Clint Eastwood
Clinton "Clint" Eastwood, Jr. (San Frantzisko, Kalifornia, 1930eko maiatzaren 31 - ) Ameriketako Estatu Batuetako aktore, zuzendari eta film-ekoizlea da.
Aktore gisa, ezaguna da gogorraren papera egiteagatik, hala nola Dirty Harry Callahanen (Harry Zikinaren) filmetan, bai eta Sergio Leoneren spaghetti westernetan ere.
Zuzendari gisa, arrakasta handia lortu du bere drama ezkorrekin: Unforgiven, Mystic River, Million Dollar Baby eta Gran Torino filmekin, alegia.
Malpaso Productions izeneko ekoiztetxearen sortzailea ere bada.
Ibilbide profesionala
aldatuSpaghetti westerna eta Sergio Leone
aldatuHala moduzko lanen ondoren, Clint Eastwood Hollywoodera iritsi zen 1950eko hamarkadaren erdialdean, eta Universal Pictures-en paper txikietan agertzen hasi.
1964an western bat filmatu zuen Espainian, Sergio Leoneren zuzendaritzapean: A Fistful of Dollars (Dolar eskukada baten truke). Haren arrakastak beste bi filme ekarri zituen: Per qualche dollaro in più (1965) eta The Good, The Bad and The Ugly (1966, Zintzoa, gaiztoa eta itsusia). Trilogia horri spaghetti western deitzen zaio, oso ezaugarri zehatzak dituzten filmak, hala nola elkarrizketa arraroak, ekintza motela, bortizkeriaren goraipamena eta estetika zakarra, guztia Ennio Morriconeren musikaz nahastuta. 1960ko hamarkadaren amaieran, Hollywoodera itzultzeko aukera izan zuen.
Harry zikina eta Don Siegel
aldatuDirty Harry filmean (1971, Harry zikina) hasiera eman zion Don Siegel zuzendariarekin izan zuen lankidetza emankorrari. Film horretan aktoreok antzeztu zuten: Client Eastwood, Andy Robinson, Harry Guardino, Reni Santoni eta John Vernon. Arrakasta galanta izan zuenez, hainbat jarraipen izan zituen: Magnum Force (1973), The Enforcer (1976), Sudden Impact (1983) eta The Dead Pool (1986).
Beste bi film nabarmendu behar dira: Coogan's Bluff (Cooganen amarrua, 1968) eta Escape from Alcatraz (1979, Alcatrazeko ihesa). Baina fama guztia Harry Callahan-en metodo basatiak darabiltzan polizia-inspektorearen pertsonaiarekin lortu zuen: eskubide zibilak bost axola zaizkiola dirudi. Eastwoodek bost aldiz antzeztu zuen Callahanen pertsonaia hainbat zuzendarirekin, eta Sudden Impact (1983) filmean ere ageri da.
Zuzendaria eta ekoizlea: hasiera
aldatuAktoreaz gain, Eastwood zuzendari eta ekoizle bihurtzen hasi zen. 1960ko hamarkadaren amaieran bere produkzio-etxea sortu zuen, Malpaso Productions, beste arrakasta batekin estreinatuz: Hang 'Em High (1968).
Zuzendari gisa, Eastwoodek asko ikasi zuen eragin handiena izan zuten zuzendariengandik: Siegel eta Leone. 1971n hasi zen Play Misty for Me zuzentzen.
Trantsizioa
aldatuEastwood urteetan gora zihoan, eta nekatzen hasi zen gizon bortitz eta espresiorik gabearen klixea errepikatzeaz. 1970eko hamarkadaren amaieran eta 1980ko hamarkadaren hasieran, bide berriak irekitzen hasi zen, baina ahalegin batzuk ez ziren arrakastatsuak. Bronco Billyrekin (1980), komediaren mundura sartu zen, eta berriro saiatu zen Heartbreak Ridge filmaz (1986); era berean, Firefox (1982), desorientazio eta kalitate gabeziaren adibide da. Harrigarriena da, era berean, kalitate bikaineko lanak ere egin zituela, handik urte batzuetara sortu zituenen aurrerapena, Hollywoodeko zuzendari ezagunenetako bat baita, sormen-gaitasun handikoa. Kalitate-jauzi hori 1982an hasi zen Honkytonk Man lanaz, baina, batez ere Pale Rider westernaz (1985, Zaldizko zurbila): horretan, geroago Unforgiven (1992, Barkatu gabe) filmeko ezaugarri asko agertzen hasi ziren.
