Die Welt
Die Welt (euskaraz Mundua) Alemaniako Berlin hiriburuan egunero eta goizez argitarataratzen den egunkari bat da. Ideologia kontserbadorea du. 1946ko apirilaren 2an Erresuma Batuko Okupazio Indarrek The Times egunkaria oinarritzat hartuz sortu zuten. Egunkari honek egunero 209.000 ale inguru saldu ohi ditu, eta 130 herrialdetan eros daiteke. Berlin eta Hanburgon tokian-tokiko argitarapenak burutu ohi ditu, 2002. urtean zehar Bavariaan ere argitalpen berezi bat burutu zuelarik. Bremen hirian ere egunero eskeini ohi duen tokian-tokiko gehigarri bat ere badu. Halere bere egoitza nagusia Berlin hiriburuan du.
Die Welt | |
---|---|
Die Welt Logo 2015.png | |
Mota | informazio orokorra |
Fitxa teknikoa | |
Lehen zenbakia | 1946ko apirilaren 2a |
Hizkuntza | alemana |
Argitaratze lekua | Berlin |
Formatua | Formatu handia |
Argitaletxea | Axel Springer AG |
Banaketa | |
Banatze-eremua | Alemania |
Maiztasuna | egunero |
Salneurria | 2,5 |
Historia | |
Ideologia | Kontserbadorea |
Sortzailea | Erresuma Batuko Okupazio Indarrak |
Zuzendaria | Thomas Schmid |
Editore-burua | Jennifer Wilton (en) |
Erredaktoreak | Jan-Eric Peters |
Identifikadoreak | |
ISSN | 0173-8437 |
www.welt.de/ | |
Egunkari honen jabea Axel Springer AG argitaletxea da, hots, Bild egunkaria argitalatzen duen argitaletxe berbera delarik.
Kanpo estekak
aldatu- Die Welt egunkariaren webgunea (Alemanez)