La Côte-Nord ("iparraldeko kostaldea") Quebeceko eskualde administratiboa da. 09 kodea erabiltzen da eskualde hau identifikatzeko. Hiri nagusia Sept-Îles da.

Côte-Nord
 Kanada
Administrazioa
Estatu burujabe Kanada
Probintzia Quebec
HiriburuaSept-Îles
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak50°52′N 65°49′W / 50.87°N 65.82°W / 50.87; -65.82
Azalera300.281,83 km²
MugakideakNord-du-Québec eta Saguenay–Lac-Saint-Jean
Demografia
Biztanleria88.525 (2021)
7.404 (2020)
Dentsitatea0,29 bizt/km²
tourismecote-nord.com

Aspalditik innu herriaren lurraldea, Nord-du-Québecen atzean bigarren eskualderik handiena da (236.700 km²) diferentzia handiz; aldiz, biztanleria urrikoa da eta gehien-gehiena kostaldean pilatuta dago. Mendeetan zehar arrantzan ibilitako euskaldunen presentzia azpimarratzeko moduko gertaera historikoa izan da eskualde honetan.

Geografia

aldatu
 
Galets, Natashquaneko arrantzaleen txabolak.

Izenak adierazi bezala eskualde hau San Laurendi golkoaren iparraldeko kostaldea eta hortik iparralderantz dauden lurrek osatzen dute, beraz Labrador penintsulako zati bat okupatzen du. Kostaldetik kanpora apenas dagoen errepiderik eta kostaldean bertan ere Havre-Saint-Pierretik ekialdera dauden herrietara joateko errepiderik ez dago.

Golkoaren erdian dagoen Anticosti uhartea ere eskualde honen barruan dago; bere populazio urriagatik Minganie MRCan sartu dute, nahiz eta distantzia handia egon kontinentearekin. Quebeceko uharterik handiena (7900 km²) da. Kontinentean ere, Manicouagan ibaian Daniel-Johnson urtegiak izugarrizko uharte artifiziala sortu zuen 1960ko hamarkadan, René-Levasseur uhartea (2.020 km², munduko bigarren uharte artifizialik handientzat joa[1]); Côte-Nord eta Quebeceko beste eskualde batzuetako barnealdeko natura birjina azken hamarkadetan hondatzen ari proiektu hidroelektrikoetakoa, Pessamit komunitate innuak eta mugimendu ekologistak bere kontra epaiketetara jo zuten[2].

Mugakideak

aldatu

Historia

aldatu

Euskaldunen presentzia

aldatu
 
Euskaldunen arrantza guneak San Laurendi golkoan.

San Laurendi golko osoan bezala, duela mende batzuk euskaldunak lur hauek bisitatu zituzten balea eta bakailaoa arrantzatu nahian. Côte-Nord amaitu eta Labradorren sartuta topatzen den lehen herrietakoa Red Bay (Balea Baya) da; han Euskal Herriko baleazaleek zuten bizilekua UNESCOk leku historiko izendatu zuen.[4]

Côte-Nordeko beste muturrean ere, kasu honetan eskualdearen barruan, Les Bergeronnes udalerrian Basques-de-l'Anse-à-la-Cave izeneko aztarnategi arkeologikoa dago; 2008tik ondare kultural izendatua da eta orain arte aurkitutakoen artean euskaldunek Quebecen utzitako garrantzitsuena da; XVIII. mendea arte erabilia izan zen[5][6]. Chischedec (egun Sept-Îles eskualdeburua dena), Moisie edo Mingain (Mingan) ere euskaldunen kokalekuak izan ziren.

Côte-Norden badira beste zenbait toponimo euskaldunen presentzia gogoratzen dutenak; ezagunenak La Grande Basque eta La Petite-Basque uharteak dira, Sept-Îlesi izena eman zion artxipelagoko zazpi uharteetako bi[7].

Euskaldunek mi'kmaq eta innuekin izandako harremanetatik hizkera bat sortu zen, algonkin-euskara pidgina.

Demografia

aldatu

Hizkuntzak

aldatu

Frantsesa lehen hizkuntza dutenak % 85,4 dira; aldiz, Basse-Côte-Nord aldean (egun Le Golfe-du-Saint-Laurent MRCa, eskualdeko ekialdean) gehiengo ingeles hiztuna dago (% 64,1); hor arrantzatik bizi diren zonaldeko herri batzuetako kolonizazioaren historiaren eragina ikusten da.

Beste aldetik, Caniapiscaun (% 28,1; barnealdean), Basse-Côte-Norden bertan (% 22,4) eta Minganien (% 20,1) beste hizkuntza baten ehuneko zabalak ematen dira: innu herriaren barruan innuera oraindik ondo bizirik (% 87tik gorako hiztun kopuruak) gordetzen dutelako zantzua da[9].

Jatorriko herriak

aldatu

Innu herria (frantsesez montagnais-naskapi izenez ere ezaguna) Quebeceko jatorriko herrien artean osasuntsuen daudenetakoa da. Nitassinan bere lurraldea administratiboki banatuta badago ere, eskualde guztietan eremu zabalak nolabait bere kontrolpean daude eta Mamuitun mak Nutakuan[10] edota Mamit Inuat[11] bezalako elkarte zein egiturak sortu dituzte eskaerak luzatu eta beren burua defenditzeko. Innu gehien bizi den eskualdea Côte-Nord da. Arestian esan bezala innu-aimun (innuera hizkuntza) ez dago epe laburrean desagertzeko zorian.

Banaketa administratiboa

aldatu

Eskualdeak 6 "Eskualdeko konderriko udalerri" (MRC) eta 33 udalerri ditu. MRCak eta beren hiriburuak:

Udalerri autoktonoak

aldatu

Eskualdeko 10 udalerri autoktonoak edo "indiar erreserbak" MRCetatik kanpo daude. Denak innu herrikoak, lehen 9ak montagnais eta azkena naskapi azpitaldeetakoak dira.

Bi eskualde turistikoak

aldatu

Eskualdearen azalera handia kontuan hartuta, turismoaren alorrean bi eskualdetan banatuta dago:

Erreferentziak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  NODES
admin 5
Idea 3
idea 3