Capricornus (astrologia)

Capricornus, halaber Kaprikornioa, astrologian, zodiakoko hamargarren zeinua da. Zeinuak jakituria sinbolizatzen du eta irudiak mendia irudikatzen du. Tauro eta Virgorekin batera lurra elementuari dagokio. Saturnok zuzentzen du eta aurrez aurreko zeinua Cancer da.

Zodiakoko hamargarren zeinua.
Artikulu hau zodiakoaren zeinuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Capricornus».

Zeinu astrologikoak animalia hibrido bat erakusten du: arrainaren buztana duen ahuntza edo itsas-munstroa.

Abenduaren 22a eta urtarrilaren 20a bitartean jaiotzen direnak izaten dira zeinu honetakoak.

Zeinu kardinalak

aldatu

Zeinu hau Zeinu Kadinalak izeneko taldekoa da. Zodiakoko zirkuluan ekinokzio eta solstizio bezala ezagutzen diren lau puntuen muturretan dauden zeinuak dira. Lau dira Zeinu Kardinalak: Aries, Cancer, Libra eta Capricornus.

Ekinokzio, poloetan ezik, beste munduko leku guztietan egunak gauak beste irauten duen urteko uneari esaten zaio. Urtean bitan gertatzen da: martxoaren 20 edo 21ean eta irailaren 22 edo 23an. Egun horiek direla eta Aries eta Libra Ekinokzioarekin lotzen dira.

Solstizioak, eguzkiak kokapen boreal edo hegoaldeko kokapen altuenak lortzen dituen uneak dira. Ipar hemisferioko udako solstizioan eguzkiak zenita eguerdian harrapatzen du Cancerren tropikoaren gainean. Bi aldiz gertatzen da urtean: ekainak 20 eta 21ean edo abenduak 22 eta 23an. Egun horiek direla eta Cancer eta Capricornus Solstizioarekin lotzen dira.

Mitologia

aldatu

Mitologian, Capricounus Amaltearen ahuntzari lotzen zaio. Kretako uhartean Zeusen inude izan zen lamia eta batzuetan Zeusi bularra eman zion ahuntza bezala ere irudikatzen dena.

Ezaugarriak

aldatu

Helburuak argi eta garbi aurrez zehaztuta ekiten dio lanari. Jarritako xedea betetzeko oztopo guztiak gainditzera behartzen du bere burua. Jokabide zorrotzekoa da baina sozialki moldatu egiten da hasitako lana bukatzeko. Erresistentzian eta jakintzan ez dago gehiago egingo dion beste zeinurik.

Kanpo estekak

aldatu


  NODES