Cabinet des Médailles
Cabinet des Médailles (euskaraz "Dominen Gela"), ofizialki Département des Monnaies, Médailles et Antiques de la Bibliothèque nationale de France, Frantziako Liburutegi Nazionalaren sail bat da. Aurretik Cabinet des médailles des rois de France izena zuen, publikoari irekitako Frantziako museo zaharrena da; nolabait, jatorrizko izena gorde du. Egun Frantziako Liburutegi Nazionalaren eraikinean dago, 58 rue Richelieu, Paris I helbidean.
Cabinet des Médailles | |
---|---|
Frantziako Liburutegi Nazionala | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Frantzia |
Udalerrien arteko lankidetzarako erakunde publikoa | Paris Handiko metropolia |
Territorial collectivity of France with special status | Paris |
Sector of Paris | Paris Centre |
Udalerri barrutia | Parisko 2. barrutia |
Koordenatuak | 48°52′04″N 2°20′18″E / 48.8678°N 2.3384°E |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1560 |
Inaugurazioa | 1560 (egutegi gregorianoa) |
Zuzendaria | Frédérique Duyrat (en) |
Objetu kopurua | 520.000 |
Kontaktua | |
Telefonoa | tel:+33-1-47-03-83-40 |
Webgune ofiziala | |
Cabinet hitza
aldatuCabinet frantsesezko hitza eta gela txikia eta pribatua adierazten du. Gela horietan lanak eta objektu bitxiak eta baliotsuak gordetzen ziren. Altzari baten izena ere izan zezakeen.
Historia
aldatuCabinet des Médailles museoa txanpon, harribitxi zizelkatu eta antigoaleko bilduma garrantzitsuak biltzen dituen museoa da, Erdi Aroko errege frantsesen altxorretan bere jatorri urrunarekin. Erlijio-gerren nahasmenduek Karlos IX.a (1560-1574) inspiratu zuten garde particulier des médailles et antiques du roi («koroaren dominen eta antigoaleko gauzen zaindari berezia») kargua sortzeko. Horrela, bilduma handitu egin zen eta inoiz ez zen berriro sakabanatu. Horrelam erregearen bilduma pertsonala izatetik jabetza nazionala izatera igaro zen –Ondasun nazionala–, errege-bilduma Iraultzan aitortu zen bezala. Ondoren, arkeologo eta bildumagile desberdinek haien bildumak museoaren eskuetan utzi zituzten: Caylus kondea, Luynes dukea... Estatuak ere museoa aberastu zuen, esaterako, Gordongo altxorra 1846an bertan gordetzen.
Luis XIV.a Borboikoak, erosle trebea, beste nobleen cabinetak erosi zituen eta, eskura izateko, bilduma osoa Paristik Versaillesera eraman zuen. Han 1724 arte egongo zen; urte horretan Luis XV.a Borboikoak berriro ere Parisera eraman zuen, egungo eraikinera.
Bildumak
aldatuBalore handiko objektuak ikus daitezke Cabinet des Médailles museoan:
Jasotako altxor batzuk
aldatu-
Erromatarren garaiko kameu. Montura XVI. mendekoa da.
-
Augustoren kameu.
-
Coupe au centaure, Berthouvilleko altxorra
-
Ptolomeoen Kopa ospetsua.
Kanpo estekak
aldatu- (Frantsesez):Webgune ofiziala.