen baina jendetza amorratu batek bere etxebizitza erasotu zuen. Uste denez bere familiaren Stirling hiriko etxera itzuli zen, eta esamesen arabera Australiaren bizitzea lekualdatu omen zen, 1968an zenduz. Margaret Harek jendetzak jipoitu zezan saiestu eta Irlandako familiaren jaiotetxera itzuli zen. Ez zen bere berririk inoiz gehiago izan.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
todo 5