Claudio Acquaviva
Claudio Acquaviva (Atri, 1543ko irailaren 14a - Erroma, 1615eko urtarrilaren 31) italiar jesulaguna izan zen. 1581ean 5. Jesusen Lagundiko buruzagi nagusia aukeratu zuten.
Claudio Acquaviva | |||
---|---|---|---|
1581 - 1615eko azaroaren 15a ← Everard Mercurian (en) - Mutio Vitelleschi (en) → Hautetsia: 4th General Congregation of the Society of Jesus (en) | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Atri, 1543ko irailaren 14a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | Erroma, 1615eko urtarrilaren 31 (71 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Giovanni Antonio Donato Acquaviva d'Aragona | ||
Leinua | House of Acquaviva (en) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | italiera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | apaiz katolikoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Jesusen Konpainia |
Atriko 9. dukearen semea izan zen. Giza Zientziak, Matematika eta Jurisprudentzia ikasi zituen Perugian eta Pio IV.a Aita Santuak aita santuaren txanbelan izendatu zuen. 1567an Jesulagundian sartu zen eta laster ardura karguak hartu zituen. Napoliko Goi Orokorra izan zen, eta Erromakoa gero. Konpainiaren bigarren sortzailea deitu diote.
1581ean Konpainiako buruzagi nagusi aukeratu zuten. Konpainiako kideen kopurua hirukoiztu egin zen eta eragina handitu egin zen. Misiolarien kopuruak gora egin zuen Indian eta Japonian, eta Txinan ezarri ziren.