Chicagoko eskola (arkitektura)

Artikulu hau arkitekturari buruzkoa da; soziologiako eskolari buruzkoa beste hau da: «Chicagoko Soziologia Eskola».

Chicagoko eskola arkitektura estiloa da, XIX. mendearen azkeneko laurdenean Chicagon sortu zena, William Le Baron Jenney arkitektoaren eta haren jarraitzaile batzuen bultzadaz, 1871ko sute handiak hiria suntsitu ondoren. Aitzindaria izan zen material eta teknika berrien erabilpenean, saltegi handiak eta lehenbiziko etxe orratzak eraikitzeko.

Chicago Building, Holabird & Roche, 1904-1905

Historia

aldatu

1871ko urrian, sute izugarri batek Chicago hiria suntsitu zuen. Sutearen ondoren hiriko erdialdeko orubeak izugarri garestitu zirenez gero, eraikin handiagoak egin behar ziren espazioa ahalik eta hobekien aprobetxatzeko. Altuerarekin burdinezko eraikuntzaren abantailak ere handitu egin ziren: zimenduek karga gutxiago hartzen zuten, beheko solairuetan ez zen murru sendorik behar, eta horrek diru iturri berri baterako bidea eman zuen, erakusleiho handiak jartzeko aukera eskaintzen zuelako. Bata bestearen ondotik, etxe garaiak egin ahal izateko behar ziren baldintza guztiak bate ziren: suaren kontrako altzairuzko egitura, zimendu hauskaitzetarako teknika eta, batez ere, segurtasuneko igogailua, Elisha Otisek lehen aldiz 1857an aurkeztua New Yorken. Era horretan, nahi adina solairu gehi zitezkeen, eta goi-goikoak, ordu arte gutxietsiak, baliotsuenak izatera pasa ziren.

Chicagoko eskolako arkitektoak

aldatu

Irudi galeria

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1