Deborah De Robertis

performancelaria eta argazkilaria

Deborah De Robertis (Luxenburgo, 1984ko otsailaren 12a)[1] performancelaria eta argazkilaria da, toki publikoetan biluzik jarriz egiten dituen ekitaldiengatik ezaguna. Halako ekitaldiak egin ditu, esaterako, Orsay museoan eta Lurdako santutegian. Ekitaldi horiek gatazka legal ugari ekarri dizkiote.

Deborah De Robertis
Bizitza
JaiotzaLuxenburgo1984ko otsailaren 12a (40 urte)
Herrialdea Luxenburgo
 Frantzia
Hezkuntza
HeziketaCité internationale des arts
École de recherche graphique (en) Itzuli
HizkuntzakLuxenburgera
italiera
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakartista eszenikoa, argazkilaria eta performancelaria

IMDB: nm6560786 Facebook: derobertisdeborah Twitter: D_derobertis Instagram: deborah_de_robertis_official_ Vimeo: user26698516 Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aita italiarra du, eta ama frantziarra.[1] De Robertis Bruselan bizi da, eta performance eta bideo ikasketak egin zituen Bruselako Ikerketa Grafikoko Eskolan.[2][3] 2013an, Luxenburgoko Kultura Ministerioak De Robertis aukeratu zuen Parisko Nazioarteko Arteen Hiriko artista egoitzarako.[4]

De Robertis ikusizko, bideoetako eta performanceetako artista bat da, eta zalantzan jartzen du eredu femeninoak artean duen posizio tradizionala. Frantziako Les Inrockuptibles aldizkarian hau adierazi zuen: «Gorputz biluzia erakustea eragin politikoa izan dezakeen ekintza bat da. Baina politikoa dena ez da hainbeste gorputza, baizik eta eragiten duen hausnarketa». Ezaguna da artearen historiako obra nagusiak performancetzat berrinterpretatzeagatik.[5]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b (Frantsesez) «Deborah De Robertis : nue debout» Libération.fr 2017-01-02 (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
  2. (Frantsesez) Parachini, Alexandra. «Deborah De Robertis : “Je n’aime pas la provocation”» Le Quotidien (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
  3. (Frantsesez) «erg - portes ouvertes : prévues / preview» portesouvertes.erg.be (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
  4. (Frantsesez) «Deborah De Robertis est sélectionnée pour la résidence d'artiste 2013 à la Cité internationale des arts de Paris» Gouvernement.lu (Noiz kontsultatua: 2020-06-11).
  5. (Frantsesez) «L'artiste qui s'est exposée nue au musée d'Orsay raconte: "Ce n'était pas un strip-tease mais bien une performance"» Les Inrockuptibles 2016-01-22 (Noiz kontsultatua: 2020-07-22).
  NODES
INTERN 2