Diktadura (latinezko dictatura hitzetik) gobernu modu bat da, boterea gizabanako bakar baten (hau da, diktadore baten) eskuetan biltzen duena, gehienetan de facto ezarritako gobernu baten bidez. Diktadura baten ezaugarri dira botere banaketarik ez egotea; agintea arbitrarioki gauzatzea, hura babesten duen gutxiengoaren mesedetan; herritarrek inolako adostasunik ez izatea; eta ezinezkoa izatea oposizioa boterera iristea prozedura instituzional baten bidez.[2]

Demokraziaren Indizea, The Economist aldizkaria, 2023.[1] Gorriak erregimen autoritarioak erakusten ditu; zenbat eta ilunago, ziurrenik diktadura bat. Diktadurarik berrienak Afrikan eta Asian daude.

Historikoki, diktadura terminoak antzinako Erromatar Errepublikaren magistratura bereziari ere egiten dio erreferentzia, eta hortik dator haren jatorria. Gerra kasuetan edo larrialdi egoeretan, erromatar senatuak botere absolutuak ematen zizkion gizon bati aldi jakin batean, nahiz eta horregatik ez zen indargabetzen antolamendu politiko eta juridikoa. Hala, gaur egun, ohiz kanpoko egoera bat jartzen da argudiotzat diktadura baten iraupena, eskuarki biziartekoa, legitimatzeko (gerra, gatazka armatua, arriskua, krisia...). Era berean, diktadorea goretsi egin ohi da, herria askatzeko bere bizitza emateko gai den pertsona sakrifikatu gisa, eta, askotan, izaera militarreko eta erlijiosoko naturaz gaindiko izaera batez inguratzen da; eta, bereziki kasu horietan, beste diktadore baten ondorengotza bilatu nahi izaten da. Ezaugarrien arabera, diktadura autoritario edo totalitario bat izan daiteke.[2]

Aro garaikidean, zenbait konstituzio demokratikok, hala nola Weimarko Errepublikarena Alemanian, salbuespenezko egoerak aurreikusi izan dituzte diktadura arrazoitzeko, termino hori demokraziari kontrajarritako gobernu modua ez balitz bezala.[2] Beste muturrean, itxurazko demokrazia jantziz estalitako diktadurak daude, horretarako plebiszituak, eufemismoak eta beste erabilita.[3]

Etimologia

aldatu

Erromatar diktadura

aldatu
Artikulu nagusia: «Diktadore (Antzinako Erroma)»

Erromatar diktadura zen pertsona bati, diktadoreari alegia, une zailetan, bereziki gerra kasuetan, aginte gorena ematen zion gobernu berezia; diktadura, antza denez, Tito Lartzio kontsulak proposatuta sortu zen, eta hura izan zuen, gainera, kargua betetzen lehena.[4] Diktadorea kontsuletako batek izendatzen zuen, Erromako Senatuaren agindu batez, hark baitzuen izendapenaren beharra aztertu eta kargua nork beteko zuen erabakitzeko ahalmena. Hasieran, patrizioak bakarrik izenda zitezkeen diktadore, baina K.a. 356. urtean eskubide hori bera onartu zen plebekoentzat ere.[5]

 
Julio Zesar zenbait aldiz izan zen diktadore Antzinako Erroman.

Magistratu gorenak «diktadore» (dictator) eta «herriaren senatari» (magister populi) izenak jasotzen zituen eta bere agintea gehienez ere sei hilabeterako erabil zezakeen. Aldi horretan, ohiko prozedura guztiak, bertan behera gelditzen ziren, eta magistratuek, baita plebeko tribunoek ere, ez zuten beren jurisdikzioko ahalmenik erabiltzen. Inork ezin zituen diktadorearen aginduak kritikatu, gaitzetsi edo eztabaidatu. Bere goi mailako agintea frogatzeko, diktadorearen aurretik 24 liktor joaten ziren, kontsulekin batera 12 joan ohi ziren bitartean.[6]

Magister populi kargua «infanteriako kapitain» gisa itzuli daitekeenez ―diktadoreak zalditeriaren buru izateko izendatzen zuen magister equitum karguaren analogiaz―, badirudi hasieran kargua krisi militarrei aurre egiteko zela, askoz ere neketsuago baitzen halako egoera bati aurre egitea urteko bi kontsulen agintearekin. Hala ere, geroago, ―Zizeronek eta Klaudiok diotenez― matxinada zibilen errepresiorako ere erabili izan ziren diktadurak, eta, nahiz eta jatorrian ez izan, karguaren funtzio izatera iritsi zen, adibidez, Liciniae-Sextiae legeek eragindako matxinadetan (K.a. 367) diktadore bat izendatu baitzen.[7] Halaber, badirudi gai txikietarako diktadore izendatu izan zirela, adibidez, jokoak edo jaialdiak egiteko edo senatuan hauteskundeak antolatzeko.[7]

