Diplodocus
Diplodocus Saurischia dinosauro ordenako genero bat da. Euskaraz diplodoko ere deitua. Dinosauro horiek Jurasikoan bizi izan ziren (150 eta 147 milioi urte inguru), gaur egun Ipar Amerika diren lurraldeetan.
Diplodocus | |
---|---|
Sailkapen zientifikoa | |
Filuma | Chordata |
Klasea | Reptilia |
Ordena | Saurischia |
Familia | Diplodocidae (en) |
Subfamilia | Diplodocinae (en) |
Generoa | Diplodocus Marsh, 1878 |
Datu orokorrak | |
Elikadura iturri nagusia | belarjalea |
Luzera | 32 m eta 26 m |
Masa | 113 t |
Historia
aldatuLehenengo hezurrak 1878. urtean aurkitu ziren Como Bluff herrian, Wyoming (AEB) eta Benjamin Mudge eta Samuel Wendel Williston paleontologoek aurkitu zituzten. Urte berean, Othniel Charles Marsehek Diplodocus longus izena jarri zion, euskaraz "zutabe bikoitz eta luzea" esan nahi du. Handik aurrera, diplodokoak Morrison Formazioan aurkitu izan dira, Estatu Batuetako mendebaldean: Colorado, Utah, Montana eta Wyoming. Dinosauro hauen fosilak nahiko hedatuak daude leku hauetatik, baina sekula ez da bururik aurkitu.[1]
2017an Erresuma Batuan egindako ikerketa baten arabera, Dinosauroen eboluzioari buruzko hipotesi berri bat proposatu da. Ia 130 urtez, bi talde handitan sailkatu dira dinosauroak: ornitiskioak eta sauriskioak. Hegaztien erako pelbisa izatea da ornitiskioak elkartzen dituen ezaugarria, eta hor daude, esaterako, Iguanodon, Triceratops eta Stegosaurus dinosauroak. Sauriskioek, berriz, narrastien erako pelbisa dute. Azken horien artean daude teropodoak, hankabiko haragijaleak, Tyrannosaurus rex, kasu, eta sauropodoak, lauhankako belarjale erraldoiak, Diplodocus, kasu. Harrezkero, dinosauroen ezaugarri anatomikoen berrazterketa sakon bat egin zuten ikertzaileek, 457 ezaugarri kontuan hartuta. Eta ondorioztatu zuten teropodoak eta ornitiskioak talde berean elkartu behar liratekeela (Ornithoscelida taldean), 21 ezaugarri berdin baitituzte. Bestalde, sauriskioen taldean geldituko lirateke herrerasauroak sauropodoekin batera. Teropodoak bezala, hankabiko haragijaleak dira herrerasauroak, eta badituzte antzeko ezaugarri batzuk haiekin; baina, ikertzaileen ustez, bakoitzak bere aldetik garatutakoak dira ezaugarri horiek.[2][3]
Ezaugarriak
aldatuDiplodocus dinosauroa ongi ezagutzen diren dinosauroen artean dago. Lau hanketan ibiltzen zen, oso handiak ziren, lepo luzea zuten eta buztan hedatua latigo formarekin. Aurreko hankak atzekoak baino apur bat laburragoak ziren, beraz bere jarrera horizontala zen ia momentu oro. Aurkitutako diplodokoak 25 metro luzeran eta 6.5 metro altueran zuen. Bere masa 11,5 [4]eta 19,7[5] tonen tartean zegoen.
David Gilletek Diplodocus hallorum azpigeneroko dinosauro bat aurkitu zuen, baina ez osorik. Lehenengo neurketak okertuak izan arren, gaur egungo ikerketa batek dio 32 metro luzeran eta 25-30 tona izango zituela bizirik.[6] Hauxe da munduan aurkitu den diplodokorik handiena.
Burua eta lepoa
aldatu15 bizkar-hezur zuen lepoak eta horregatik lepoa lurrarekin paralelo mantentzen zuela eta hura altxatzeko zailtasun nabariak izango zituela ere pentsatzen da. Diplodokoen buruak oso txikiak ziren beste animalien buruekin konparatuta. Hagin txikiak zituen eta sudurraren zuloak muturrean zituen[7]. Lepotik behera eta buztaneraino keratinazko arantza txiki eta zorrotzak, iguanaren modukoak, zituela demostratu da.[8]
Buztana
aldatu80 bizkar-hezurrez osatutako buztan luzanga zuen, beste dinosauroekin konparatuta kopuru bikoitza zuen. Defentsarako erabiltzen zuten eta bere lepoaren kontrapisua egiteko ere balio zitzaiela uste da.[7]
Hankak
aldatuZutabeen antzerako hankak zituen. Diplodokoek atzapar bakarra zuen aurreko hanketan (eskuetan). Oraindik ere ez da ezagutzen atzapar honen funtzioa. [9]
Elikadura
aldatuDiplodoko dinosauroek belarjaleak ziren.