Clint Eastwood klasiko bihurtuta
aldatuUnforgiven film horrekin lau Oscar Sari irabazi zituen: Film onenaren Oscar Saria, Zuzendari onenaren Oscar Saria (Clint Eastwood), Taldeko gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Gene Hackman) eta Muntatze onenaren Oscar Saria (Joel Cox). Gainera, Gizonezko aktore onenaren Oscar Sariaren (Clint Eastwood) izendapena ere jaso zuen, nahiz eta azkenean saria Al Pacinok Scent of a Woman (Emakumearen esentzia) filmeko antzezpenarengatik irabazi.
Western krepuskularra da, eta Eastwoodek gogoeta egiten du urteen joanaz, ordura arte zahartutzat jotzen zen genero baten -westernaren- arteko paralelismoa sortuz. Unforgiven narrazio-teknika prodijio bat da, klasizismo ukaezinaz blaitua, eta John Ford edo Anthony Mann-en maila berean kokatzen du Eastwood. Handik aurrera, Eastwoodek maisulanak eta film komertzialagoak konbinatzen ditu. Lehenen artean, ezohikoak, sentikorrak izateagatik, The Bridges of Madison County (1995, Madisongo zubiak) eta Midnight in the Garden of Good and Evil (1997, Gauerdia ongiaren eta gaizkiaren lorategian).
Space Cowboys (2000), Mystic River (2003) eta Million Dolar Baby (2004) filmekin zuzendari onenaren eta film onenaren Oscar saria irabazi zuen berriro, Eastwoodek bere burua gainditu zuen behin eta berriro, eta ondare oso zabala utzi du.
2006an, kritikak oso txalotutako bi film estreinatu zituen: Flags of Our Fathers eta Letters from Iwo Jima, Bigarren Mundu Gerran Iwo Jimako Gudua Ozeano Barean kontatzen dutenak. Lehenak estatubatuar bertsioa eskaintzen du eta bigarrenak, berriz, japoniarra. 2009. urtean estreinatu zen Gran Torino filmeko zuzendari, produktore eta interprete-lanetan aritu zen. Bizitzari eta heriotzari buruzko hausnarketa egiten du, kritika soziala, umorea eta dramatismoa oinarri hartuta. Aktore baten heldutasun-lagina da Gran Torino, eta etengabe eboluzionatzen ari dela erakusten du.
Maggie Johnsonekin ezkondu zen, eta maitasun-harremanak izan ditu Sondra Locke eta Frances Fisher aktoreekin, besteak beste, Bronco Billy eta Unforgiven filmetan lankide izan zituenak. Gaur egun Come Ruiz aktorearekin ezkonduta dago, Blood Work (2002, Odol lana) filmeko erreportariarekin.