Denboran zehar diktadorearen eskumenak zabaltzen joan ziren, horien artean bakea adostea eta gerra aldarrikatzea, eta inor heriotzara kondenatzea, apelaziorik gabe. Hala ere, ezin zuen Altxor Publikoa erabili herriaren aldez aurreko baimenik gabe, ezta Italiatik irten ere, eta bere agintaldia amaitu bezain laster eman behar zituen kontuak. Gainera, agintaldian, plebearen tribunoen zaintzapean zegoen, haiek aginteari eusten baitzioten eta, espero izatekoa zenez, kontu handiz eta zorroztasunez arduratuko baitziren tribunoen asmo eta nagusitasunari mugak jartzeaz, bereziki haietako batek botere guztiak bere eskuetan zituenean.[6]

Diktadura Erromako agintari gorena zenez, monarkiak sortzeko mekanismo naturala zen. Hori saihesteko asmo nabarmenarekin, Marko Antoniok lege bat eman zuen gobernu modu hori indargabetuz.[5]

Izatasuna

aldatu

Animalien munduan, boterearen adierazpenak nabariak dira. Esate baterako, gauza jakina da animalia batzuk pixa egiten dutela zenbait eremutan beren lurraldea zedarritzeko, eta beste batzuek ―arratoiek, esaterako― bikoteen gorputzen gainean egiten dutela, ziur aski, beren jabetzaren zati bat dela adierazi nahirik Menderakuntza prozesuak belaunaldiz belaunaldi iragaten diren konbentzioen bidez betikotzen dira, eta, boterea eskuratzeko borrokan, oso gutxitan iristen dira benetako erasoak egitera. Sarritan ―Carl Sagan eta Ann Druyan idazle eta ekintzaileek dioten eran―, animaliaren portaeran anbibalentzia bat ikus daiteke, oldartze mekanismoa erabili ala ez erabili arteko tentsioa.[8] Oldarkortasuna, gizakiengan eta animaliengan boterearen agerbideetako bat den aldetik, naturak bizirauteko estrategia gisa erabiltzen du.

Naturaren ekintzetan ―Marko Aurelioren arabera― ez dago ondorio negatiborik. Animaliak ez dira oldarkorrak basatiak, piztiak edo gaiztoak direlako ―ez baitagokie halako hitzik―, baizik eta portaera horrek elikagaia ematen dielako eta harrapariengandik babesten, populazioa banatzen duelako eta pilaketa ekiditen duelako, eta egokitzapen balioa duelako. Erasoa bizirauteko estrategia bat da, bizitzarako eboluzionatu duena. Aldi berean dago, gainera, animaliengan, bereziki primateen artean, errukiarekin, altruismoarekin, heroismoarekin eta kumeenganako maitasun samur eta saiatuarekin batera. Izan ere, horiek ere bizirauteko estrategiak dira. Gizakiaren elementu sakona da erasoa. Eboluzio prozesuak egokitu egin du eraso maila —ez gehiegi, ez gutxiegi— inhibitzaile eta desinhibitzaile egokiekin. Joera kontraesankorren nahasketa zurrunbilotsu batean gertatzen da dena.[9]

Menderatze hierarkia baten geometria orokortuena, bai animaliengan bai gizakiengan, lineala edo lerro zuzenekoa da. Hierarkia linealak nabarmenagoak dira korporazio handietan. Animaliengan, hierarkia mota hori errazago ikusten da etxeko hegaztietan eta animalia batzuen artean, hala nola ugaztunen artean, arren bizitza sozialaren zati garrantzitsu gisa. Giza eta animalia taldeetan, horrelako harremanak daude: kudeatzaile nagusiak kudeatzaile ertainen esku uzten ditu erabakiak, horiek talde buruen esku, eta horrela hurrenez hurren. Gauza bera gertatzen da animaliekin: batzuk agintzen dute, alfa animaliak dira; eta besteek obeditu egiten dute, beherago daude eta ez dute norengan agindu, omegak dira. Zaila da ikustea ar bat alfa gisa hastea, menderatze jokabidearen bidez irabazi behar baitu maila hori. Hierarkia linealeko animaliek eta gizakiek badakite beherago daudenak menderatzen eta gorago daudenen mende jartzen. Bi indar kontrajarri daude: inor menderatzerako joera eta inork menderatua izateko joera. Animalia batzuetan, emeak jakin dezake arra nor den; analogiaz, gizakiengan eme batzuek ar menderatzailea hobesten dute, ezer jakin gabe haren heziketaz, familiaz, finantza egoeraz edo asmo onez. Kimika bat dago, adibidez, hamsterren artean: boterearen usaina. Ar nagusiek jariakin bat sortzen dute, mendeko arrek ez duten feromona bat.. Henry Kissinger Estatu Batuetako estatu idazkari ohiak aktoresa eder batek berarengatik sentitzen zuen erakarpena azaltzen zuen: «boterea da afrodisiako handiena da».[10]

