Dawda Jawara
Dawda Kairaba Jawara (Barajally, Gambia, 1924ko maiatzaren 16a - Bakau, Fajara, 2019ko abuztuaren 27a) gambiar politikaria izan zen.
Dawda Jawara | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1970eko apirilaren 24a - 1994ko uztailaren 22a ← Elizabeth II.a Erresuma Batukoa - Yahya Jammeh →
1962ko ekainaren 12a - 1970eko apirilaren 24a ← Pierre Sarr N'Jie (en) - baliorik ez →
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Barajally (en) , 1924ko maiatzaren 16a | ||||||
Herrialdea | Gambia | ||||||
Heriotza | Fajara (en) , 2019ko abuztuaren 27a (95 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Ezkontidea(k) | Augusta Jawara (en) (1955 - 1967) Chilel Jawara (en) (1968 - 2019) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Achimota School (en) Glasgowko Unibertsitatea : Albaitaritza Liverpoolgo Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | ingelesa arabiera | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | politikaria | ||||||
Jasotako sariak | |||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | islama | ||||||
Alderdi politikoa | People's Progressive Party (en) |
Biografia
aldatuNekazari eta merkatari musulman baten semea zen. 1948an, Glasgowra (Eskoziara) joan zen albaitaritza ikastera. 1958an, Gambiako britainiar koloniako albaitari-funtzionario nagusi izendatu zuten, baina bi urte geroago kargua utzi zuen Herriaren Alderdi Aurrerakoia gidatzeko. 1960an, aulki bat lortu zuen Gambiako Parlamentuan, eta Hezkuntza Saileko ministro izendatu zuten. 1963an, lehen ministro bihurtu zen, eta karguari eutsi zion 1965ean Gambiak Commonwealthen barruan independentzia lortu zuenean.
1970ean, errepublika independentea aldarrikatu zuten gambiarrek erreferendum bidez, eta lehendakari hautatu zuten Jawara. 1981ean, kargua uztera behartu nahi izan zuten estatu-kolpea emanez. 1982an, Gambia eta Senegal bildu zituen Senegambiako konfederazioan, eta bera izan zen lehendakariordea. 1989an, konfederazioa desegin zenean, Gambiako Errepublikaren lehendakari izaten jarraitu zuen, eta 1992an bosgarren agintaldirako hautatu zuten. 1994ko uztailean, Jawararen gobernua eraitsi zuten militarrek, kontrolpean hartu zuten Gambia, eta herrialdetik alde egin behar izan zuen Jawarak.
Erreferentziak
aldatu- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.