Filmografia
aldatuZuzendari gisa
aldatuTaula honetan ikus daitezke zuzendutako filma bakoitzaren bi aktore, enpresa ekoizlea eta beste izenburuak (gaztelaniaz, frantsesez):
Urtea | Filma | Aktoreak | Ekoizlea | Izenburuak (es,fr) |
---|---|---|---|---|
1971 | Play Misty for Me | Clint Eastwood, Jessica Walter | Malpaso Productions | frantsesez: Un frisson dans la nuit |
The Beguiled: The Storyteller | Don Siegel | -- | ||
1973 | Breezy | William Holden, Kay Lenz | Malpaso Productions | |
High Plains Drifter | Clint Eastwood, Verna Bloom | Malpaso Productions | frantsesez: L'Homme des Hautes Plaines | |
1975 | The Eiger Sanction | George Kennedy, Jack Cassidy | Universal Pictures | frantsesez: La Sanction |
1976 | The Outlaw Josey Wales | Chief Dan George, Sondra Locke | Malpaso Productions | frantsesez: Josey Wales hors-la-loi |
1977 | The Gauntlet | Clint Eastwood, Sondra Locke | Malpaso Productions | gaztelaniaz: Ruta suicida frantsesez: L'Épreuve de force |
1980 | Bronco Billy | Clint Eastwood, Sondra Locke | Warner Bros. | |
1982 | Firefox | Clint Eastwood, Freddie Jones | Malpaso Productions | frantsesez: Firefox, l'arme absolue |
Honkytonk Man | Kyle Eastwood, Barry Corbin | Malpaso Productions | gaztelaniaz: El aventurero de medianoche | |
1983 | Sudden Impact | Clint Eastwood, Sondra Locke | Warner Bros. | frantsesez: Le Retour de l'inspecteur Harry |
1984 | Tightrope | Clint Eastwood, Geneviève Bujold | Warner Bros. | frantsesez: La Corde raide |
1985 | Pale Rider | Michael Moriarty, Carrie Snodgress | Malpaso Productions | gaztelaniaz: El jinete pálido frantsesez: Pale Rider, le cavalier solitaire |
1986 | Heartbreak Ridge | Marsha Mason, Everett McGill | Malpaso Productions | frantsesez: Le Maître de guerre |
1988 | Bird | Forest Whitaker, Diane Venora | Malpaso Productions | |
1990 | The Rookie | Clint Eastwood, Charlie Sheen | Warner Bros. | frantsesez: La Relève |
White Hunter Black Heart | Clint Eastwood, Jeff Fahey | Warner Bros. | gaztelaniaz: Cazador blanco, corazón negro frantsesez: Chasseur blanc, cœur noir | |
1992 | Unforgiven | Gene Hackman, Morgan Freeman | Malpaso Productions | frantsesez: Impitoyable |
1993 | A Perfect World | Kevin Costner, Laura Dern | Malpaso Productions | gaztelaniaz: Un mundo perfecto frantsesez: Un monde parfait |
1995 | The Bridges of Madison County | Clint Eastwood, Meryl Streep | Warner Bros. | gaztelaniaz: Los puentes de Madison frantsesez: Sur la route de Madison |
1997 | Midnight in the Garden of Good and Evil | Kevin Spacey, John Cusack | Malpaso Productions | gaztelaniaz: Medianoche en el Jardín del Bien y del Mal frantsesez: Minuit dans le jardin du bien et du mal |
Absolute Power | Clint Eastwood, Gene Hackman | Castle Rock Entertainment | gaztelaniaz: Poder absoluto frantsesez: Les Pleins Pouvoirs | |
1999 | True Crime | Clint Eastwood, Isaiah Washington | Warner Bros. | gaztelaniaz: True crime frantsesez: Jugé coupable |
2000 | Space Cowboys | Clint Eastwood, Tommy Lee Jones | Warner Bros. | |
2002 | Blood Work | Clint Eastwood, Jeff Daniels | Malpaso Productions | gaztelaniaz: Deuda de sangre frantsesez: Créance de sang |
2003 | Piano Blues | Marcia Ball, Dave Brubeck | BBC | |
Mystic River | Sean Penn, Tim Robbins | Village Roadshow Pictures | ||
2004 | Million Dollar Baby | Hilary Swank, Clint Eastwood | Lakeshore Village Entertainment | |