Pentsalari batzuen aburuz, boterea ez da ez ona, ez txarra; egiten den erabileraren araberakoa da. Nietzscheren ustez, adibidez, boterea berez da ona.[11]

 
Adolf Hitler Nurenbergen, 1935an.

Lausoa izan daiteke diktadura bat eta erregimen ez-diktatorial bereizten duen lerroa. Izan ere, demokrazia finkatuen jarrera jakin batzuek zalantzan jartzen dute zehazki zer ote den demokrazia eta zer diktadura. Hala ere, oro har, diktadura totalitarioek boterea kontzentratzen dute pertsona bakar batengan, edo talde txiki, trinko eta, ia beti, monolitiko batean. Halakoetan, botereak bere gain hartzen du herriaren edo nazioaren borondatearen interpretazio esklusiboa. Gehienetan gainera, botere kontzentrazio hori buruzagi gorenaren gurtza bihurtzen da, dimentsio ia erlijiosoekin.[12]

Diktadura totalitarioen beste ezaugarri bat da beren jarduera politikoa doktrina global baten bidez justifikatzen dela, giza existentziaren adierazpen guztietan eragin nahirik: ekonomia, familia, kultura eta erlijioa. Diktaduretan ohikoa da izua erabiltzea edozein disidentzia edo aurkaritza ezabatzeko. Ildo horretan, kasurik larrienak izan dira nazien sarraski esparruak; sobietarren gulag edo lan behartuen esparruak estalinismoaren garaian; edo Kanbodiako exekuzio masiboak Khmer gorrien gobernuaren garaian.[13]

Diktadura autoritarioek antzeko ezaugarriak dituzte, baina intentsitate apalagoz. Hala, boterea koalizio batean kontzentratuta egon ohi da (militarrak, enpresaburuak, erlijiosoak eta abar), eta legitimatu egiten da printzipio handien bidez: aberria, ordena, justizia, jainkoa eta abar, ideologia global bat aldarrikatu behar izanik gabe; frankismoa da horren adibide ona bat. Azkenik, errepresioa erabiltzen dute elementu arbitrario eta nahierakoak baliatuta, erregimen totalitarioen sarraskietara iritsi gabe. Alde horretatik begiratuta, frankismoa elementu totalitarioekin hasi zen, autoritarioa izaten amaitzeko.[14]

Familia klanek eta lur jabe handiek kontrolatutako diktaduren artean, monarkia absolutuak nabarmentzen dira, hala nola Saudi Arabia edo Arabiar Emirerri Batuak. Talde horren barruan sar daitezke, halaber, Erdialdeko Amerikako errepubliketan (El Salvador edo Guatemala) 1990eko hamarkadaren amaiera arte agintzen zuten oligarkia handiak. Horiek guztiak diktadura kontserbadoreak dira.[15]

Diktadura militarren artean, statu quoaren kontserbatzaile, nabarmentzen dira Argentina (1976-1983), Myanmar (diktadura izaten jarraitzen du), Indonesia (1965-1998), Txile (1973-1988) eta abar. Diktadura militar baina gizartearen eraldatzaileen artean nabarmentzen dira Turkia (1920-1960, Kemal Atatürk Turkia modernoaren sortzailearen garaian; Hego Korea (1970-1990), Libia Muammar al Kadafiren garaian eta abar.[15]

Bestalde, badira diktadura batzuk aparatu burokratiko eta militarraren arteko nahasteak izan zirenak eta direnak. Sail horretan kokatzen dira, kontserbadoreen artean, Espainia (1939-1975), Francoren agindupean; Portugal (1926-1974), António de Oliveira Salazarren eta Marcello Caetanoren garaian; eta Taiwan (1950-1990), Kuomintangen denboran. Gizartea eraldatzeko asmoa zuten diktadura burokratiko-militarren artean dago, Irak (1968-2003), Saddam Husseinen garaian, eta, gaur egun, Txina, Kuba, Vietnam edo Siria.[15]

