Cum hoc ergo propter hoc

FALAZIAK

A silentio argudioa
Ad antiquitatem argudioa
Ad baculum argudioa
Ad consequentiam argudioa
Ad crumenam argudioa
Ad hominem argudioa
Ad ignorantiam argudioa
Ad lazarum argudioa
Ad logicam argudioa
Ad misericordiam argudioa
Ad nauseam argudioa
Ad novitatem argudioa
Ad populum argudioa
Ad verecundiam argudioa
Ex auctoritate argudioa
Cum hoc ergo propter hoc
Ondorio hutsala
Oinarri eskaera
Lastozko gizonaren falazia
Falazia ekologiko
Falazia naturalista
Falazia genetiko
Secundum quid

Cum hoc ergo propter hoc (euskaraz Honekin batera, beraz honengatik) latinezko esapidea da, batera gertatzen diren bi gertaeretatik, bata bestearen kausa dela baieztatzen duen falazia logikoa da.

Falazia logiko mota honetan bi edo gertaera gehiagoren arteko ekintza behatu ondoren kausalitatearen konklusio goiztiarra ateratzen da.

Orokorrean, A gertaera Brekin soilik korrelazioa duela behatzen bada, Aren bitartez automatikoki B sortzen dela ziurtatzen da sarritan, nahiz eta zergati-ondoriorik ez dagoen ebidentzia izan. Modu honetan, oker ziurtatzen da Ak B sortzen duela, eta honek falazia logiko bihurtzen du azalpena, hurrengo lau aukerak emanez:

  • B dela Aren kausa.
  • A eta Bren artean beste zeharkako kausa edo eragile batzuk daudela.
  • Kointzidentzia hutsa dela A eta B batera gertatzea.
  • Biak izan daitezkela elkarren kausa.

Adibideak

aldatu

Adibidez, aztertu dezagun hurrengo argudioa: Droga kontsumitzaile askok arazo psikiatrikoak dituzte, eta arazo psikiatrikoak dituzten askok droga kontsumitzen dute. Beraz, droga kontsumitzeak arazo psikiatrikoak sortzen ditu. Ondorioa egia izan daitekeen arren, argumentua faltsua da, drogaren kontsumoaren eta arazo psikiatrikoen arteko korrelazioak ezin baitu bermatu kausa-efektu erlazioa. Droga kontsumitzeak arazo psikiatrikoak sor ditzake, baina gerta liteke arazo psikiatrikoek drogaren kontsumoa eragitea ere; edo biak hirugarren batek eragindakoak izatea; edo, bi gertaeren artean erlaziorik ez egotea eta kasualitate hutsa izatea[1].

Bi gertaera aldi berean gertatzen direnean, tentagarria izan daiteke batak bestea eragiten duela onartzea, baina, korrelazio estatistikoaz gain, informazio gehiago behar da gertaera baten eta bestearen artean kausazko erlazioa dagoela behar bezala ondorioztatzeko.

Beste adibide bat: goizean euria egin eta ikasle batek azterketa bat gainditu ez badu, ezin da baieztatu cum hoc ergo propter hoc argudiatuz, ikasleak ez duela azterketa gainditu euria egin duelako.

Esan bezala, esaldiak A eta B gertaera lotzen ditu kausaltasun erlazio batez (A Bren kausa da, esaterako) batera gertatu direlako. Baina, A eta B gertaerak batera gertatzeak ez da bakarrik gertatzen A Bren kausa delako.

Erreferentziak

aldatu
  1. Zientzia, Elhuyar. (2020-11-12). «8. Kontuz falaziekin» Zientzia.eus (Noiz kontsultatua: 2020-11-25).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 3
idea 3