Dardaneloak edo Dardaneloen itsasartea[1] (turkieraz: Çanakkale Boğazı, grezieraz: ΔαρδανέλλιαDardanellia), Antzinate Klasikoan Helesponto (antzinako grezieraz: Ἑλλήσποντος), Europa eta Asiaren arteko itsasartea da, Egeo itsasoa eta Marmara itsasoak lotzen dituena. Turkian kokatua, Gallipoli penintsula eta Asia Txikiko ipar-mendebaldeko itsasertza bereizten ditu. 71 kilometroko luzera, 1.600 eta 6.500 metro arteko zabalera eta 50 metroko batez besteko sakonera ditu. Itsasarteko hiri nagusia Çanakkale da.

Dardaneloak
Datu orokorrak
Motaitsasarte
Luzera61 km
Sakonera82 m
EponimoaHele
Dardania
Geografia
Map
Koordenatuak40°12′N 26°24′E / 40.2°N 26.4°E / 40.2; 26.4
Honen parte daMarmarako itsasoa
Itsaso Beltza
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaÇanakkale probintzia
Hidrografia
Betebidea

Historia

aldatu

Greziarren kolonizaziorako igarobide guztiz egokia izan zen. Dardaneloen itsasartea izena K.a. I. mendean ezarri zitzaion, erromatarren eta Mitridates IV.a Pontokoa erregearen arteko bakea Dardanian, Troian, izenpetu ondoren. Lehen Mundu Gerra garaian aliatuak (Erresuma Batua, Frantzia, Australia eta Zeelanda Berria) itsasarteaz jabetzen saiatu ziren baina, Alemaniako militarrek zuzenduta, turkiarrek galarazi zieten (1915-1916), bertan izan ziren hiru guduetan.

Erreferentziak

aldatu
  1. 159. araua. Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-13).

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1