Beste diktadura mota bat da diktadura zibil-burokratikoa, alderdi nagusi bakar baten bidez; eredu ezagunenetako bat da. Gaur egun, era horretako diktadura kontserbadoreak dira Azerbaijan, Bielorrusia, Kazakhstan eta Ekuatore Ginea. Statu quo sozioekonomikoa eraldatu nahi duten diktaduren artean daude, Mexiko (1929-2000), PRIren erabateko agindupean; Sobietar Batasuna (1917-1991), SBAKen mende eta satelite guztiak Ekialdeko Europan; Ipar Korea gaur egun, eta abar.[15]

Azkenik, diktadura erlijiosoak nabarmentzen dira. Talde horretan kontserbadoretzat hartzen da Tibet 1950era arte, Txinak Dalai Lama erbestera bidali zuenean; eta Afganistan (1996-2001), talibanen mendean. Eraldatzaile gisa, Iran nabarmentzen da, gaur egun errepublika islamiar gisa jarraitzen baitu.[15]

Diktadura ereduen arteko desberdintasunak

aldatu

Batzuetan nahasi egiten dira, alde batetik, diktadura autoritarista eta totalitarista; eta, bestetik, diktadura faxista. Bi kontzeptuak elkarri estu lotuta badaude ere, alderdi bereizgarri batzuk daude. Nolanahi ere, gogoan izan behar da gobernu diktatorial batek bateko zein besteko.[16]

Diktadura autoritario eta totalitarioak

aldatu

Autoritarismo terminoa totalitarismoaren kontrakotzat sendotu zen ―azken hori aldarrikatzen zuen beretzat faxismoak― mundu gerren ondorengo azterketetan.[14] Diktadura totalitarioen aldean, diktadura autoritarioak ezaugarri hauek ditu:[2]

Aldiz, totalitarismoa bereizten da autoritarismoaren aldean trinkotasun handiagoz ezartzen dituelako, elkarrekin dituzten elementu batzuk:

  • Boterea kontzentratzen da pertsona edo talde oso txiki batean, normalean alderdi politiko edo mugimendu batean, eta horrek pertsonaganako kultura eraman dezake.
  • Jarduketa politikoa justifikatzen da giza jardueraren eremu guztietan agertzen den doktrina orokor baten bidez: ekonomia, kultura, familia edo erlijioa.
  • Beldurra sistematikoki erabiltzen da, polizia sekretu baten bidez, disidentzia edo aurkaritza ezabatzeko.
  • Kontzentrazio esparruak erabiltzen dira oposizioa eta erregimenaren etsaiak isolatzeko.
  • Autoritarismoak disidenteak apaldu eta jendaurreko adierazpenak saihestu nahi dituen bitartean, totalitarismoak, aldiz, erauzi egin nahi ditu aurkako pentsamendu formak, jendea doktrinatuz eta pentsamoldeak birmoldaraziz.

Diktadura totalitarioek funtsezko elementu bat dute: estatu politika giza jardueraren eremu guztiak kontrolatzeko eta gizarte eremu osoa okupatzeko mekanismo bihurtzea.[17]

Diktadura faxistak

aldatu

Diktadura faxista erregimen politiko batzuei dagokie, bai totalitarioak edo autoritarioak gerra arteko Europan, bai Bigarren Mundu Gerran Ardatzaren potentziek inposatu zituzten ia guztiak. Modu nabarmenean eta lehenik dagokio termino hori Benito Mussoliniri, berak sortu baitzuen Italian (1922) eredua eta terminoa; ondoren, Adolf Hitlerrenk Alemanian (1933) azken ondorioak atera zituen; eta, zikloa itxiz, Francisco Francok Espainian ezarri zuen, askoz denbora luzeagoz eta garaitik kanpo eboluzionatuta (1936tik 1975era). Planteamendu ideologikoen eta ibilbide historikoen arteko desberdintasunak nabarmenak dira erregimen horien artean.[18]

Historia

aldatu

Ustelkeria

aldatu
 
Mobutu Sese Seko, Zaireko diktadorea urte luzez; ustez zortzi mila milioi dolar baino gehiago eskuratu zituen.

Ustelkeriaren kasu klasiko gisa, sarritan errepikatutako diktadore esplotatzailearen eredu izan zen Mobutu Sese Seko, Zaire gobernatu zuena 1965etik 1997ra. Beste kasu ezagun bat Ferdinand Marcosen diktadura izan zen, Filipinetan, 5-10 mila milioi dolar inguru lapurtu zuena.[19]

Era berean, 400 mila miloi dolar baino gehiago lapurtu zituzten Nigeriako buruzagiek 1960-1999 bitartean.[20]

Militarrak

aldatu

Beti ez bada ere, militarrek ezarri izan dituzte sarritan diktadurak. XX. mendean horren adibide asko daude: Adolf Hitler, Alemanian nazionalsozialismoaren garaian; Benito Mussolini, Italian; Francisco Franco, Espainian; eta beste zenbait adibide Latinoamerikan, Afrikan eta Asian, XX. mendearen bigarren erdian.[21][22][23]

