Delhiko Sultanerria XIII. eta XVI. mendeen artean Indiako iparraldean hedatu zen sultanerri musulmana izan zen. Zenbait dinastia turkiar-afganiarrek gobernatu zuten sultanerria: mamelukoak (1206-1290), Khilji leinua (1290-1320), Tughlaq leinua (1320-1398), Sayyid leinua (1414-1451) eta Lodi leinua (1451-1526) hurrenez-hurren.

Delhiko Sultanerria
دلی سلطنت
दिल्ली सलतनत
1206 – 1527
Sultanerria
Inperioaren bilakaera
Geografia
HiriburuaDelhi
Kultura
ErlijioaSunnismoa Hanafi Fiqh
Historia
Eratua1206
Konkista1527
Aurrekoak
Sena Inperioa
Ghurid sultanerria
Tomara leinua
Ondorengoak
Mogol Inperioa
Portugaldar India

Historia

aldatu

1175tik aurrera Muhammad Ghûrîk Indo-gangear ordokia inbaditu eta Ghazni, Multân, Sindh, Lahore eta Delhi konkistatu zituen. 1206an Ghûrîren armadako jenerala zen Qutb-ud-din Aybakek Delhiko sultan izendatu zuen bere burua. Horrela Mamelukoen dinastiari hasiera eman zion. Iltutmish sultanaren erregealdian (1211-1236) Delhin hiriburu iraunkorra ezarri zen, eta Ghûrîrekin lotutako politikariak baztertuak izan ziren. 1290etik 1320 arte, Khilji leinuaren gobernupean, sultanerria indar inperial bilakatu zen.

Tamerlanen inbasioak (1398-1399) sultanerriaren nagusitasuna suntsitu zuen, baino Lodhi leinu afganiarrak (1451-1526) pixka bat suspertu zuen. 1526an, Baburrek Delhi konkistatu eta Mogol Inperioa ezarri zuen. 1540an Humayun, Baburren semea, kanporatu eta Suri afganiar dinastiak agintea hartu zuen (1540-1555). Azkenik, 1556an, Humayunen seme Akbarrek Mogol Inperioa berriz ezarri zuen.

Sultanen zerrenda

aldatu

Khilji leinua

aldatu

Tughlaq leinua

aldatu

Sayyid leinua

aldatu
  • Khizr Khan (1414 - 1421)
  • Mubarak Shah (1421 - 1434)
  • Muhammad Shah (1434 - 1445)
  • Alam Shah (1445 - 1451)

Lodi leinua

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Done 1