Besteekin alderatuta, jateko mekanismo arraz ezberdina zuen Diplodocusek. Bere haginen higadurak patroi ezberdinak erakusten ditu. Hagin hilera batek hostoak adarretik separatzeko funtzioa zuen eta beste batek janariaren gida eta orekatzaile bezala erabiltzen omen zan. Beheko masailezurrak atzera egin ahal zuen, eta honek asko errazten zuen jateko orduan ahoaren irekiera eta haginen postura janarira doitzeko ahalmena ematen zielako.[10]
Beren elikadura aparatua gaurko hegazti modernoen antzerakoa zela pentsatzen da: gastrolitoak, paparo eta arandoi[11]
Ernalketa
aldatuDiplodocus dinosauroek obiparoak ziren. Hau da, arrautzen bidez ernaltzen ziren.
Oraindik ez dago ziurtatuta zein ernaltze ohiturak zituzten, baina taldeko beste kideekin batera zuloetan arrautzak jartzen zituztela uste da. Zulo hauek landaretzarekin estaltzen zituzten babes modura. Beste hipotesi batek zuhaitz askoko lekuetan erruten zituztela babes modura. Hala ere, jakin da hobiratzen tamaina eta arrautzen tamaina txikia zela. Badirudi, tamaina txikiko arrautzak harrapakariengandik errazago babesten dira denbora laburrez errun zirelako eta arrautza-oskoletik lehenago ateratzen ziren. [12]
Beren hazketa oso azkarra zen eta 10 urterekin ernaltzeko gai ziren jadanik. Gero bere hazketa ez zen geratzen, hamarkadak behar zituzten heldutasunera heltzeko.[13]
Erreferentziak
aldatu- ↑ Marsh, O. C.. (1878-11-01). «Principal characters of American Jurassic dinosaurs» American Journal of Science s3-16 (95): 411–416. doi: . ISSN 0002-9599. (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).
- ↑ Etxebeste Aduriz, Egoitz. (2017). Dinosauroen eboluzioari buruzko hipotesi berri bat proposatu dute. .
- ↑ (Ingelesez) Baron, Matthew G.; Norman, David B.; Barrett, Paul M.. (2017-03). «A new hypothesis of dinosaur relationships and early dinosaur evolution» Nature 543 (7646): 501–506. doi: . ISSN 1476-4687. (Noiz kontsultatua: 2022-09-14).
- ↑ Dino Art Sauropods. .
- ↑ Seebacher, Frank. (2001-03-26). [0051:ANMTCA2.0.CO;2 «A new method to calculate allometric length-mass relationships of dinosaurs»] Journal of Vertebrate Paleontology 21 (1): 51–60. doi: . ISSN 0272-4634. (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).
- ↑ (Ingelesez) «Smackdown: Supersaurus vs. Giraffatitan and Diplodocus» Scott Hartman's Skeletal Drawing.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).
- ↑ a b Witmer, L. M.. (2001-08-03). «Nostril Position in Dinosaurs and Other Vertebrates and Its Significance for Nasal Function» Science 293 (5531): 850–853. doi: . ISSN 0036-8075. (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).
- ↑ (Ingelesez) Czerkas, Stephen A.. (1992-12-01). «Discovery of dermal spines reveals a new look for sauropod dinosaurs» Geology 20 (12): 1068–1070. doi: . ISSN 0091-7613. (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).
- ↑ Bonnan, Matthew F.. (2003-09-12). «The evolution of manus shape in sauropod dinosaurs: implications for functional morphology, forelimb orientation, and phylogeny» Journal of Vertebrate Paleontology 23 (3): 595–613. doi: . ISSN 0272-4634. (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).
- ↑ Evolution of herbivory in terrestrial vertebrates : perspectives from the fossil record. Cambridge University Press 2000 ISBN 0521594499. PMC 43311755. (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).
- ↑ Moratalla, Joaquín.. (2008). Dinosaurios : un paseo entre gigantes. Edaf ISBN 9788441424500. PMC 301561958. (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).
- ↑ (Ingelesez) Ruxton, Graeme D.; Birchard, Geoffrey F.; Deeming, D. Charles. (2014). «Incubation time as an important influence on egg production and distribution into clutches for sauropod dinosaurs» Paleobiology 40 (3): 323–330. doi: . ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).
- ↑ Sander, P. Martin. (2000-09). <0466:lhotts>2.0.co;2 «Longbone histology of the Tendaguru sauropods: implications for growth and biology» Paleobiology 26 (3): 466–488. doi: . ISSN 0094-8373. (Noiz kontsultatua: 2019-07-30).