Cystoderma carcharias var. fallax

Cystoderma fallax» orritik birbideratua)

Cystoderma carcharias var. fallax Agaricaceae familiako onddo espezie bat da.[1] Ez du interes gastronomikorik, toxikotasunen bat izateko arriskuarekin.

Cystoderma carcharias var. fallax
Sailkapen zientifikoa
ErreinuaFungi
KlaseaAgaricomycetes
OrdenaAgaricales
FamiliaAgaricaceae
GeneroaCystoderma
EspezieaCystoderma carcharias
Barietatea Cystoderma carcharias var. fallax
I.Saar, 2009
BasionimoaCystoderma fallax

Sinonimoa: Cystoderma intermedium.

Deskribapena

aldatu

Kapela: 2 eta 5 cm bitarteko diametrokoa, lehorra, ez da likatsua, pikortsu-flokosoa, hasieran ia hemisferikoa edo ganbila, gero lau samarra. Hori-lehoi kolorekoa edo arre-okre kolorekoa, erdian lehoi-gorrixka kolorearekin. Ertza oxkarratu ikusgarri batekin eta koskekin apaindua.

Orriak: Itsatsiak, zuriak, baina tindu arrosa arin batekin.

Hanka: Kapelaren kolore berekoa eraztunetik oinarriraino, estaldura ezkatatsu pikortsu batekin. Eraztunetik gora kolore zurixka du. Eraztun iraunkorra lepoko-formakoa, oso nabarmena.

Haragia: Okre-arrosa kolorekoa kapelan eta arre-horixka oinean.[2]

Etimologia: Cystoderma terminoak azala anpuluekin edo garatxoekin dituela esan nahi du. Fallax epitetoa latinetik dator, gezurra, engainagarria, esan nahi duen "fallas" hitzetik. Erraz nahas daitekeelako beste espezie batzuekin

Jangarritasuna

aldatu

Ez da jangarria.[3]

Nahasketa arriskua

aldatu

Cystoderma amianthinum delakoarekin nahastu daiteke, honek oina ez du hain ikusgarria eta eraztuna ez du hain markatua.[4]

Cystoderma carcharias-ri buruz, lehen Cystoderma fallax edo Cystoderma intermedium bezalako sinonimo taxonomikoak erabiltzen ziren, baina gaur egungo izenarekin ordezkatu dira.

Sasoia eta lekua

aldatu

Udazkenean, koniferoen basoetako soilguneetan. Espezie taldekoia.

Banaketa eremua

aldatu

Ipar Amerika, Islandia, Europa, Errusia.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskal Herriko perretxiko eta onddoak, 2013, 2014, 2016, 2017, Fernando Pedro Pérez, Kultura Saila, Eusko Jaurlaritza  •   Bizkaiko Perretxiko eta Onddoak, A.D.E.V.E., 2012  •   Euskalnatura  •   Euskal Herriko Onddoak. 5 tomos, Luis García Bona, Kriselv, 1987  •   Catálogo micológico del País Vasco, Aeranzadi, 1973  •   Mendizalearen Hiztegia [mikologia], Ostadar Mendi Taldea.
  2. (Gaztelaniaz) Mendaza, Ramon, Diaz, Guillermo. (1987). Guia fotografica y descriptiva 800 especies a todo color. Iberduero, 363 or. ISBN 84-404-0530-8..
  3. (Gaztelaniaz) Cetto, Bruno.. (1987). Guia de los hongos de Europa. Ediciones Omega, S. A. Barcelona, 47 or. ISBN 84-282-0541-6 (T. 3). ISBN: 84-282-0538-8 (O.C.)..
  4. (Gaztelaniaz) Ubillos Javier,. (2020). Curso de iniciación a la micología, fichas micológicas. Asociacion cultural “Baxauri” Kultur Elkartea Mikologia, Bajauri, Cofradia Vasca de Gastronomia..
  5. Cystoderma carcharias var. fallax: GBIF—the Global Biodiversity Information Facility.

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
todo 1