Google DeepMind adimen artifiziala lantzen duen konpainia ingeles bat da. 2010ean DeepMind Technologies izenpean sortu zen, 2014ean ordea, Googlek konpainia erostea lortu zuen.

DeepMind
Datuak
Izen ofiziala
DeepMind Technologies Limited
Motafiliala eta negozioa
Jarduera sektoreaadimen artifiziala
HerrialdeaErresuma Batua
Jarduera
Enplegatuak1.000
Ekoizpena
Agintea
Egoitza nagusi
Egoitza nagusi
Legezko formafilial
JabeaGoogle eta Alphabet Inc.
Historia
Sorrera2010
Sortzailea
SorlekuaLondres
webgune ofiziala
Twitter: googledeepmind Instagram: googledeepmind LinkedIn: googledeepmind Youtube: UCP7jMXSY2xbc3KCAE0MHQ-A GitHub: google-deepmind Edit the value on Wikidata

Konpainiak bere esparruan egin dituen aurrerapenen artean, aipatzekoa da bideo-jokoetara jolasten ikasteko gai den neurona-sare bat sortzea lortu duela, sare hau, gizakiek bideo-jokoetara jolasten ikasteko erabiltzen duten metodoa imitatzen saiatzen da.[1] Bestalde,''Neural Turing'' makina bat sortzea lortu du, neurona-sare honek kanpo-memoria batera sartezko gaitasuna eduki dezake, Turingen makina arrunt batek bezala, beste hitz batzuetan esanda, giza garunaren epe laburrerako memoria imitatzeko gai den makina bat da.[2]

2016. urtean konpainiak ospea dastatu zuen, beraiek garatutako AlphaGo programak, lehen aldiz historian, Go jokalari profesional bat garaitu baitzuen. 2017. urtean ordea, programa berdinak, Ke Jie, munduko Go jokalaririk onena garaitzea lortu zuen,[3] berri hau oso garrantzitsua izan zen adimen artifizialaren garapenak aurrerapauso handia eman zuela ikusi zelako.

Historia

aldatu

2010etik 2014ra

aldatu

2010ean, Demis Hassabis, Shane Legg eta Mustafa Suleymanek start-upa sortu zuten.[4][5] Hassabis eta Legg Londresko Unibertsitate Eskolan (UCL) ezagutu ziren lehen aldiz, zehazki, Gatsby neurozientzia koputazionalaren unitatean.[6]

Hortik aurrera Horizons Ventures eta Founders Fund elkarteek hainbat inbertsio egin zituzten konpainiarengan,[7] Scott Banister enpresariarekin batera.[8]Jaan Tallinn ere lehenengoetako inbertitzaile eta aholkularia izan zen.[9]

2014ean, DeepMindek ''Urteko konpainia'' saria jaso zuen Cambridgeko laborategi konputazionalaren eskutik.[10]

Lehen aipatu dugun bezala, konpainia honek gizakien antzera bideo-jokoetara jolasten ikasteko gai zen neurona-sare bat sortu zuen,[1] Turingen makina arrunt baten antzera kanpo memoriara sarbidea lortzeko gai den neurona-sare bat sortu zuela ere ezin dugu ahaztu. Azken asmakuntza honek, gizakiaren garunaren epe motzerako memoria imitatzen du.[2]

Googleren erosketa

aldatu

2014eko urtarrilaren 26an, Googlek DeepMind Teknologiak konpainia erosi zuela iragarri zuen.[11] Aipatu behar dugu, erosketa hau 2013an DeepMindek Facebookekin salerosketak bukatutzat eman ondoren gertatu zela.[12] Googlek DeepMind erosi ondoren, konpainia honek izena aldatu eta Google DeepMind izena hartu zuen.[13]

Gutxi gorabehera, erosketaren prezioa 400[14] eta 500 milioi dolar ingurukoa izan zen.[15][16][17][18][19]

DeepMindek ordea baldintza bat ezarri zion Googleri erosketa burutu nahi bazuen: adimen artifizialaren etika batzorde bat sortzea.[20]

AlphaGo

aldatu

Artikulu nagusia: AlphaGo

2015eko urrian, AlphaGo izeneko programa batek Europako Go jokalari onena garaitzea lortu zuen, haren izena Fan Hui zen.[21] Egin ziren bost partiduetatik bostak irabazi zituen adimen artifiziala baliatzen zuen programak. Txapelketa hau historikoa izan zen, bai Go jokoarentzat eta baita ere adimen artifizialarentzat, lehen aldia baitzen historian halako programa batek Go jokalari profesional bat garaitzeko gai zela erakusten zuelako.[22] Esan beharra dago, adimen artifizialari Go jokoa askoz ere zailagoa egiten zaiola xakea bezalako jokoak baino, aipatutako jokoan baino askoz aukera gehiago baitaude mugimendu bakoitza egitean. Hala eta guztiz ere, 2017. urtean AlphaGo programak Ke Jie, munduko Go jokalaririk onena garaitzea lortu zuen, halako postuan dagoen Go jokalari bat garaitzen munduko lehen makina bihurtuz.[23][24]

Erreferentziak

aldatu
  1. a b «The Last AI Breakthrough DeepMind Made Before Google Bought It». The Physics arXiv Blog. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  2. a b Best of 2014: Google's Secretive DeepMind Startup Unveils a "Neural Turing Machine", MIT Technology Review
  3. «Première défaite d’un professionnel du go contre une intelligence artificielle». Le Monde. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  4. «Google Buys U.K. Artificial Intelligence Company DeepMind». Bloomberg. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  5. «Google makes £400m move in quest for artificial intelligence». Financial Times. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  6. «Demis Hassabis: 15 facts about the DeepMind Technologies founder». The Guardian. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  7. «DeepMind buy heralds rise of the machines». Financial Times. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  8. «DeepMind Technologies Investors». 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  9. «Recode.net - DeepMind Technologies Acquisition». 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  10. «Hall of Fame Awards: To celebrate the success of companies founded by Computer Laboratory graduates.». Cambridge University. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  11. «Google to buy artificial intelligence company DeepMind». Reuters. 2014ko urtarrilaren 26. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  12. «Google beats Facebook for Acquisition of DeepMind Technologies». 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  13. Mnih1, Volodymyr; Kavukcuoglu1, Koray; Silver, David (2015eko otsailaren 26). «Human-level control through deep reinforcement learning». Nature. doi:10.1038/nature14236. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  14. «Computers, gaming». The Economist. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  15. «Google Acquires UK AI startup Deepmind». The Guardian. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  16. «Report of Acquisition, TechCrunch». TechCrunch. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  17. Oreskovic, Alexei. «Reuters Report». Reuters. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  18. «Google Acquires Artificial Intelligence Start-Up DeepMind». The Verge. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  19. «Google acquires AI pioneer DeepMind Technologies». Ars Technica. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  20. «Inside Google's Mysterious Ethics Board». Forbes. 2014ko otsailaren 3. 2018ko urtarrilaren 13an ikuskatua.
  21. «Google achieves AI 'breakthrough' by beating Go champion». BBC News. 2016ko urtarrilaren 27.
  22. «Première défaite d’un professionnel du go contre une intelligence artificielle». Le Monde. 2016ko urtarrilaren 27.
  23. ''Munduko Go jokalari onenen sailkapena'' 2017ko maiatza.
  24. Informazio gehiago hemen (Txineraz).

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 1
idea 1
mac 2
multimedia 1
os 14
todo 1
web 2