Cosmas Pragakoa
Cosmas Pragakoa (c. 1045-1125eko urriak 21), Bohemiako familia noble batean jaiotako erlijioso, idazle eta historialari txekiar bat izan zen. 1075 eta 1081 bitartean, Liejan ikasi zuen. Bohemiara itzuli zenean, Božetěcharekin ezkondu zen, honekin, ziur asko, kapilau izan zen seme bat izan zuelarik. 1086an, Cosmas, Pragako errazionero izendatua izan zen, posizio sozial eroso bat ziurtatzen zion eta sarri Europatik bidaiatzea ahalbidetu zion kargu bat.
Cosmas Pragakoa | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Praga eta Zdice, 1045 (egutegi gregorianoa) |
Herrialdea | Bohemiako Erresuma |
Heriotza | Praga, 1125eko urriaren 21a (egutegi gregorianoa) (79/80 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | elizako eslaviar hizkuntza |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta historialaria |
Lantokia(k) | Praga |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | kristautasuna |
Bere lanik garrantzitsuena, latinez idatzia, Chronica Boemorum da (Kronika txekiarra), eta hiru liburutan banatua dago.
- Lehena, 1119an amaitutakoa, munduaren sorrerarekin hasi eta 1038. urtearekin amaitzen da. Txekiar estatuaren sortzea deskribatzen du Bohemiako lehen eslaviarren aldetik 600. urte inguruan, eta Bohemiako erregeen ezarpena Přemysl eta bere emazte Libuše mitikoekin.
- Bigarrenak, 1038tik 1092rarte hartzen du, Břetislav I.a Bohemiakoa eta Vratislav I.a Bohemiakoaren erregealdiekin.
- Hirugarrenak, 1092tik 1125 arte hartzen du, baita Vratislav hil ondoren sortu zen gerra zibila ere. Ladislao I.a Bohemiakoaren erregealdiarekin amaitzen da, 1109 eta 1125 bitartean, azken urte honetan, Cosmas bera hil zelarik.