Christine Anne McVie (Bouth, Lancashire, 1943ko uztailaren 12a - Londres, 2022ko azaroaren 30a),[1] Christine Anne Perfect jaiotza izenez, ingeles abeslari eta musikaria izan zen. Ezaguna da, batez ere, Fleetwood Mac taldeko bokalista eta teklatu-jotzailea izan zelako.

Christine McVie

(2019)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakChristine Anne Perfect
JaiotzaBouth (en) Itzuli1943ko uztailaren 12a
Herrialdea Erresuma Batua
HeriotzaLondres2022ko azaroaren 30a (79 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
minbizia
Familia
Ezkontidea(k)John McVie  (1968 -  1976)
Eddy Quintela (en) Itzuli  (1986ko urriaren 18a -  2003)
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Greenwich (en) Itzuli
Birminghamgo Unibertsitatea
Moseley School of Art, Balsall Heath (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea eta teklatu-jotzailea
Lantokia(k)Los Angeles eta Kent
KidetzaChicken Shack (en) Itzuli
Fleetwood Mac
Genero artistikoarock
bluesa
blues rock
pop rock
soft rock
Ahots motakontraltoa
Musika instrumentuapianoa
ahotsa
sintetizadorea
organoa
DiskoetxeaBlue Horizon (en) Itzuli
MNRK Music Group (en) Itzuli
Reprise Records
Sanctuary Records (en) Itzuli
Columbia Records
Sire Records
Warner Bros. Records
Atlantic Records
Curb Records
RPM
Koch Records
East West Records (en) Itzuli
Rhino
Warner Music Group

IMDB: nm0574730 Rottentomatoes: celebrity/christine_mcvie Allmovie: p48086 Metacritic: person/christine-mcvie
Instagram: christinemcvieofficial Youtube: UChWwwybKHA5Hjq2sZSq3wgw Souncloud: christine-mcvie Spotify: 6RCsx4p5smZHYz2P5HLcL2 iTunes: 186919 Last fm: Christine+McVie Musicbrainz: 21551f7d-93f2-4cb7-ba71-7f260058e923 Songkick: 27211 Discogs: 304393 Allmusic: mn0000123915 Find a Grave: 246073826 Deezer: 158697 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Anne Christine Perfect Ingalaterrako Bouth herrian jaio zen, Ingalaterrako ipar-mendebaldean, 1943ko uztailaren 12an, baina Smethwicken hazi zen, Birminghametik gertu. Oso gazterik hasi zen pianoa jotzen, aita irakasle zuela. Hamabost urterekin, Fats Dominoren musika ezagutu ondoren, blueserako interesa piztu zitzaion.[2]

Bigarren hezkuntza amaitutakoan, eskultura ikasi zuen Birminghameko Moseley School of Art-en. Garai hartan, duoa osatu zuen Spencer Davisekin, baina iraupen txikikoa izan zen. 1966an, ikasketak finitu ondoan, Londresera aldatu eta erakusleiho-atontzaile jardun zuen lanean. Hurrengo urtean, Chicken Shack blues taldean sartu zen, teklatu-jotzaile eta abeslari aritzeko. 1969an utzi zuen taldea, John McVie Fleetwood Maceko baxu-jotzailearen ezkondu eta gero.[3]

1970eko hamarkadaren hasieran sartu zen Fleetwood Macen. Blues taldea izatetik zetorren Fleetwood Mac, baina lehenik Christine McVie eta ondoren Stevie Nicks eta Lindsey Buckingham bandan sartu zirenean, haren soinua erabat aldatu zen, eta pop eta rock melodikora jo zuen bete-betean. Garai hartakoak dira Rumours (1977) —historian gehien saldutako diskoetako bat—, Tusk (1979), Mirage (1982) eta Tango in the Night (1987).[1] Taldearen abestietako batzuk idatzi zituen, hala nola, "You Make Loving Fun", "Don't Stop" edota "Little Lies" (Eddy Quintelarekin batera).

1998tik 2014ra, Fleetwood Macetik kanpo egon zen eta bakarkako bi album argitaratu zituen. 2022ko azaroaren 30ean hil zen, Londresen. Taldeko lagunek ohar baten bitartez agurtu zuten: "Bakana eta berezia zen, eta neurriz kanpoko talentua zuen. Talde batean edonork izan lezakeen musikari onena izan zen, eta baita bizitzan izan litekeen adiskiderik onena ere".[1]

Diskografia

aldatu

Bakarka

aldatu

Chicken Shackekin

aldatu

Fleetwood Macekin

aldatu

Bildumak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b c Lizarralde, Mikel. Bakana eta berezia. Berria, 2022ko abenduak 2, CC BY-SA 4.0, berria.eus (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  2. Christine McVie: Life After Fleetwood Mac. bla.fleetwoodmac.net (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).
  3. Farber, Jim. Christine McVie, Hitmaker for Fleetwood Mac, Is Dead at 79. The New York Times, 2022ko azaroak 30, nytimes.com (Noiz kontsultatua: 2022-12-02).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 2
idea 2