Dike lehor
Dike lehorra zenbait kaitan eta ontziolatan itsasontziak lehorreratzeko dauden instalakuntzak dira. Behin itsasontzia lehorrean dagoela, tilapea karenatu, garbitu, pintatu edota kroskoa zein lema edo helizea konpontzeko lanak egiten dira.
Itsasontziak lehorreratzeko sistemak
aldatuErabiltzen den sistemaren arabera, besteak beste, bereizi ahal dira:
- Dike lehorra: dartsena bat da non itsasontzia sartu eta, heldu ondoren, ate edo esklusa flotagarri batez itxi eta ura bonben bidez ateratzen da; azkenik, ontzia egonkortzen da lanean aritu ahal izateko. Dikeko lanak bukatuta, atea flotatu eta kendu egiten da; bukatzeko ontzia diketik ateratzen da.
- Dike flotagarria: Hiru esklusaz osatutako gailua da bat horizontala oinarrian eta alboetan bi bertikal. Bonben bidez urez bete eta hondoratzen da itsas-ontzia sartzeko; ondoren itsas-ontzia egonkortu eta esklusak urez hustu egiten dira dikea flotatzeko.
- Karroa: Itsas-ontzia arrapala batean errailen gainean kokatuta dagoen orga batean sartu eta egonkortzen da, ondoren orga katez lotutako motorra baten bidez uretatik atera eta itsasontzia lehorrean geratzen da orgaren gainean.
- Orga-garabia: itsas-ontzia dartsena batean sartu eta zintak azpitik pasatzen zaizkio. Gurpil pneumatikoak dituen orgak motor indartsuen bidez zintak jasota itsas-ontzia altxatu eta moilara eramaten du.
- Hondartzea. Sistema sinplea, itsasadarretako hondo hondartsu bareetan itsasontziaren krosko zapala hondarraren gainean ustea itsasaldiak aprobetxatuz. Sistema hau itsasontzi handiekin asko erabiltzen da, esate baterako, Bangladesheko delta zabaletan.