ByteDance
ByteDance (txineraz: 字节跳动; pinyin: Zíjié Tiàodòng) edo Pekín ByteDance Technology Co Ltd. Interneteko teknologia-konpainia txinatar bat da, ikasketa automatikoaz gaitutako zenbait eduki-plataforma kudeatzen dituena, besteak beste TikTok eta TopBuzz. Pekinen du egoitza.[1][2][3] Zhang Yiming-ek sortu zuen 2012an.
ByteDance | |
---|---|
Datuak | |
Mota | negozioa, software fabrika, konpainia, Enpresa pribatua eta diskoetxea |
Jarduera sektorea | Interneta eta Informazio teknologia |
Herrialdea | Txinako Herri Errepublika |
Jarduera | |
Eskumendekoak | Nuverse (en) , Beijing Microbroadcast Vision Technology (en) , Yuncheng Sunshine Culture Media (en) , Beijing Flash Star Technology (en) , Beijing Douyin Information Service (en) , PICO (en) eta Hudong |
Ekoizpena | |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | Enpresa pribatu |
Jabea | Zhang Yiming (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 2012ko martxoaren 13a |
Sortzailea | Zhang Yiming (en) |
webgune ofiziala |
Europako Batzordeak enpresa teknologiko erraldoiekin 2023an osatu duen zerrendan sartu zuen (Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft). Enpresa horiek merkataritza elektronikoari buruzko 2022an ezarritako arau berriak bete beharko zituzten Europan. Bruselak «atezain digital» gisa identifikatu ditu enpresa horiek, uste baitu nahikoa indar badutela merkatuaren oreka baldintzatzeko.[4]
ByteDance-ren produktu nagusia, Toutiao ("Titularrak") da, Txinan eta mundu osoan eduki-plataforma ezaguna da.[5][6] Albisteak gomendatzeko tresna gisa hasi zen Toutiao, eta pixkanaka edukiak hainbat formatutan eskaintzeko plataforma bihurtu zen, hala nola testuak, irudiak, galdera eta erantzunezko argitalpenak, mikroblogak eta bideoak. Toutiaok ikasketa automatikoko algoritmoetan oinarritutako informazio-iturri pertsonalizatuak eskaintzen dizkie erabiltzaileei. Eduki-eskaitzarako irizpideak eguneratzen ditu makinak erabiltzaileen irakurketa-lehentasunei buruz ikasten duenaren arabera.
ByteDance ere aitzindaria izan zen mugikorrean sortutako bideoetarako Tik Tok aplikazioan. Musika-edukiak lantzen dztuen musical.ly startup enpresa erosi ondoren, konpainiak bi plataformak konbinatu zituen bakar batean, Tik-Tok izenarekin. BuzzVideo eta Vigo Video ere exekutatzen ditu.
ByteDance-k 800 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago zituen egunero (mila milioi erabiltzaile metatu baino gehiago) bere eduki-plataforma guztietan 2018ko azaroan.[7][8] Enpresak 78 mila milioi dolarreko balioa izan zuen 2018ko azaroan, eta munduko enpresa adarbakar baliotsuenetako bat da.[9] 2019ko maiatzean, ByteDance-k doako musika-streaming-erako aplikazio berri bat abiarazteko asmoa iragarri zuen. Teknologia
ByteDance-ren produktuek ikasketa automatikoko algoritmoak erabiltzen dituzte erabiltzaileei eduki garrantzitsuak sortu eta erakusteko. Azpiko teknologia horrek erabiltzaileen iruzkinetatik eta lehentasunetatik ikasten du, haien arteko elkarrerkintzaren bidez: artikulu bakoitzari eskainitako denbora, erabiltzaileak zein ordutan irakurtzen duen, ea etenaldirik egin duen, iruzkinak, gustuko klikak eta gustukoenak. Erabiltzaile aktiboen elkarrekintza-datuak ByteDance algoritmoetan sartzen dira, horrela erabiltzaileei banatutako edukiaren kalitatea eta garrantzia are gehiago hobetuz. Ondorioz, erabiltzaile bakoitzak bere eduki pertsonalizatuetarako feed-a du.[10] AI teknologia horrek berezi bihurtu ditu ByteDance-ren aplikazioak Txinan mugikorraren merkatuan, eta azpiko teknologia nazioarteko merkatuetan ere aplika daiteke, ez baitu hizkuntza- edo kultura-mugarik.[11]
Ikuspegi informatikoko teknologia, hala nola irudietako objektuak ezagutzea, bideoak eta irudiak etiketatzeko eta automatikoki ulertzeko ere erabiltzen da, zenbait hizkuntzatan gomendioak emateko.[12]
AI teknologiak edukia sortzeko jarduerei ere aplikatzen zaizkie. Adibidez, ikasketa automatikoko sistemak lagundu egiten die sortzaileei zein eduki izango den birala aurreikusteko, lehenago biralak izan diren eduki ezagunekin alderatuz.[13]
Produktuak
aldatuToutiao
aldatuToutiaok eduki-gomendioak eskaintzen dizkie erabiltzaile guztiei, haien interesen arabera. Edukiaren ezaugarriak eta erabiltzaileak edukiarekin duen elkarreragina aztertuz, AI algoritmoak neurrira egindako eduki-proposatzaile bana sortzen du erabiltzaile bakoitzarentzat.[10]
2016ko otsailean, desagertutako pertsona baten alerta-proiektua abiatu zen Toutiao plataforman. 2017an, 3.573 pertsona desagertu aurkitu zituzten alertek.[14]
Tik Tok
aldatuTik Tok bideozko eta musika sozialezko plataforma txinarra da, 2016ko irailean jarri zen martxan. Aplikazioari esker, erabiltzaileek musika laburreko bideoak sor ditzakete, eta, horretarako, Tik Tok musika-zerrendatik atzeko musika aukeratzen dute, musika-estilo ugari dituena.
musical.ly
aldatumusical.ly bideo laburren inguruko komunitatea zen, 15 eta 60 segundo bitarteko bideoak partekatzeko aukera ematen zien erabiltzaileei. Erabiltzaileek bideoak filmatu, editatu eta argitara ditzakete aplikazio musikalean, kantuaren, dantzaren eta beste talentu askoren bidez adierazteko. 2017. urteko abenduan, musikal.ly ByteDance-rekin elkartu zen ofizialki. Gaur egun plataforma zaharkituta dago, eta Tik Tok bihurtu da orain.[15]
TopBuzz
aldatuToutiao-ren nazioarteko bertsioa da TopBuzz. Edukiak gehitzeko eta gomendatzeko plataforma mugikorra da, eta mundu osoko erabiltzaileei bideoak, artikuluak, CDak eta gaurkotasun-albisteak eskaintzen dizkie.[16]
News Republic
aldatuNews Republic albiste- eta bideo-gehitzailea da, eta 47 herrialdetako 2.300 komunikabidetako eta 43 hizkuntzetako berriak eta titularrak ditu egunero.[17] 2017ko azaroan, ByteDance-k News Republic erosi zion Cheetah Mobile-ri.[18]
"Atezain digitala"
aldatu2022an Europako Batzordeak merkataritza elektronikoa arautzeko bi lege onartu zituen zehazki Interneteko atari handiek merkatuan duten abusuzko praktikak murrizteko eta lehia orekatzeko: Zerbitzu Digitalen Araua (ZDA) eta Merkatu Digitalen Araua (MDA). Lege horiek aukera ematen diote batzordeari isunak jartzeko, uste badu enpresa batek merkatuaren lehia askea oztopatzen duela. Monopolio jarduna duela berretsiko lukeen ikerketa txostenik gabe zigortzeko ahalmena ematen dio, gainera.[4]
Europako Batzordeak irizpide batzuk ezarri ditu enpresa bat «atezain digitala» den edo ez ebazteko. Esaterako, azken hiru urteetan 7.500 milioi euroko fakturazioa izatea Europako Batasuneko herrialdeetan, edo gutxienez 45 milioi erabiltzaile aktibo izatea, eta 10.000 enpresa erabiltzaile. Sei betetzen dituzte baldintza horiek guztiak: Alphabet, Amazon, Apple, ByteDance, Meta eta Microsoft.[4]
Merkataritza elektronikoaren arauak debekatu egiten die enpresei beren zerbitzuen bidez eskuratutako datuak beste zerbitzuekin lortutakoekin bateratzea. Alegia, Metak ezingo du Facebook bidez eta Whatsapp bidez lortutakoa bateratu. Era berean, ezingo dituzte erabiltzaileak behartu konpainiaren aplikazio jakin batzuk beren gailuetan instalatuta izatera. Eta finantza erakundeek ordainketa zerbitzu alternatiboak eskaini ahal izango dituzte, halaber. Araua urratuz gero, urteko sarreren %20rainoko isunak jaso ditzakete enpresek.
Erreferentziak
aldatu- ↑ «Bytedance company profile - Office locations, Competitors, Funding, Valuation, Financials, Employees, Key People, Subsidiaries, News | Craft.co» craft.co.
- ↑ «ByteDance» Bytedance.com.
- ↑ Wang, Yue. «China's $11 Billion News Aggregator Jinri Toutiao Is No Fake» Forbes.com.
- ↑ a b c Biain, Aitor. (2023-09-08). «Bruselak baldintza digital zorrotzagoak ezarri dizkie sei erraldoi teknologikori» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-09-08).
- ↑ «How a News Startup Caught China’s Tencent by Surprise» The Information.
- ↑ «This Startup Is Luring Top Talent With $3 Million Pay Packages» Bloomberg.com 24 setembre 2017.
- ↑ Twitter · Twitter. Twitter 18 novembre 2018.
- ↑ .
- ↑ «Beijing Bytedance Technology Seeks to Raise $3 Billion Privately——Owner of China’s top news-aggregation app could be valued at $75 billion» The Wall Street Journal.
- ↑ a b Hariharan, Anu. «The Hidden Forces Behind Toutiao: China's Content King» Blog.ycombinator.com.
- ↑ «How a Little-Known Startup Became a Tech Behemoth» The Information.
- ↑ «Tech in Asia - Connecting Asia's startup ecosystem» Techinasia.com.
- ↑ «Toutiao is making fake news to train its anti-fake news AI · TechNode» Technode.com 7 desembre 2017.
- ↑ «Chinese news app helps reunite missing brother in time for holidays» Scmp.com.
- ↑ Spangler, Todd. (19 desembre 2017). «Musical.ly Establishes $50 Million Creator Fund, Closes Deal With China’s ByteDance» Variety.com.
- ↑ Knight, Will. «This Chinese media giant is using machine learning to go after Facebook’s lunch» Technologyreview.com.
- ↑ «Cheetah Mobile launches Open Feed content-sharing platform» Venturebeat.com 28 febrer 2017.
- ↑ «China’s Toutiao buys teen-favourite video creation app Musical.ly» Scmp.com.