Coburg
Coburg[1], Alemaniako hiri bat da, Bavaria estatuko Frankonia Garaia eskualdean dagoena. Bavariako iparraldeko mugan koaturik dago eta 41076 biztanle zituen 2010eko azken erroldaren arabera.
Coburg | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
European City (en) | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Bavaria | ||||||||||
Gobernu-eskualde | Frankonia Garaia | ||||||||||
Alkatea | Norbert Tessmer (en) | ||||||||||
Posta kodea | 96450 | ||||||||||
Udalerri kodea | 09463000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 50°15′31″N 10°57′28″E / 50.2585°N 10.9579°E | ||||||||||
Azalera | 48,29 km² | ||||||||||
Altuera | 292 m | ||||||||||
Mugakideak | Coburg (en) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 42.139 (2023ko abenduaren 31) 297 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 873 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 09561 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Wight, Oudenaarde, Niort, Cobourg (en) , Gais eta Garden City | ||||||||||
Matrikula | CO | ||||||||||
coburg.de |
Historia
aldatuCoburgen lehenengo aipamena 1056 urtekoa bada ere, jakina da aurretik Trufalistat izeneko asentamendua izan zela. 1353an Wettin etxearen esku gelditu zen eta ordutik aurrera Saxonia-Turingia hirien arteko bat izan zen. 1596an Saxo-Coburg dukerriaren hiriburu bihurtu zen. 1530an Habsburgotarren Dieta Coburgeko gazteluan zen bitartean Martin Lutherrek dukearen aurrean azaltzeko baimena eskatu zuen, baina honek ez zuen bera hartu nahi izan eta erantzunaren zain egon zen sei hilabeteetan Biblia alemanera itzultzen aritu zen gazteluan.
Azkenengo dukeak 1920an abdikatu zuenean Coburgeko biztanleek erreferendumean Bavarian sartzea erabaki zuten. 1929an Alemania guztian alkate nazia izan zuen lehen herria bihurtu zen, gehiengo osoz lortu zuen garaipena gainera. Bigarren Mundu Gerraren ondoren Mendebaldeko Alemanian gelditu zen.
Ondasun nabarmenak
aldatu- Coburgeko gaztelua (Veste Coburg): Alemaniako gaztelurik handienetakoa da. XI mendeko kapera baten inguruan hasi ziren eraikitzen 1225ean. XIX mendean erabat berreraiki behar izan zen.
- Ehrenburg jauregia (Schloss Ehrenburg): 1543an eraiki zuen Coburgeko dukeak aurretik frantziskotar monasterioa zegoen lekuan. 1690an suak erre zuen jauregiaren iparraldea eta estilo barrokoan berreraiki zen.
Hiri senidetuak
aldatuErreferentziak
aldatuDemografia
aldatuIkus jatorrizko Wikidatako eskaera eta iturriak.
Kanpo estekak
aldatu