Kolonbian, Latinoamerikako herrialde gehienetan ez bezala, diktadura bakar bat izan zuten, Gustavo Rojas Pinillaren kolpe militarraren ondorioz, 1953an. Boterean zegoela, Rojas Pinilla jeneralak Kongresua itxi zuen, eskubide konstituzional eta demokratiko guztiak bertan behera utzita. Dena dela, ez zuen asko iraun, lau urte geroago, 1957an, burgesiak bultzatutako estatu kolpe batez kendu baitzuten boteretik.[24]

Proletarioen diktadura

aldatu

Marxek proletarioen diktadura deitzen zuena da proletarioek ezarritako gobernu mota bat, erregimen kapitalista amaitu eta estatu boterearen maila guztia haien eskutan dagoelarik. Helburua du iraultza sozialista sendotzea eta burgesiari bidea ixtea, boterea berreskuratu ez dezan. Proletarioen diktadura aldi iragankortzat hartzen da, herri osoaren diktadura bati bide emango diona, gizarte komunista bat lortzeko lehen urrats gisa.[25][26]

Diktadurak aro garaikidean

aldatu

Boterea lortzea

aldatu

Oro har, diktadoreak boterera iritsi ohi dira estatu kolpe baten ondorioz, koalizio zibiko-militar batek edo indar armatuek egina. Horrela, diktadurak aparatu militarraren boterearen sostengua izan ohi du.[27]

Batzuetan, diktadoreak boterera irits daitezke herri bozketetan hautatuak izanik, alderdi bakar batek edo edozein zeinutako hierarkia nagusi batek izendatuak, edo boterea zeukan ahaidea hil ondoren herentzian jasota.[28] Totalitarismoekiko lotura gordetzen du, boterea legitimatzeko sistema bat ezartzen baitu indarrezko eta hierarkiazko sistema politiko baten bidez, eta mugimenduaren edo alderdiaren ideologiaren bidez.[29][30]

Diktadura konstituzionala

aldatu

Diktadura konstituzionala da sistema politiko bat, non konstituzioa errespetatzeko itxuraren azpian, boterea erabat kontzentratzen baita diktadore baten eskuetan ―eta, ondorio bidez, haren konplizeen eskuetan―, botere legegilea, betearazlea eta judiziala zuzenean edo zeharka kontrolatuta. Konstituzioarekiko itxurazko errespetua iruzur konstituzional baten bidez gauzatzen da, adibidez hauteskunde iruzur baten bidez.[31][32][3]

Errepresioa

aldatu

Diktadurek legez kanpoko metodoak erabiltzen dituzte, herritarren artean beldurra edo izua zabaltzeko, helburu jakin batzuk lortzeko asmoz edo berez gertatuko ez liratekeen portaerak sustatzeko asmoz. Halako metodoak estatu arrazoiaren izenean justifikatzen dira, oro har.

Hala, estatu terrorismoak forma hauetako bat edo gehiago hartu ohi ditu:

  1. Legez kanpoko hertsapen edo jazarpena, bahiketa, desagertze behartuak, tortura, hilketa edo exekuzio estrajudiziala.[33][34]
  2. Erakunde terrorista klandestinoak ―benetakoak nahiz itxurazkoak― sortzea, haiei laguntzea edo haien aurkako jardueretan zabarkeriaz jokatzea nahitara. Erakunde horiek indar oposiziogileen muturrekotzat aurkezten direnez, horrek justifikazioa ematen die iritzi publikoaren aurrean.[35][36]
  3. Indar polizial eta armatuetako kideak bultzatzea populazio zibilari beldurra eragiteko moduan joka dezan, edo ekintza horiek mugatzeko nahiz geldiarazteko neurriak hartzeari uko egitea. Estatu Batuetako armadaren WHINSEC (ingelesez: Western Hemisphere Institute for Security Cooperation) eskola kritikatua izan da Latinoamerikako militar asko entrenatu zituelako, besteak beste, heriotza eskuadroien antolatzaile izango zirenak.[37]
  4. Helburu bera duten operazio militarrak modu irekian egitea, «etsaiaren morala haustera bideratuak», biztanleria zibilean segurtasun eta beldur egoera larria eragiten duten armen bidez. Halako ekintzak maiz ezkutatzen dira albo kalteak direla argudiatuz, helburu militar legitimoen aurka egindako erasoak direla argudiatuz, nahiz haien nabarmentasuna hutsala da biztanleriak jasandako kalte edo izuaren aldean.[38][39]
  5. Emigrazio politika hertsi bat ezartzea, herrialdetik libreki irtetea eragozten duena, espetxe edo heriotza zigorraren mehatxupean, edo, bestela, oposizioko kideen erbesteratzea behartzen duena.[40][41]

