Dilista-zopa
Dilista-zopa gastronomia mediterraneoko errezeta tipikoa da. Prestakuntza oso sinplea da eta horrek bere jatorri apala adierazten du. Zopa prestatzeko osagairik ohikoenak hauek dira: dilistak, tipulak, azenarioak, oliba-olioa, perrexila eta, ziurrenik, tomate pixka bat saltsan edo ozpinetan. Greziar familiek plater sinple hau (grezieraz: φακή σούπα, fakí soúpa) beste plater batzuekin batera hartzen dute, hala nola entsaladak, feta gazta eta ogi beltza ("mavro"). Batzuetan, limoi-zuku pixka batekin pitzatzen da. Bere osagaiek Aste Santuko abstinentziarako plater ezin hobea bihurtzen dute.
Dilista-zopa | |
---|---|
zopa | |
Osagaiak | dilista, urra eta Espezia |
Biblian ere agertzen da, Esauk bere lehen-semetzaren eskubidea Jakob anaiari ogia eta platerkada dilista baten truke saldu zion (Has 25:30-34). Tradizio juduan, dilista-zopa dolu-aldietan zerbitzatu izan da, eta dilistaren biribiltasunak bizi-ziklo osoa irudikatzen du.[1]
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Ingelesez) Rabbi N. Daniel Korobkin. (2008-11-26). «Lentil Soup» Jewish Journal.
Kanpo estekak
aldatu
Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |