Buruzko kalkulua burmunina soilik erabiliz kalkulu matematikoak egitean datza, beste tresna batzuen laguntzarik gabe, hala nola kalkulagailuak edo arkatza eta papera edo hatzak erraz zenbatzeko. buruzko kalkuluak askotan arazo mota jakinetarako diseinatutako teknika espezifikoak erabiltzea dakar. [1]

Buruzko kalkulua. S. A. Rachinski eskola publikoan, 1895eko Nikolai Bogdanov-Belskyren margolana, non haur batzuk arbelean adierazpenaren emaitza buruz kalkulatzen saiatzen diren, .

Buruzko kalkuluak egiteko gaitasun ohiz handia duten pertsonei buruzko kalkulatzaileak deitzen zaie. Zenbait kalkulatzailek eragiketa matematiko oso konplexuak egin ditzakete (adibidez, 5 zifra edo gehiago dituzten zenbakien biderketak) buruzko kalkuluaren bidez. Hala ere, matematikari onenak askotan ez datoz bat kalkulatzaile onenekin. [2] Era berean, kalkulatzaike bikainak ez dira oroitzapen onenak dituztenak [2], buruzko kalkuluren teknikak eta oroimena hobetzeko teknikak desberdinak baitira. Munduko txapeldunak eta bi espezialitateetan (kalkulua eta oroimena) Errekorren Guinness Liburuan daudenak beti desberdinak izan ohi dira.

Buruzko kalkuluaren praktikak hainbat estrategia jartzen laguntzen dio ikasleari. Bere onurak aipagarriak dira: zenbaki zentzua eta trebetasun intelektualak garatzea, hala nola arreta eta kontzentrazioa, baita matematikarako zaletasuna ere. Irakaskuntzarako komeni da arau mnemoteknikoen aurkikuntza erakustea.

Erreferentziak

aldatu
  1. Mastrothanasis, Konstantinos; Geladari, Athina; Zervoudakis, Konstantinos; Strakalis, Panagiotis. (2018). «Primary school pupils’ strategies for mental addition and subtraction computations» International Journal of Education and Research 6 (8): 43–56..
  2. a b «Cálculo ultrarrápido» ANECDOTARIO Y CURIOSIDADES MATEMÁTICAS.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
INTERN 1