Filosofia politikoaren esparruan eztabaida dago, zer den eta zer ez den den estatu terrorismoa. Adibidez, argudiatu izan da Bigarren Mundu Gerran Britainia Handiko eta Estatu Batuetako hegazkinek Alemaniako eta Japoniako hirien aurka egindako bonbardaketa sistematikoak, edo naziek Londresen eta beste hiri batzuen aurka egindakoak, estatu terrorismotzat hartu behar ote diren.[42][43]

Era berean, herritarren kontrol demokratikotik kanpo estatuak finantzatutako erakunde sekretuek ―hala nola, besteak beste, CIA, KGB, Mossad, SECED eta CESID erakundeak Espainian, Ingalaterrako MI5 eta MI6, Peruko DINI, Frantziako DGSE, Alemaniako BND, Portugalgo SIS, Italiako AISI― parte hartzen dute sabotajeak, hilketa estrajudizialak eta atentatuak antolatzen, edo halako ekintzetan aritzen diren taldeak finantzatzen eta trebatzen.[44][45][46] Frogatu izan da era horretako laguntza jaso zutela Sobietar gerraren garaian talde islamiarrek ―Osama bin Laden barne― edo Nikaraguan iraultza sandinistaren aurka aritu ziren taldeek. Arrazoibide horren arabera, inteligentzia erakunde eta agentzia asko, beraz, dagokion estatuak gidatutako erakunde terroristak izango lirateke.[47]

Zentsura

aldatu

Hedabideetan ohikoa da ikustea albisteak zentsuraz eta informazioaren manipulazio mediatikoaz. Venezuelan, informazioa kontrolatzeko zentro bat sortu zen 2010ean, Centro de Estudio Situacional de la Nación izenaz, «interes nazionaleko» informazioa «bildu, prozesatu eta aztertzeko».[48] Kasu honetan zentsuraren topikoa eztabaidatzen ari da. Diktadura batean ezinezkoa da, besterik ezean, eztabaida horiei buruzko iruzkin edo iritziren bat planteatzea.[49]

Informazio distortsioa, manipulazioa, informazioaren aldaketa monopolistikoa eta antzeko terminoak erabiltzen dira, zentsura saihestearren errealitatearen mozketa edo hedabideen informazio hautu bakoitza gertatzen denean. Izan ere, errealitatearen mozketa oro xede batekin egiten da, nahitara eginda edo nahi gabe, argazkilariak lentea alde batera zuzentzen duenean eta bizkarra ematen dionean beste aldeari; edo kazetariak galdera jakin batzuk egiten dituenean, beste batzuk alboratuz; edo editoreak irudi nahiz erantzun batzuk hautatzen dituenean; edo hedabide batek aurreko guztiak argitaratzea edo baztertzea erabakitzen duenean.[50] Onartu beharra dago herrialde demokratiko guztietako komunikabideak eta gobernuak, bakoitza bere erara eta bere baliabideekin eta etika erlatiboarekin, saiatzen direla informazioa nolabait manipulatzen. Alde horretatik begiratuta, zentsura diktadura erregimenen ezaugarria da: debekatu, moztu, liburuak erre, autozentsura sustatu bizirauteko modu bakar gisa, eta jazartzea tortura edo heriotzaraino.[51][52]

