Cawdorko gaztelua
Cawdorko gaztelua (ingelesez: Cawdor Castle) Eskoziako Highland eskualdean kokatzen den gaztelua da, Cawdor herrian, Invernesstik 16 kilometro ekialdera eta Nairnetik 8 kilometro hego-mendebaldera. A mailako eraikina izendaturik dago.
Cawdorko gaztelua | |
---|---|
Kokapena | |
Estatu burujabe | Erresuma Batua |
Herrialdea | Eskozia |
Eskoziako kontseilu gunea | Highland |
Koordenatuak | 57°31′27″N 3°55′36″W / 57.524258°N 3.926612°W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1454 |
Arkitektura | |
Ondarea | |
Webgune ofiziala | |
Historia
aldatuKondairak dio urrez zamaturiko asto bat bertan gelditu zela atseden hartzera eta toki hori ukeratu zutela gaztelua eraikitzeko.
Gazteluaren aipamenik zaharrena 1454ko agiri batean dago, baina dorre nagusia lehenago eraiki zela uste da, gorosti baten inguruan. Gorostiaren hondarrak bertan diraute eta ikerketa zientifikoek erakutsi dute zuhaitza 1372an hil zela.
Mendeetan zehar gazteluak hainbat zabalkuntza izan ditu, garrantzitsuena 1510an hasitakoa. 1635ean lorategiak gehitu zitzaizkion. 1720an lorategia harresitu egin zuten eta basoak landatu ziren inguruan. 1789an John Campbell of Cawdor (parlamentaria) Carlisleko kondearen alabarekin ezkondu zen eta 1796an Cawdorko baroi titulua eskuratu zuen. Bere semea Cawdorko lehen kondea bihurtu zen 1827an eta gaztelua kondeen udako egoitza bihurtu zen. Thomas Mackenzie eta Alexander Ross arkitektoek hegoaldeko eta ekialdeko hegalak gehitu zizkioten gazteluari.
Lorategiak
aldatuGaztelua ezagun bihurtu bada bere lorategiengatik izan da. Hiru ataletan banatzen da:
- Lorategi harresitua (XVII mendekoa)
- Loreen lorategia (XVIII mendekoa)
- Lorategi basatia (1960 hamarkadakoa)
Basoetan ere zuhaitz espezie ugari daude eta 100 liken espezietatik gora ere aurkitu dira.
Literatura
aldatuWilliam Shakespeareren antzezlan famatuko Macbeth erregearen gaztelua Cawdor dorrea da. Dena dela erabat fikziozkoa da, izan ere benetako Macbeth erregea XI mendekoa baita, gazteluaren aurrekoa beraz.