2006 | Flags of Our Fathers | Ryan Phillippe, Jesse Bradford | DreamWorks | frantsesez: Mémoires de nos pères |
2006 | Letters from Iwo Jima | Ken Watanabe, Kazunari Ninomiya | DreamWorks | gaztelaniaz: Cartas desde Iwo Jima frantsesez: Lettres d'Iwo Jima |
2008 | Gran Torino | Bee Vang, Ahney Her | Warner Bros. | |
Changeling | Angelina Jolie, John Malkovich | Imagine Entertainment | frantsesez: L'Échange | |
2009 | Invictus | Morgan Freeman, Matt Damon | Warner Bros. | |
2010 | Hereafter | Matt Damon, Cécile de France | The Kennedy/Marshall Company | gaztelaniaz: Más allá de la vida frantsesez: Au-delà |
2011 | J. Edgar | Armie Hammer, Naomi Watts | Imagine Entertainment | |
2014 | American Sniper | Bradley Cooper, Sienna Miller | Warner Bros. | |
Jersey Boys | John Lloyd Young, Erich Bergen | GK Films | ||
2016 | Sully | Tom Hanks, Laura Linney | Warner Bros. | |
2018 | The Mule | Clint Eastwood, Bradley Cooper | -- | frantsesez: La Mule |
The 15:17 to Paris | Spencer Stone, Anthony Sadler | Malpaso Productions | frantsesez: Le 15h17 pour Paris | |
2020 | Richard Jewell | Sam Rockwell, Paul Walter Hauser | -- | frantsesez: Le Cas Richard Jewell |
2021 | Cry Macho | Dwight Yoakam, Fernanda Urrejola | Malpaso Productions | |
2024 | Juror #2 | Nicholas Hoult, Toni Collette | Warner Bros., Malpaso Productions | gaztelaniaz: Jurado nº 2 frantsesez: Juror #2 |
Aktore gisa
aldatuUrtea | Filma | Zuzendaria | Ekoizlea | Izenburuak (es,fr) |
---|---|---|---|---|
1955 | Tarantula | Jack Arnold | Universal Pictures | gaztelaniaz: ¡Tarántula! frantsesez: Tarantula ! |
Lady Godiva of Coventry | Arthur Lubin | Universal Pictures | gaztelaniaz: Lady Godiva frantsesez: Madame de Coventry | |
Francis in the Navy | Arthur Lubin | Universal Pictures | gaztelaniaz: Francis en la marina | |
Revenge of the Creature | Jack Arnold | Universal Pictures | frantsesez: La Revanche de la créature | |
1956 | Away All Boats | Joseph Pevney | Universal Pictures | gaztelaniaz: Zafarrancho de combate frantsesez: Brisants humains |
The First Traveling Saleslady | Arthur Lubin | RKO Pictures | gaztelaniaz: La primera vendedora ambulante frantsesez: La VRP de choc | |
Never Say Goodbye | Jerry Hopper | Universal Pictures | frantsesez: Ne dites jamais adieu | |
Star in the Dust | Charles F. Haas | Universal Pictures | gaztelaniaz: El último sol frantsesez: La corde est prête | |
1957 | Escapade in Japan | Arthur Lubin | RKO Pictures | gaztelaniaz: Escapada en Japón frantsesez: Escapade au Japon |
1958 | Ambush at Cimarron Pass | Jodie Copelan | -- | gaztelaniaz: Ataque bajo el sol |
Lafayette Escadrille | William Augustus Wellman | Warner Bros. | frantsesez: C'est la guerre | |
1964 | A Fistful of Dollars | Sergio Leone | Constantin Film | gaztelaniaz: Por un puñado de dólares frantsesez: Pour une poignée de dollars |
1965 | For a Few Dollars More | Sergio Leone | Constantin Film | gaztelaniaz: Per qualche dollaro in più frantsesez: Et pour quelques dollars de plus |
1966 | The Good, the Bad and the Ugly | Sergio Leone | Constantin Film | gaztelaniaz: Il buono, il brutto, il cattivo frantsesez: Le Bon, la Brute et le Truand |
1967 | The Witches | Mauro Bolognini | Dino De Laurentiis Cinematografica | gaztelaniaz: Las brujas frantsesez: Les Sorcières |
1968 | Where Eagles Dare | Brian G. Hutton | -- | frantsesez: Quand les aigles attaquent |
Coogan's Bluff | Don Siegel | Malpaso Productions | frantsesez: Un shérif à New York | |
