Cape Breton uhartea
Cape Breton uhartea (ingelesez: Cape Breton Island; frantsesez: Île du Cap-Breton; mikmakeraz Únamakika; Kanadako gaeleraz Eilean Cheap Breatuinn) Kanadako Eskozia Berria probintziako uharte handi bat da. Bertako lehenbiziko biztanleak mikmak indiarrak izan ziren. XVII. mendean Frantzia eta Ingalaterraren arteko gatazka gunea izan zen.
Cape Breton uhartea | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | White Hill (en) |
Garaiera | 532 m |
Mota | uharte |
Luzera | 180 km |
Zabalera | 114 km |
Azalera | 10.311 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 46°17′42″N 60°40′12″W / 46.295°N 60.67°W |
UTC ordua | UTC−04:00 |
Kokapena | San Laurendi golkoa |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Eskozia Berria |
Ur-gorputza | Ozeano Atlantikoa |
1713ko Utrechetko Itunen ondoren, Frantziako Koroak galdu egin zituen Ternuako eta San Laurendi golkoko eskubideak, eta arrantzale euskaldunak samaldan heldu ziren Cape Bretonera. Bertan hartu zuten aterpe 1750eko hamarkada arte.
1755etik aurrera lehenbiziko eskoziar emigranteak bertaratu ziren: 1800erako bertako komunitate nagusia bilakatu ziren; gerora, bertako biztanleria beste jatorrietako emigranteekin osatuz joan zen. Egun, oraindik gaeleraz mintzatzeko gai diren biztanle batzuk daude.
Kanpo estekak
aldatu- Bretainiar Lurmuturreko probintziaren webgunea (Ingelesez)
- Bretainiar Lurmuturra Uharteko Ondarean Elkartea (Ingelesez)
Artikulu hau Eskozia Berriko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |