Carlo Andrea Pozzo di Borgo
Carlo Andrea Pozzo di Borgo (Alata, Ajacciotik hurbil, Korsika, 1764ko martxoaren 8a - Paris, 1842ko otsailaren 15a) Korsikako diplomatikoa izan zen.
Biografia
aldatuParisko Biltzar Nazionalean izan zen Korsikak Frantziako politikagintzan parte har zezala eskatzeko. Legebiltzarrerako diputatua hautatu zuten eta Frantziak Ingalaterrari eginiko gerra-adierazpena idatzi zuen (1792).
Korsikara itzuli zenean Bonaparterekiko harremanak eten eta britainiarren babesgoa onartu zuen Korsikarako (1794-1796) eta estatuko kontseiluko lehendakari bihurtu zen. Frantsesek uhartea okupatu zutenean Londresa jo zuen eta Vienan bizi izan zen 1794-1804 urteetan.
Czartoryski printzearen laguntzari esker Errusiako zerbitzu diplomatikoan sartu zen (1804) baina Napoleonek haren estradizioa eskatu zuen eta Londresa ihes egin behar izan zuen berriro ere.
1812. urtean Alexandro I.a tsarrak hots egin zion berriz. Suitzara jo zuen eta Bernadotterekin aliantza bat egin zuen Napoleonen aurka borrokatzeko. Errusiara itzuli zenean jeneral izendatu zuten (1813).
Frantziako behin-behineko gobernuko komisario zen 1814an, eta Gutuna onar zezala aholkatu zion Luis XVIII.ari. Errusiako enbaxadorea izan zen Parisen 1815-1834 urteetan eta Vienako kongresuan hartu zuen parte. Errusiako enbaxadorea izan zen Ingalaterran 1835-1839 bitartean.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Carlo Andrea Pozzo di Borgo |