David Malouf (Brisbane, Australia, 1934) ingelesezko idazlea da.

David Malouf

(2019)
Bizitza
JaiotzaBrisbane1934ko martxoaren 20a (90 urte)
Herrialdea Australia
Hezkuntza
HeziketaQueenslandeko Unibertsitatea
Brisbane Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakidazlea, eleberrigilea, poeta, libretista, antzerkigilea eta ipuingilea
Enplegatzailea(k)Sydneyko Unibertsitatea
Jasotako sariak
KidetzaErrege Literatura Elkartea
Genero artistikoaolerkigintza

IMDB: nm5653490 Facebook: davidmaloufauthor Musicbrainz: cfc7e64c-71c3-4ade-8528-c523faaa0888 Discogs: 5951484 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aita Libanokoa zuen, eta ama ingelesa. Unibertsitateko ikasketak Europan amaitzeko aukera izan zuen. Britainia Handia eta Italia ezagutu ondoren, Australiara itzuli zen 1968an, eta Sydneyn gelditu zen zenbait urtez. Hiri horretako unibertsitatean hasi zen lanean ingeles hizkuntzako irakasle. Baina 1977an Italiara joan zen berriz ere, eta han hartu zuen bizilekua.

Maloufek literatura-genero guztiak ezagutzen ditu; kontakizun laburrak, antzerki-lanak, poemak eta eleberriak idatzi ditu. Lehenengo lana poema-liburu bat izan zen, Bizikleta eta beste poemak (1970), eta ondoren egin zituen, genero lirikoaren barruan, Lehenengo eta azkeneko gauzak (1980), Sasiko limoiak (1981) eta Poema berriak eta hautatuak.

Hala ere, ospea eleberriekin lortu zuen. Lehenengo eleberria 1975ean argitaratu zuen, Johnno, eta ondoren etorri ziren Irudizko bizitza bat (1978), Peterren ihesa (1982) eta Mundu bikain bat (1990). Elkarren oso desberdinak diren bi herrialderen arteko desberdintasunak, Australia eta Europaren artekoak hain zuzen, eta herrialde horietako bizimoduak dira Maloufen lanen oinarri nagusiak. Bestalde, lehenaldiaren eta orainaldiaren arteko gorabeherek garrantzi handia dute bere lanetan. 1993an bere eleberria Remembering Babylon Booker sairako hautagaien artean egon zen. Eleberri horrek International IMPAC Dublin Literary Award delakoa irabazi zuen (1996), eta baita Commonwealth Writers Saria ere.

Liburuak

aldatu
  • Bicycle and Other Poems, 1970
  • Neighbours in a Thicket: Poems, 1974
  • Johnno, eleberria, 1975
  • An Imaginary Life, eleberria, 1978
  • Wild Lemons: Poems, 1980
  • Fly Away Peter, eleberria, 1982
  • Child's Play, eleberria, 1982
  • Antipodes, ipuinak, 1983
  • Harland's Half Acre, eleberria, 1984
  • 12 Edmondstone St, memoriak, 1985
  • Blood Relations, antzerkia, 1988
  • The Great World, eleberria, 1990
  • Remembering Babylon, eleberria, 1993
  • Selected Poems 1959-1989, 1994
  • The Conversations At Curlow Creek, eleberria, 1996
  • A Spirit of Play — Boyer Lectures, saiakera, 1998
  • Untold Tales, ipuinak, 1999
  • Dream Stuff, ipuinak, 2000
  • Made in Britain, saiakera, 2003
  • Every Move You Make, ipuinak, 2006
  • The Complete Stories, ipuinak, 2007
  • Guide to the Perplexed and Other Poems, 2007
  • Typewriter Music, poesia, 2007
  • Revolving Days, poesia, 2008
  • On Experience, saiakera, 2008
  • Ransom, eleberria, 2009
  • The Happy Life, saiakera, 2011

Erreferentziak

aldatu
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: David Malouf  


  Artikulu hau Queenslandeko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  NODES
INTERN 2