Hang 'Em High | Ted Post | Malpaso Productions | frantsesez: Pendez-les haut et court | |
1969 | Paint Your Wagon | Joshua Logan | Malpaso Productions | gaztelaniaz: La leyenda de la ciudad sin nombre frantsesez: La Kermesse de l'Ouest |
1970 | Kelly's Heroes | Brian G. Hutton | Avala Film | frantsesez: De l'or pour les braves |
Two Mules for Sister Sara | Don Siegel | Malpaso Productions | frantsesez: Sierra torride | |
1971 | The Beguiled | Don Siegel | Malpaso Productions | frantsesez: Les Proies |
Play Misty for Me | Clint Eastwood | Malpaso Productions | frantsesez: Un frisson dans la nuit | |
Dirty Harry | Don Siegel | Malpaso Productions | gaztelaniaz: Harry el sucio frantsesez: L'Inspecteur Harry | |
1972 | Joe Kidd | John Sturges | -- | |
1973 | Magnum Force | Ted Post | Malpaso Productions | |
High Plains Drifter | Clint Eastwood | Malpaso Productions | frantsesez: L'Homme des Hautes Plaines | |
Breezy | Clint Eastwood | Malpaso Productions | ||
1974 | Thunderbolt and Lightfoot | Michael Cimino | Malpaso Productions | frantsesez: Le Canardeur |
1975 | The Eiger Sanction | Clint Eastwood | Universal Pictures | frantsesez: La Sanction |
1976 | The Enforcer | James Fargo | Warner Bros. | frantsesez: L'inspecteur ne renonce jamais |
The Outlaw Josey Wales | Clint Eastwood | Malpaso Productions | frantsesez: Josey Wales hors-la-loi | |
1977 | The Gauntlet | Clint Eastwood | Malpaso Productions | gaztelaniaz: Ruta suicida frantsesez: L'Épreuve de force |
1978 | Every Which Way but Loose | James Fargo | Malpaso Productions | frantsesez: Doux, Dur et Dingue |
1979 | Escape from Alcatraz | Don Siegel | Paramount Pictures | frantsesez: L'Évadé d'Alcatraz |
1980 | Bronco Billy | Clint Eastwood | Warner Bros. | |
Any Which Way You Can | Buddy Van Horn | Warner Bros. | frantsesez: Ça va cogner | |
1982 | Honkytonk Man | Clint Eastwood | Malpaso Productions | gaztelaniaz: El aventurero de medianoche |
Firefox | Clint Eastwood | Malpaso Productions | frantsesez: Firefox, l'arme absolue | |
1983 | Sudden Impact | Clint Eastwood | Warner Bros. | frantsesez: Le Retour de l'inspecteur Harry |
1984 | City Heat | Richard Benjamin | Malpaso Productions | frantsesez: Haut les flingues ! |
Tightrope | Richard Tuggle | Warner Bros. | frantsesez: La Corde raide | |
Terror in the Aisles | Andrew J. Kuehn | -- | frantsesez: Terreur dans la salle | |
1985 | Pale Rider | Clint Eastwood | Malpaso Productions | gaztelaniaz: El jinete pálido frantsesez: Pale Rider, le cavalier solitaire |
1986 | Heartbreak Ridge | Clint Eastwood | Malpaso Productions | frantsesez: Le Maître de guerre |
1988 | The Dead Pool | Buddy Van Horn | Warner Bros. | frantsesez: La Dernière Cible |
1989 | Pink Cadillac | Buddy Van Horn | -- | gaztelaniaz: El cádillac rosa |
1990 | The Rookie | Clint Eastwood | Warner Bros. | frantsesez: La Relève |
White Hunter Black Heart | Clint Eastwood | Warner Bros. | gaztelaniaz: Cazador blanco, corazón negro frantsesez: Chasseur blanc, cœur noir | |
1991 | Here's Looking at You, Warner Bros. | Robert Guenette | -- | gaztelaniaz: Here’s Looking at You, Warner Bros. |
1992 | Unforgiven | Clint Eastwood | Malpaso Productions | frantsesez: Impitoyable |
1993 | A Perfect World | Clint Eastwood | Malpaso Productions | gaztelaniaz: Un mundo perfecto frantsesez: Un monde parfait |