Diktadurak munduan zehar

aldatu

Diktadura izandako herrialdeak

aldatu

Diktadura garaikideak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Ingelesez) «Democracy Index 2023» Economist Intelligence Unit (web.archive.org) 2024-02-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  2. a b c d (Gaztelaniaz) Molina, Ignacio; Delgado, Santiago. (1998). Conceptos fundamentales de Ciencia Política. Madril: Alianza editorial ISBN 978-8420686530. OCLC .40913446.
  3. a b (Ingelesez) Levinson, Sanford; Balkin, Jack M.. (2009-2010). «Constitutional Dictatorship: Its Dangers and Its Design» Minnesota Law Review (web.archive.org) 514: 1789-1866. ISSN 0026-5535. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  4. (Ingelesez) The Encyclopaedia Britannica, Or Dictionary of Arts, Sciences, and General Literature. Black 1842 (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  5. a b (Gaztelaniaz) Petrucci, Aldo. (2007-12-01). «Reflexiones sobre las relaciones entre órganos en una constitución no escrita: el caso de la Roma republicana» Derecho PUCP (60): 171–196.  doi:10.18800/derechopucp.200701.006. ISSN 2305-2546. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  6. a b (Ingelesez) Armstrong, Jeremy, ed. (2016). «The incorporation of the plebs (451–390)» War and Society in Early Rome: From Warlords to Generals (Cambridge University Press): 183–232.  doi:10.1017/cbo9781316145241.008. ISBN 978-1-107-47455-0. (Noiz kontsultatua: 2024-04-03).
  7. a b (Gaztelaniaz) Villar Vidal, José Antonio. (1990). Historia de Roma desde su fundación. Madrid: Editorial Gredos ISBN 978-8424914288. OCLC .29942507.
  8. Sagan & Druyan 1993, 187-188. orr. .
  9. Sagan & Druyan 1993, 196. orr. .
  10. Sagan & Druyan 1993, 207. orr. .
  11. (Gaztelaniaz) Guerrero, Julio Morales. (2016-08-02). «Las nociones de verdad y bueno en Nietzsche y sobre su idea de la mujer» Amauta 14 (27): 7–18.  doi:10.15648/am.27.2016.2. ISSN 2500-7769. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  12. (Gaztelaniaz) Molina, Ignacio; Delgado, Santiago. (1998). Conceptos fundamentales de Ciencia Política. Madril: Alianza editorial ISBN 978-8420686530. OCLC .40913446.
  13. (Gaztelaniaz) Silberstein, José Alejandro. (2020-09-25). Vínculos diabólicos: El lado oscuro de la condición humana. Ediciones Biebel ISBN 978-9878362137. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  14. a b (Ingelesez) Linz, Juan José. (2000). Totalitarian and Authoritarian Regimes. Lynne Rienner Publishers ISBN 978-1-55587-890-0. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  15. a b c d e Vallès 2007, 101-108. orr. .
  16. (Gaztelaniaz) Segal, Ariel. (2022). «Totalitarismo, dictadura y autoritarismo: definiciones y re-definiciones» Gobierno y Gestión Pública (web.archive.org) vol. 1, 1: 91-127.. ISSN 0717-8980. (Noiz kontsultatua: 2024-04-04).
  17. (Ingelesez) Menze, Ernest A.. (1981). Totalitarianism reconsidered. New York: Kennikat Press ISBN 978-0804692687. OCLC .6532762.
  18. (Gaztelaniaz) «Lo que unió a Hitler, Franco y Mussolini» AMC (web.archive.org) 2020-10-02 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  19. (Ingelesez) «Plundering politicians and bribing multinationals undermine economic development, says TI» Transparency International, Global Corruption Report 2004 (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  20. (Ingelesez) O'Reilly, Finbarr. (2007-10-08). «A Failure of Democracy in Nigeria» Time (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2007-04-23).
  21. (Gaztelaniaz) Cobo Romero, Francisco. (2018). Las grandes dictaduras europeas del siglo XX: fascismos, totalitarismos y autoritarismos. Madril: Síntesis ISBN 978-8491712039. OCLC .1047615191.
  22. (Gaztelaniaz) Bellini, Giuseppe. (2000). El tema de la dictadura en la narrativa del mundo hispánico: siglo XX. Erroma: Bulzoni ISBN 978-8883194559. OCLC .263115939.
  23. (Ingelesez) Maira, Luis; Lechini de Alvarez, Gladys; Borón, Atilio. (2005). Politics and social movements in an hegemonic world: lessons from Africa, Asia, and Latin America. Buenos Aires: Clacso ISBN 978-9871183197. OCLC .62256727.
  24. (Gaztelaniaz) «El golpe militar de Gustavo Rojas Pinilla» Comisión de la Verdad (web.archive.org) 2023-03-12 (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  25. Vladimir Ilitx Ulianov. (2020). Estatua eta iraultza. (Itzulpena: Eneko Compains). Tafalla: Txalaparta ISBN 978-8418252051. OCLC .1260194899.
  26. Marx, Karl; Engels, Friedrich. (2014). Manifestu komunista. Madril: Ikasle Sindikatua Federiko Engels Fundazioa ISBN 978-8416285044. OCLC .907054741.
  27. (Ingelesez) «Coup d’etat | Definition, Examples, & Facts» Encyclopaedia Britannica (www.britannica.com) 2024-02-13 (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  28. (Gaztelaniaz) Cuervo Alvarez, Benedicto. (2015). «El ascenso de Hitler y del partido Nazi al poder en Alemania» Historia Digital vol. 15, n. 26: 56-120. ISSN 1695-6214. OCLC .1364089443.
