Clonmel
Clonmel (irlanderaz Cluain Meala), Irlandako Tipperaryko konderrian dagoen udalerria da. Hego Tipperaryko hiriburua da eta 17.908 biztanle ditu (2011).
Clonmel Cluain Meala | |
---|---|
Irlanda | |
Administrazioa | |
Estatua | Irlandako Errepublika |
Probintzia | Munster |
Konderria | Tipperary konderria |
Postakodea | E91 |
Geografia | |
Koordenatuak | 52°21′14″N 7°42′42″W / 52.3539°N 7.7116°W |
Altuera | 20 metro |
Demografia | |
Biztanleria | 17.140 (2016) |
Bestelako informazioa |
Etimologia
aldatuIrlanderazko Cluain Meala izenak "eztizko zelaia" edo "eztizko harana" esan nahi du. Lurraren oparotasuna dela eta jarritako izena izango dela uste da.
Geografia
aldatuSuir ibaiaren iparraldeko ertzean kokaturik dago. Suir ibaiak muga egiten du Waterfordeko konderriarekin eta 1896an hegoaldeko ertzeko zati bat zuen beste aldera zabaldu ahal izateko. Bestalde muinoz inguratutako haran batean kokatzen da Clonmel. Hegoaldean Comeragh mendiak ditu eta ekialdean berriz Slievenamon udalerria.
Historia
aldatuErdi Aroan garapen handia izan zuen Clonmelek eta oraindik garai haren aztarnak ikusgai daude herrian, XIII mendeko harresiaren zati bat bereziki.
1608 urtean herri askearen agiria eman zion Jakue I.a Ingalaterrakoak. Oliver Cromwellek 1650an Clonmel setiatu zuen baina soldadu kopurua laukoitza izan arren Hugh Dubh O'Neillen gizonek segada batean cromwellen Irlandaren konkistako porrotik handiena eragin zioten. Hala ere azkenean herriak errenditu beharra izan zuen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Andre Mariaren eliza zaharra
- Frantziskotarren abade-etxea
- Tipperaryko konderriko museoa
Jaialdiak
aldatuUztaileko lehenengo asteburuan Clonmel Junction Festival ospatzen da. Bertan musika mota ezberdinek eta kale antzerkiak protagonismo berezia izaten dute. 2009tik aurrera International Film Festival Ireland zinemaldia ere izaten da, bertan filme independenteak ikusteko aukera izaten da.
Hiritar ezagunak
aldatu- Laurence Sterne (1713-1768), idazlea