Calouste Gulbenkian museoa

Calouste Gulbenkian museoa, Portugaleko hiriburua den Lisboan dago. Bere bilduma, antzinako eta egungo arteko sei mila lan inguruz osatua dago, horietatik mila inguru, publikoarentzako erakutsiak daudenak. Instituzioaren kudeaketa, Calouste Gulbenkian Fundazioaren kargu dago, beste arlo batzuk ere hartzen dituena, ballet konpainia bat, arte moderno zentru bat... kasu.

Calouste Gulbenkianen estatua Calouste Gulbenkian Fundazioaren lorategietan.
Deikundea, Dirk Boutsena.

Museoak, bere ateak, 1969ko urrian ireki zituen, armeniar jatorriko industrial bat zen Calouste Gulbenkianek, XX. mendearen erdialdean Portugalen bizitzen jarri zena eta bere bizitzan zehar arte bilduma handi bat bildu zuena, bere testamentuan jarritakoa jarraituz. Museoa kokatuta dagoen eraikina, Santa Gertrudes parkean, Alberto Pessoak, Pedro Cidek eta Ruy de Athouguiak eraiki zuten.

Gaztea, xaboi burbuilak egiten, Manetena
Alexandro Handia, Rembrandtena.

Erakusketa iraunkorreko lanek, bi zirkuitu independente osatzen dituzte. Lehena, ekialdeko arteari eta arte klasikoari buruzkoa da, egiptoar, greko-erromatar, islamiar, txinatar eta japoniar arte lanekin.

Madame Monet dibanean, Pierre-Auguste Renoirrena
Qing dinastiako zeramika

Beste zirkuitua, europar arteari buruzkoa da, XI. mendetik XX. menderarteko lanekin. Zirkuitu honek, antzinako liburu, eskultura eta margolanei buruzko nukleoak ditu, mundu osoan ospetsu diren maisuekin, Roger van der Weyden, Rembrandt, Pieter Paul Rubens, Domenico Ghirlandaio, Frans Hals eta Rokoko estiloko adibideak (François Boucher eta Jean-Honoré Fragonard kasu). Baditu, baita ere, XIX. mendeko egileak, Eduard Manet, Edgar Degas eta Henri Fantin-Latour beste batzuen artean.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1