In the Line of Fire | Wolfgang Petersen | Castle Rock Entertainment | gaztelaniaz: En la línea de fuego frantsesez: Dans la ligne de mire | |
1994 | A Century of Cinema | Caroline Thomas | -- | gaztelaniaz: Un siglo de cine |
1995 | A Personal Journey with Martin Scorsese Through American Movies | Martin Scorsese | British Film Institute | gaztelaniaz: Un viaje personal con Martin Scorsese a través del cine americano frantsesez: Un voyage avec Martin Scorsese à travers le cinéma américain |
One Hundred and One Nights | Agnès Varda | -- | gaztelaniaz: Las cien y una noches frantsesez: Les Cent et Une Nuits de Simon Cinéma | |
The Bridges of Madison County | Clint Eastwood | Warner Bros. | gaztelaniaz: Los puentes de Madison frantsesez: Sur la route de Madison | |
Casper | Brad Silberling | Amblin Entertainment | ||
1997 | Absolute Power | Clint Eastwood | Castle Rock Entertainment | gaztelaniaz: Poder absoluto frantsesez: Les Pleins Pouvoirs |
1998 | Junket Whore | Debbie Melnyk | -- | |
1999 | True Crime | Clint Eastwood | Warner Bros. | gaztelaniaz: True crime frantsesez: Jugé coupable |
2000 | Space Cowboys | Clint Eastwood | Warner Bros. | |
2002 | Blood Work | Clint Eastwood | Malpaso Productions | gaztelaniaz: Deuda de sangre frantsesez: Créance de sang |
2003 | A Decade Under the Influence | Ted Demme | -- | |
Piano Blues | Clint Eastwood | BBC | ||
2004 | Words in Progress | -- | -- | frantsesez: Épreuves d'artistes |
2004 | Million Dollar Baby | Clint Eastwood | Lakeshore Village Entertainment | |
2007 | Mr. Warmth: The Don Rickles Project | John Landis | -- | gaztelaniaz: Don Rickles Documentary |
2008 | Gran Torino | Clint Eastwood | Warner Bros. | |
2009 | Reel Injun | Neil Diamond | National Film Board of Canada | |
2012 | Casting By | Tom Donahue | -- | gaztelaniaz: Casting By: Revolution in Hollywood |
Trouble with the Curve | Robert Lorenz | Malpaso Productions | gaztelaniaz: Trouble with the curve frantsesez: Une nouvelle chance | |
Halftime in America | David Gordon Green | -- | ||
2013 | Milius | Zak Charles Knutson | -- | |
2015 | Tab Hunter Confidential | Jeffrey Schwarz | -- | |
2017 | Sad Hill Unearthed | Guillermo de Oliveira | -- | gaztelaniaz: Desenterrando Sad Hill |
2018 | The Mule | Clint Eastwood | -- | frantsesez: La Mule |
2021 | Cry Macho | Clint Eastwood | Malpaso Productions |
Oscar sariak
aldatuUrtea | Filma | Oscar sarietan | BAFTA sariak | Golden Globe Sariak | |||
---|---|---|---|---|---|---|---|
Izendatua | Irabazlea | Izendatua | Irabazlea | Izendatua | Irabazlea | ||
1971 | Play Misty for Me | 1 | |||||
1973 | Breezy | 3 | |||||
1976 | The Outlaw Josey Wales | 1 | |||||
1986 | Heartbreak Ridge | 1 | |||||
1988 | Bird | 1 | 1 | 2 | 3 | 1 | |
1992 | Unforgiven | 9 | 4 | 6 | 1 | 4 | 2 |
1995 | The Bridges of Madison County | 1 | 2 | ||||
2000 | Space Cowboys | 1 | |||||
2003 | Mystic River | 6 | 2 | 4 | 5 | 2 | |
2004 | Million Dollar Baby | 7 | 4 | 5 | 2 | ||
2006 | Flags of Our Fathers | 2 | 1 | ||||
Letters from Iwo Jima | 4 | 1 | 1 | 1 | |||
2008 | Changeling | 3 | 8 | 2 | |||
Gran Torino | 1 | ||||||
2009 | Invictus | 2 | 3 | ||||
2010 | Hereafter | 1 | |||||
2011 | J. Edgar | 1 | |||||
2014 | American Sniper | 6 | 1 | 2 | |||
2016 | Sully | 1 | |||||
2019 | Richard Jewell | 1 | 1 | ||||
Total | 41 | 13 | 22 | 1 | 33 | 8 |
Erreferentziak
aldatuKanpo estekak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Clint Eastwood |