  29. (Gaztelaniaz) Cantelmi, Marcelo. (2020-05-07). «Corea del Norte y los Kim, la cruel y astuta dinastía del Monte Paektu» Observatorio de Política Internacional (Universidad de Palermo (web.archive.org)).
  30. (Ingelesez) «Chinese reformer Zhao Ziyang dies» BBC News (web.archive.org) 2005-01-17 (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  31. (Gaztelaniaz) «Fraude Electoral: análisis forense Mexico 2006» Programa de Investigación en SocioFísica - Departamento de Sistemas Complejos (Universidad Nacional Autónoma de México (web.archive.org() 2006-11-03 (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  32. (Gaztelaniaz) Valadés,, Diego. (1974). La dictadura constitucional en América Latina. UNAM, Dirección General de Publicaciones (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-04-06).
  33. (Gaztelaniaz) Martínez, Diego. (2009-09-06). «Aviones de la muerte» Página/12 (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  34. (Gaztelaniaz) «Otra víctima de los vuelos de la muerte» Clarín (web.archive.org) 2017-02-24 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  35. (Gaztelaniaz) «Los años del talión» El País (web.archive.org) 2015-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  36. «Felipe Gonzalezek GAL sortu zuen, CIAko agirien arabera» EiTB (web.archive.org) 2020-06-14 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  37. (Ingelesez) Sluka, Jeffrey A.. (2000). Death squad: the anthropology of state terror. Philadelphia: University of Pennsylvania Press ISBN 978-0812200485. OCLC .607365840.
  38. (Gaztelaniaz) Khader, Bichara. (2008-2009). «Gaza: lo inaceptable, insostenible, imperdonable» Papeles (web.archive.org) 104: 129-135. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  39. (Gaztelaniaz) Muñoz, Pablo. (2018-06-05). «Los otros daños colaterales» Noticias de Navarra (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  40. (Gaztelaniaz) Giménez García, Joaquín. (1997). «Terrorismo y represión: presos políticos y presos comunes» Jueces para la democracia (30): 20-24. ISSN 1133-0627. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  41. (Gaztelaniaz) Velázquez Villa, Hugo. «Memoria, violencia política y terrorismo de estado en México» repositorio.colmex.mx (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  42. (Ingelesez) Maier, Charles S.. (2005-09). «_targeting the city: Debates and silences about the aerial bombing of World War II» International Review of the Red Cross 87 (859): 429–444.  doi:10.1017/S1816383100184322. ISSN 1607-5889. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  43. (Ingelesez) Bellamy, Alex J.. (2012). Massacres and morality: mass atrocities in an age of civilian immunity. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0199288427. OCLC .788287846.
  44. (Gaztelaniaz) Europa Press. (2012-01-14). «El Mossad se hizo pasar por la CIA para captar a terroristas para atentar en Irán» La Vanguardia (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  45. (Gaztelaniaz) «Vuelven los espías: el lado oscuro del Mossad, la CIA y el FSB ruso» Perfil (web.archive.org) 2015-01-31 (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  46. (Gaztelaniaz) Utrilla Quintanar, Enrique. (2016). Funciones e instrumentos de inteligencia al servicio de los intereses de seguridad de Estados Unidos. Universidad Complutense de Madrid.
  47. (Ingelesez) Blakeley, Ruth. (2009-04-03). State Terrorism and Neoliberalism: The North in the South. London: Routledge  doi:10.4324/9780203876510. ISBN 978-0203876510. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  48. (Gaztelaniaz) Lares Bassa, Rodrigo E.. (2013). «El Centro de Estudio Situacional de la Nación, la necesidad y la peligrosidad de limitar la información VLEX 701417713» Revista de Derecho Público de Venezuela (VLEX 701417713 (web.archive.org)) 134. zk. ISSN 1317-2719. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  49. (Gaztelaniaz) AFP. (2010-06-04). «Gobierno venezolano crea centro para vigilar todo tipo de información» El Universo (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  50. (Gaztelaniaz) Torre, Lidia de la; Téramo, María Teresa. (2015-10-13). «La calidad de la información periodística: estrategias para su observación. Coincidencias y divergencias entre los medios y el público» Estudios sobre el Mensaje Periodístico 21: 135-144.  doi:10.5209/rev_ESMP.2015.v21.50666. ISSN 1988-2696. (Noiz kontsultatua: 2024-04-07).
  51. (Gaztelaniaz) Avellaneda, Andrés. (1986). Censura, autoritarismo y cultura: Argentina, 1960-1983. Buenos Aires: Centro Editor de América Latina ISBN 978-9502514161. OCLC .15295493.
  52. (Gaztelaniaz) Serrano, Pascual. (2013). Desinformación: cómo los medios ocultan el mundo. Bartzelona: Península ISBN 978-8499422527. OCLC .873984265.

Bibliografia

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu
  NODES
Idea 11
idea 11
INTERN 3
todo 3